Bostongo maratoiko atentatuak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2013ko Bostongo maratoiko atentatuak
2013 Boston Marathon aftermath people.jpg
Eztandaren ondorengo unea.
Lekua Boston (Massachusetts)
 AEB
Data 2013ko apirilaren 15a
Eraso mota eraso terrorista
Armak 2 lehergailu
Heriotzak/Zaurituak 3/282
Egileak Tamerlan Tsarnaev
Dzhojar Tsarnaev

Bostongo maratoiko atentatuak 2013ko apirilaren 15ean Bostonen izandako bi leherketa izan ziren, Bostongo maratoiaren helmugako inguruetan, korrikalariak helmugara nola heltzen ari ziren ikusten zuen jendea erasan zutenak. 3 pertsona hil eta 100etik gora zauritu ziren, horietatik batzuk anputazio larriekin.

Atentatuaren lekuan hartutako argazki eta bideoetan oinarrituta, segurtasun-indarrek atentatu egileak izan litekzeen bi pertsona susmagarrien irudiak plazaratu zituen apirilaren 18an. Handik denbora gutxira, bi pertsona susmagarri horiek polizia bat tirokatu eta hil zuten Bostonen bertan. Auto bat lapurtu ondoren, ihes egin zuten eta poliziak atzetik joan zitzaien. Beste tiroketa baten ondoren, horietako bat larri zauritu eta gutxira hil zen. Besteak ihes egitea lortu eta inguruko etxe batean ezkutatu zen, ordu gutxira atzeman zuten arte. Bi pertsona susmagarriak atentatugileak baieztatu zen: Tamerlan eta Dzhokhar A. Tsarnaev anaiak, 26 eta 19 urtekoak hurrenik hurren, eta txetxeniar jatorrikoak. Anaia zaharrena izan zen poliziak tiroz hil zuena eta gazteena poliziak atxilotu zuena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bostongo maratoiko atentatuak Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 42°20′59″N 71°4′45″W / 42.34972°N 71.07917°W / 42.34972; -71.07917