Bottom (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bottom
Formatua Umorezko telesaila
Iraupena 30 minutu
Egilea Adrian Edmondson
Rik Mayall
Protagonistak Adrian Edmondson - Eddie
Rik Mayall - Richie
Herria Hammersmith, Londres
 Erresuma Batua
TB Katea BBC2
Emisioa 1991ko irailaren 17a
1995eko apirilaren 10a
Atalak 18

Bottom 1990eko hamarkadan BBC2 katean emititu zen umorezko telesaila bat izan zen. Telesaila honek britainiar edo ingeles umorez Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean bizi diren bi gizonezkoen eguneroko bizipen eta xelebrekeriak azaltzen ditu.

Telesaila hau Adrian Edmondson eta Rik Mayall aktoreek idatzi eta antzeztu zuten, aurretik 1980ko hamarkadan The Young Ones telesaila ospetsuan ere antzezten aritu zirelarik, Ipar Euskal Herrian berriz Jimmy katean emititu zen (Cana+ taldeko katea).

Hego Euskal Herrian Canal+ kateak La Pareja Basura izenburuaz emititu zuen.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Richard Richie (Adrian Edmondson) eta Edward Elizabeth Hitler Eddie (Rik Mayall) Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean batera bizi diren bi gizonezko dira. Biak langabezian, eroxko samarrak, beti egoera xelebreetan sarturik eta sexuarekin obesionatuak: beti neskaren batekin larrua nola jo pentsatzen, nahiz eta euren azken helburu hau inoiz lortu ahal ez izan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]