Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erakundearen armarria.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia edo CGPJ (gaztelaniaz Consejo General del Poder Judicial) 1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera, Espainiako botere judizialaren gobernu-erakunde gorena da. Bere funtzio nagusia epaile eta magistratuen independentzia bermatzea da Estatuko beste botereetatik.

Espainiako Konstituzioak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ezartzen du 122.2 eta 122.3 idatz zatietan, eta beste inon ez du aipatzen:

«

2.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia beraren gobernurako organoa da. Lege organikoak ezarriko ditu haren estatutua, eta kideen bateraezintasun- araubidea eta eginkizunak, batez ere, izendatze, igotze, ikuskatze eta diziplina-araubideari dagokionez.

3.- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia osatuko dute Auzitegi Goreneko lehendakariak, bera buru izanik, eta Erregeak bost urterako izendatutako hogei kidek. Hogei horietatik hamabi, kategoria judizial guztietako epaile eta magistratuen artetik izendatuko dira, lege organikoak ezarriko duen eran; lau, Diputatuen Kongresuak hala proposaturik; eta beste lau, Senatuak hala proposaturik. Azken bi kasuotan, izendapena abokatu eta bestelako legelarien artetik egingo da, eta kideen hiru bostenak izendapenaren aldeko botoa eman beharko du; izendatuek ospe handikoak izan beharko dute, eta hamabost urtetik gorako esperientzia izan beharko dute beren lanbidean.

 »
Espainiako Konstituzioa, 122. artikuluko 2. eta 3. idatz zatiak[1]

Konstituzioak ez du aipatzen Kontseilu Nagusiaren independentzia, ez eta Kontseilu Nagusiak dituen eginkizunak ere, epaileak gobernatzeko eginkizunaz beste.

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CGPJeko kideak (bokalak) Gorte Nagusiek hautatzen dituzte, Diputatuen Kongresuan eta Senatuan,[2] hiru bosteneko gehiengoaz. Erakundeko presidentea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalen mahaiak hautatzen du. Formalki erregeak izendatzen ditu ondoren.

  • Kontseiluaren Presidentea.
  • Presidenteordea.
  • Kontseiluaren mahaia.
  • Bokalak. 20 kide dira.

Funtzioak eta eskumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Epaitegi eta tribunalen ikuskaketa.
  • Epaile eta magistratuen aukeraketa, heziketa, kargu-igoerak, egoera administratiboak eta diziplina-erregimena.
  • Auzitegi Goreneko epaile eta presidentearen izendapena Errege Dekretu bidez, Justizia ministerioaren bitartez.
  • Kontseiluko Idazkari Nagusiaren izendapena eta kabineteko kideen hautaketa.
  • Eskola Judizialaren funtzionamendua.
  • Kontseiluaren aurrekontuak egi, exekuzioa zuzendu eta kontrolatu.
  • Legeak behartzen dituen beste hainbat funtzio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Espainiako Konstituzioaren testua, IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren itzulpenetik hartua. Itzulpen horrek ez du balio juridikorik (gaztelaniazko jatorrizko testua da balio duena), baina itzulpen hori erabili ohi da euskarazko lege testuetan, aipamenak egitean.
  2. http://www.poderjudicial.es/eversuite/GetDoc?DBName=dPortal&UniqueKeyValue=80882

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]