Botniako badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Botniako badia
Fenoskandiako argazkia , badia izoztuta dagoenean

Botniako badia[1] (suedieraz Bottenviken, finlandieraz Perämeri) Itsaso Baltikoko badia bat da, Botniako golkoko iparraldereneko muturra, Finlandiako mendebaldearen eta Suediako ekialdearen artean dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badiaren hegoaldeko mugatzat Suediako kostaldeko Ricklean ibaiaren itsasoratzea eta Kokkola penintsula txikiaren ekialdereneko muturraren artean hedatzen den lerroa hartzen da.

Badiako urak ez dira oso sakonak, nahiko hotzak dira, eta bertan itsasoratzen diren ibai ugarien ondorioz, gazitasun txikia dute, %0,2 eta 0,4 artean, bertako uretan ur gezatako espezieak ere bizi ahal izatea ahalbidetzen duena, eta tokiren batzuetan ura gizakiek edan ahal izateko egokia izatea.

Izoztuta egoten da 120 egunez urtean, 5 hilabete inguruz, iparraldereneko tokietan metro beteraino sakonera hartuz. Itsasontzi izotz-hausleak erabiltzen dira porturen batzuk zenbait hornigaiz hornitzeko.

Golkoaren ertzean dauden herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badiako herririk garrantzitsuenetako batzuk honako hauek dira:

Golkoan itsasoratzen diren ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botniako badiak Suediaren ipar zatia eta Finlandiaren ipar-mendebaldeko zatia bustitzen ditu. Ibairik garrantzitsuenak, mendebaldetik ekialdera joanda, erloju orratzen kontrako zentzuan, Suediatik, hego-mendebaldeko muturretik hasita, honakoak dira:

  • Finlandia eta Suedia arteko mugan
  • Finlandian
    • Simojoki ibaia
    • Livojoki ibaia
    • Kiiminginjoki ibaia
    • Siikajoki ibaia
    • Pyhajoki ibaia
    • Kalajoki ibaia
    • Lestijoki ibaia
    • Pernhonjoki ibaia

Sukaldaritza espezialitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botniako badiaren suediar zatiak Kalix löjroma egiten den uhartedi handi bat du, Europar Batasunaren Adierazpen Geografiko Babestua duen sukaldaritza espezialitatea (Kalix Botniako badiako suediar hiri bat da). Nagusiki koregono zuriaren arrautzak dira, baina ibaiek ur geza ugari daramatenez, arrainen arrautzen zaporea aldatu egin da, toki honetan zaporean bakarrak bihurtuz.

Laponia suediarreko ibaiak handiak dira, eta ur geza kopuru handia daramate Botniako badiara, 40 milioi metro kubiko baino gehiago urtero. Badiaren finlandiar zatian ur gezaren sarrera txikiagoa da, hondoa harrizkoa da, eta ez oso sakona, eta, beraz, ez da koregono zuriarentzat arrautzak jartzeko toki egokia. Kalix löjroma Botniako badiako suediar zatiko berezia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Botniako badia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 65°0′N 23°0′E / 65.000°N 23.000°E / 65.000; 23.000