Brake
|
Brake |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Brake | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Wesermarsch barrutia |
|
| Alkatea | Roland Schiefke (Indep.) | |
| Koordenatuak | 53°20′N 8°29′E / 53.333°N 8.483°EKoordenatuak: 53°20′N 8°29′E / 53.333°N 8.483°E | |
| Eremua | 38,18 km2 | |
| Garaiera | 3 m | |
| Posta kodea | 26919 |
|
| Biztanleria | 15.632 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 409,43 bizt./km² | |
| Matrikula | BRA | |
| http://www.brake.de | ||
Brake Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan kokatua, Ipar Itsasoko kostaldetik gertu, Weser ibaiaren ahoan. Wesermarsch barrutiko hiriburua da nahiz eta hiri handiena Nordenham izan.
Geografia [aldatu]
Brake, Bremerhaven, Bremen, Oldenburg eta Wilhelmshavenek osatzen duten karratuaren erdi erdian dago. A29 eta A27 autobideak gertu ditu. Horien bidez, Bremengo aireportuarekin bat egiten du. Bere portua, oso azpiegitura ona da aire, lur, eta ur bidezko garraiobideentzako.
Historia [aldatu]
Lehenengo aipamena 1384ko idatzi batean aurkitzen da, brake to Harghen bezala, baina kaiaren ondoko herri gisa aipatzen den lehen aldia 1756koa da. XIX mendean ontzigintzari esker garrantzia hartu zuen. 1814ean udaletxea eskuratu, 1835ean kai aske bihurtu zen eta 1856an hiri aske titulua eskuratu zuen. Bremen eta Bremenhaven artean egoteak toki estrategiko bihurtzen zuen eta Alemaniako itsas flotak egoitza gisa aukeratu zuen.