Bougainvillea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Bougainvillea
Bougainvillea spectabilis
Bougainvillea spectabilis


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Caryophyllales
Familia: Nyctaginaceae
Generoa: Bougainvillea

Bougainvillea, landare dikotiledoneoen generoa, Nyctaginaceae familiakoa.

Jatorriz, Hego Amerikako oihan tropikaletakoa da. Europara, Louis Antoine de Bougainville frantziar esploratzaileak ekarri zuen Brasildik. Europako lurralde epeletan, etxe-aurreak apaintzeko erabiltzen da.

Zuhaixka igokaria da, 1 eta 12 m bitarteko garaiera izan dezake, eta arantzak ditu zurtoin eta adarretan. Hosto berde ilun eta distiratsuak ditu. Hostoerorkorra da landarea urte-sasoi lehorra dagoen lekuetan; hostoiraunkorra, aldiz, euria urte osoan egiten duen lekuetan. Kolore bizi-biziak erakusten ditu —morea, arrosa, horia, gorria, laranja eta zuria—, baina lore inguruko «hosto-muturrek» hartzen dute kolore bizi hori, braktea deritzenek, alegia; egiazko loreak txikiak eta zuriak dira. Fruitua bost lobuluko akenio mehar bat da.

Klima guztietara egokitzen da, baina bereziki gustuko ditu klima lehor eta epelak. Ongi jasaten du gatza, eta, beraz, aukerako landarea da kostaldeko lurraldeetarako. Bakar-bakarrik landatzen ahal da, baina ezin hobe egoten da hormen kontra, hesietan trabatuta eta saskietatik zintzilik.

Botanikariek Bougainvillea generoko hemezortzi espezie sailkatu dituzte Hego Amerikan. Gaur egun zabalduen dauden barietateak, ordea, Hego Amerikako hemezortzi horietako hiru espezie bakarrik hibridatuta lortu dira, eta Bougainvillea spectabilis da ezagunena. Guztira, 300 barietate baino gehiago aurkitu dituzte mundu osoan.

Gure arteko espezie hautatuak hauek dira:


Argazki-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bougainvillea Aldatu lotura Wikidatan