Branta musuzuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Branta musuzuri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaBranta
Espeziea Branta leucopsis
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa107 g (pisua jaiotzean)
arra: 1,788 kg (helduen pisua)
emea: 1,586 kg (helduen pisua)
Zabalera1,08 m
Kumaldiaren tamaina4,5
Branta leucopsis

Branta musuzuria (Branta leucopsis) anatidae familiako hegaztia da[1], antzarraren taldekoa, Europan eta Amerikako iparraldeko muturrean bizi dena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Braanta musuzuria tamaina ertaineko antzarra da. Luzeran 55-70 cm neurtzen ditu[2], hego zabalera 130-145 cm-koa da eta 1'21-2'23 kg artean pisatzen ditu[3]. Izenak adierazten duen bezala aurpegi zuria du moko eta lepo beltzarekin kontraste handia egiten duena. Bizkarraldea grisa da eta marra zuriak eta beltzak ditu. Barnealdea zuria da, marra gris batzuk ere ageri ditu. Isatsa beltza da baina hegan ari dela "V" zuri bat azaltzen da. Branta musuzuriaren hankak ilunak dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Branta musuzuria belarjalea da. Ezpata-belarren, ihien eta uretako beste hainbat landareren hosto, sustrai eta haziak jaten ditu, bai eta goroldioak eta hirustak ere.

Negu garaian landa eremutako haziak eta barazkiak jan ditzake[4], baina hirusta zelaiak ditu gogokoen[5].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatza eta uztaila artean 5-50 bikoteko koloniak osatzen ditu habia egiteko. Urtero habialeku bera erabiltzen du.

Eremu harkaiztsuetako zuloak erabiltzen ditu tundran, labarretan, mendigainetan edo aintzira eta ibaiertzetako landaretza artean[4].

Emeak 4-6 arrautza zuri jartzen ditu eta 25 egunez erruten ditu[6]. Txitak jaiotzen direnean helduek lumak mudatzen dituzte eta uztaileko 3-4 astetan hegan egiteko ez dira gai izaten. Gurasoek ez dituzte txitak elikatzen, gurasoei jarraituz bilatu behar dute jatekoa, horretarako labarretatik salto egiten dute eta planeatuz iristen dira behera[7]. 7 aste pasa ondoren hegan egiteko gai izango dira[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Attenborough, David (1998). The Life of Birds. Princeton: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-01633-7
  2. Soothill, Eric. (1978). Wildfowl of the world. Peerage Press ISBN 0-907408-38-9. PMC 10078026. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  3. (Ingelesez) Ekin, Utku. «Branta leucopsis (barnacle goose)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  4. a b International), BirdLife International (BirdLife. (2018-08-09). «IUCN Red List of Threatened Species: Branta leucopsis» IUCN Red List of Threatened Species (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  5. a b Felix, Jiří. (1978). The illustrated book of birds. Octopus Books ISBN 0-7064-0766-0. PMC 4807445. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  6. Suomen ja Euroopan lintuopas. Valitut palat 2003 ISBN 951-584-605-6. PMC 58367066. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  7. Attenborough, David. (1999). Lintujen elämää. Otava ISBN 951-1-16140-7. PMC 925881556. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).