Braeriach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Braeriach
Bràigh Riabhach
Braeriach.jpgBraeriach mendia eta Glen Einich harana Sgor Gaoith menditik ikusita.
Garaiera 1.296 m
Gailurra 461 m
Kokapena EskoziaEskozia
Koordenatuak 57°04′42″N 3°43′43″W / 57.07833°N 3.72861°W / 57.07833; -3.72861Koordenatuak: 57°04′42″N 3°43′43″W / 57.07833°N 3.72861°W / 57.07833; -3.72861
Braeriach non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Braeriach
Mendilerroa Cairngorms
Lehen igoera Ezezaguna
Ohiko bidea Sugar Bowl aparkalekutik ateratzen dena


Braeriach (Eskoziako gaeleraz: Bràigh Riabhach edo Am Bràigh Riabhach) Eskoziako hirugarren mendirik garaiena da, soilik Ben Nevis eta Ben Macdui mendiak garaiagoak direlarik. Cairngorms mendilerroaren mendebaldeko punturik garaiena da, Lairig Ghru pasabideak mendilerroaren erdigunetik banatzen duelarik (erdigune honetan Ben Macdui eta Cairn Gorm mendiak daude). Gailurrak ilargi erdi itxura du, inguruan hainbat zirku dituelarik. Azken mendean zehar iparraldeko aurpegian kokatzen den Garbh Coire Mor zirkuan elurra bost aldiz urtu da: 1933, 1959, 1996, 2003 eta 2006an[1] eta bertan irauten duten elur orbain edo arrastoak Eskoziako elur orbain luzeenak dira.

Ziurrenik Braeriach mendira igotzeko ibilbide ohikoena Cairn Gorm ski guneko errepidean dagoen Sugar Bowl aparkalekutik ateratzen dena da. Igoerako ibilbidearen luzehera 9 kilometro ingurukoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Braeriach Aldatu lotura Wikidatan
  1. Royal Meteorological Society "Weather" March 2007 vol62, no.3