Brad Pitt
Brad Pitt (Shawnee, Oklahoma, 1963ko abenduaren 18a) estatubatuar aktore, ekoizle eta gizarte ekintzailea da.
Bizitza ibildidea
Gaur egun eta 2005. urtetik aurrera Angelina Jolie aktoresarekin ezkonduta bizi da. Aurretik Jennifer Aniston aktoresarekin (2000-2005) ere ezkonduta egon zelarik. Ezagutzen zaizkion aurreko beste bikotekide batzuk Gwyneth Paltrow eta Juliette Lewis aktoresak izan dira.
Bere benetako izena Willian Bradley Pitt da, baina jende gehienak Brad Pitt deitzen du. Brad Pitt, Shawneen (Oklahoman) jaio zen, baina jaio eta gero bere familiarekin, hau da, bere gurasoekin (Jane eta Willian) nahiz bere anaia eta bere arrebarekin (Doug eta Julie), Springifieldera (Missourira) joan zen. Brad Pittek, Kickapoo eskolan ikasten zuen eta bertan, kirol desberdinak praktikatzen zituen, adibidez, golfa, tenisa eta igeriketa ikasle taldeetan (Key eta Forensics). Honetaz gain, mahai-inguruetan eta musikaletan ere parte hartzen zuen. Brad, 1982an Missouriko Unibertsitatera joan zen, kazetaritza eta publizitatea ikastera, baina unibertsitateko titulua bi aste hartu baino lehen, dena uztea erabaki zuen, Los Angelesetara antzerki klaseak jasotzeko, berarentzat zinema eta antzerkia benetako grina ziren eta).
Famatu bihurtu baino lehen, lan desberdinak egiten zituen, esate baterako, gidari bezala edo maskota bezala (oiloa jatetxe batentzat). 1897an, zineman agertu zen lehenengo aldiz , baina zoritxarrez, aukera hartan ez zen kredituetan agertu .Gero, Brad telesailak egiten hasi zen, adibidez, Dallas, Comando Especial etabar, film desberdinak ere egiten zituen (Thelma & Louise, Johnny Suede, Cool Word, Ibaiak Darrai), baina arrakasta ez zen heldu 1994 arte, Elkarrizketa Banpiroarekin: Banpiroaren Kronikak filmarekin. Film horren ondoren, film askoz gehiago egin zituen , Udazkeneko Kondairak, Seven, 12 Tximino , Zazpi Urte Tibeten, etab. Laburbilduz, gaur egun esan daiteke Brad aktore eta zine ekoizle errekonozitua dela.
Bere bizitza pribatuari dagokionez, esan daiteke 2000an Jennifer Anistonekin ezkondu zela eta 2005ean banandu zirela. Urte berean, Angelina Jolierekin harreman bat hasi zuen eta berarekin 6 seme-alaba dauzka, eta hauek dira hain zuzen: Maddox, Pax, Zahara, Silo, Knox, Viviene.
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1987 | No Way Out | Festako ofiziala | |
1987 | No Man's Land | Zerbitzaria | |
1987 | Less Than Zero | Parrandazalea | |
1987 | Growing Pains | Jeff | Atalak: "Who's Zoomin' Who?" "Feet of Clay" |
1987 to 1988 | Dallas | Randy | 4 atal |
1988 | 21 Jump Street | Peter | Atala: "Best Years of Your Life" |
1987 | Happy Together | Brian | |
1987 | Cutting Class | Dwight Ingalls | |
1987 | Head of the Class | Chuck | Atala: "Partners" |
1987 | Freddy's Nightmares | Rick Austin | Atala: "Black Tickets" |
1990 | The Image | Kamaralaria | Telefilma |
1990 | Too Young to Die? | Billy Canton | Telefilma |
1990 | Glory Days | Walker Lovejoy | 6 atal |
1991 | Across the Tracks | Joe Maloney | |
1991 | Thelma & Louise | J.D. | |
1991 | Johnny Suede | Johnny Suede | |
1992 | Contact | Cox | |
1992 | Cool World | Frank Harris detektibea | |
1992 | A River Runs Through It | Paul Maclean | |
1993 | Kalifornia | Early Grayce | |
1993 | True Romance | Floyd | |
1994 | The Favor | Elliott Fowler | |
1994 | Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles | Louis de Pointe du Lac | |
1994 | Legends of the Fall | Tristan Ludlow | |
1995 | Seven | David Mills | |
1995 | 12 Monkeys | Jeffrey Goines | |
1996 | Sleepers | Michael Sullivan | |
1997 | The Devil's Own | Francis "Frankie" Austin McQuire/Rory Devaney | |
1997 | Seven Years in Tibet | Heinrich Harrer | |
1997 | The Dark Side of the Sun | Rick | |
1998 | Meet Joe Black | Joe Black/Kafetegiko gizona | |
1999 | Fight Club | Tyler Durden | |
1999 | Being John Malkovich | Bere burua antzeztuz | Kameoa |
2000 | Snatch | Mickey O'Neil | |
2001 | The Mexican | Jerry Welbach | |
2001 | Spy Game | Tom Bishop | |
2001 | Ocean's Eleven | Rusty Ryan | |
2001 | Friends | Will Colbert | Atala: "The One with the Rumor" |
2002 | Full Frontal | Bere burua antzeztuz | |
2002 | Confessions of a Dangerous Mind | Brad, 1. ezkongabea | |
2003 | Sinbad: Legend of the Seven Seas | Sinbad | Ahotsa |
2003 | Abby Singer | Bere burua antzeztuz | Kameoa |
2004 | Troy | Akiles | |
2004 | Ocean's Twelve | Rusty Ryan | |
2005 | Mr. & Mrs. Smith | John Smith | |
2006 | Babel | Richard | |
2007 | Ocean's Thirteen | Rusty Ryan | |
2007 | The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford | Jesse James | |
2008 | Burn After Reading | Chad Feldheimer | |
2008 | The Curious Case of Benjamin Button | Benjamin Button | |
2009 | Inglourious Basterds | Aldo Raine tenientea | |
2010 | Megamind | Metroko gizona | Ahotsa |
2011 | The Tree of Life | O'Brien jauna | |
2011 | Moneyball | Billy Beane | |
2011 | Happy Feet Two | Will the Krill | |
2012 | Cogan's Trade | Jack Cogan | |
2012 | World War Z | Gerry Lane | |
2013 | 12 Years a Slave | Samuel Bass |
Sariak eta izendapenak
Oscar Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1995 | Gizonezko aktore onenari | Twelve Monkeys | Izendatua |
Urrezko Globo Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2006 | Gizonezko zerrendako aktore onenari | Babel | Izendatua |
1995 | Gizonezko zerrendako aktore onenari | Twelve Monkeys | Irabazle |
1994 | Gizonezko aktore onenari - Drama | Legends of the Fall | Izendatua |
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brad Pitt |
- (Ingelesez) Brad Pitten IMDBko fitxa
- (Ingelesez) Brad Pitten zaletu eta jarraitzaileen webgunea