Bran mac Febal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakontzeko, irakurri: «Irlandar mitologia»

Bran mac Febal, irlandar immram baten protagonista da. Bran-en balentriak irlandar fraideen bidez modu idatzian jarri ziren 900.. urte inguruan (Kuno Meyer-ek 1895. urtean ingelerara aurreneko aldiz itzuliak) Kristau esanahieko elementu asko txertatzen dira bertan, halere kontakizuna jatorrizko elementu zeltiarrez bete-betea dago.

Kondairaren arabera, Bran mac Febal irlandar printze bat zen, egun batez loak hartuarazi zion musika bat entzun zuen eta esnatzerakoan sagarrak zintzilik zeuzkan adar zilarreztatu bat aurkitu zuen. Jauregira eraman, nobleei erakusti eta une hartan Emhain Abhlach-en (Sagasti bedeinkatua) bertuteak abesten hasi zen printzesa bat hurbildu zen. Honela ba, hurrengo egunean, hiru itsasuntziz lagundurik Bran-ek eta hogeita bederatzi gizon itsasoratu egin ziren Sartalderuntz leku horren bila.

Bidean zihoazela itsasoko jainkoa zen Manannan mac Lir aurkitu zuten, gurdi batean zihoalarik uharte zoriontsuen gozamenak abestu zizkien. Aurrenekoz Alaitasunaren Uhartera iritsi ziren, honetan jendeak etengabe barre egiten zuen eta mozkorturik egon balirateke bezala jarduten zuten... gizonetako bat uhartera jetsi zen eta zapaldu ostean modu berberean jarduten hasi zen, Bran-ek ez zuen han bertan lagatzea baino beste irtenbiderik izan.

Azkenik Tír na mBan edo Emakumeen Lurraldera heldu ziren, han gelditu ziren urte bukaera arte. Amaitzeko, gizonetako batek herrimina edukizu zuen eta Bran-i Irlanda bizitatzeko konbentzitu zuen. Bran eta bere gizonak Irlanda aldera atera ziren berriz ere, baina itsasoratu baino lehen Tír na mBan-eko erreginak beste lurrik ez zapaltzeko oharra egin zien. Baina Irlandara ailegatzean Bran konbentzitzu zuen gizonak lurrerako jauzia egin eta hauts bilakatu zen, hilkorren munduan mende bat igaro baitzen. Bran-en espedizioa berriz ere itsasoruntz atera eta inoiz ez zen beraien berri gehiagorik eduki.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]