Bratislava
Wikipedia(e)tik
|
Bratislava |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Danubioko Ederra | Ezizena | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 367,58 km2 | ||
| Garaiera | 126-514 m. | ||
| Biztanleria Metropolia |
428.791 bizt (2009) 616.578 |
||
| Dentsitatea | 1.166,52 bizt/km² | ||
| Sorrera | 907a baino lehen | ||
Bratislava Eslovakiako hiriburua eta hiririk handiena da. 430.000 biztanle ditu eta hego mendebaldean, Danubio ibaiaren bazterretetan kokatzen da, Austria eta Hungariarekin mugan; bera da hiriburu bakarra bi herrirekin muga egiten duena:Bratislava eta Viena dira Europako hiriburu hurbilenetakoak, 60 km baino gutxiagora.
Bratislava Eslovakiako erdigunea da politika, kultura eta ekonomiari dagokienez, bertan baitaude eslovakiako Gobernua, presidenteak, parlamentuak eta exekutiboak osatua; herrialdeko hainbat unibertsitate, museo, antzoki, galeria eta erakunderen egoitzak; zentro finantziero handienak...
Hiri hau, luzez Presburgo izen alemanarekin ezagutua,herri askoren eraginaren isla da: austriar, txekiar, alemaniar, hungariar, judu eta eslovakiarrena.Bratislava Hungariako Erresumako hiriburua izan zen Habsburgtarren monarkiaren pean, 1536. eta 1783. urteen artean eta, bestalde, XIX. mendeko eslovakiar nazio-mugimenduak han bota zituen erroak.Era berean, hungariar eta alemaniar pertsonaia historiko handien sorlekua izan zen.