Botin doktrina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Botin doktrina instrukzio garaia amaitzen denean, herri-akusazioa ez den beste salatzaile batek auzia artxibatzea eskatzen duenean, prozesuak aurrera ez egitea da epaile baten erabakiaren ondorioz[1].

Doktrinaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Auzitegi Gorenak kredituen kasuaren auzian Santander Bankuko presidentearen aurkako epaiketa bertan behera uztea erabaki Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia babestu zuen. Izan ere, instrukzio garaiaren ondoren, herri-akusazioak izan ezik beste guztiek auzia artxibatzea eskatu zuten eta prozesuak ez zuen aurrera egin[1].

Nóos afera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 9an, Nóos aferaren harira, Manos Limpias herri-akusazioak bakarrik eskatu zuen epaitzea, eta, horregatik, doktrina hori aplikatuta, Cristina infanta ez zen akusatuen aulkian eseriko. Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak ere infantari Botin doktrina aplikatzea eskatu zuen[1].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]