Brasilgo printze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brasilgo printzea» orritik birbideratua)
Brasilgo printzerriaren itsas bandera

Brasilgo printzea, Portugalgo koroaren oinordekoaren titulu ofiziala izan zen 1645 eta 1808 bitartean. Titulu hau sortu aurretik, Portugaleko tronuaren oinordeak, soilik, Oinordeko Printzea titulua zuen. Printze titulu hau, Joan IV.a Portugalgoak sortu zuen bere seme nagusia zen Teodosio printzearen mesedetan.

Nabarmendu beharrekoa da Joan IV.aren erregealdiaren ondoren eta 1743 arte, titulua, soilik gizonezko oinordekoek erabil zezaketela. Portugaldar tronurako emakumezko oinordekoen titulua, Beirako printzesa zen. Egoera, 1734an aldatu zen, Joan V.a Portugalgoaren biloba zen Maria Frantziska printzesa jaio zenean. Erregeak, titulu sistema berrantolatu zuen. Ordutik aurrera, Brasilgo Printzerria, tronurako oinordekoarentzat izatera pasatzen da, gizonezkoa zein emakumezkoa izan. Beirako Printze edo Printzesa titulua, Brasilgo Printzearen oinordekoarentzat pasatzen da, hau da, oinordekotza zerrendan bigarrenari, hau ere, gizonezkoa ala emakumezkoa den kontutan hartu gabe.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]