Bowman kostaldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bowman kostaldea erakusten duen penintsula antartikoaren mapa.

Bowman kostaldea (ingelesez Bowman Coast) penintsula antartikoaren ekialdeko kostaldeko zatia da, (Graham Lurraldearen hegoaldeko muturra) Weddell itsasoan, Northrop lurmuturra (Foyn kostaldeagandik banatzen duena) eta Agassiz lurmuturraren artean (Wilkins kostaldeagandik banatzen duena).

Antartandeek Bowman kostaldea Fallières kostaldeagandik banatzen dute, penintsula Antartikoaren mendebaldeko zatian dagoena. Larsen izotz hesia Bowman kostaldetik Weddell itsasoan zehar hedatzen da. Kostalde honetan Joerg penintsula eta Mobiloil lakua nabarmentzen dira.

Kosta hau hegazki batetik aurkitua izan zen 1928an. Hubert Wilkinsek aurkitu eta argazkitu zuen, Isaiah Bowmanen omenez izendatu zuena, American Geographical Societyren zuzendaria zena. Agassiz lurmuturra Kenyon penintsularen muturrean dago, eta 1940an aurkitu zuen Estatu Batuetako Zerbitzu Antartikoko Espedizioak.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Bowman kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak costa Bowman deitzen du
  • Txilek Costa Bowman
  • Erresuma Batuak Bowman coast