Bratislavako San Martin katedrala
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
San Martin katedrala, Bratislava. |
||||
| Herria | Bratislava | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 48°08′31″N 17°06′17″W / 48.14194°N 17.10472°WKoordenatuak: 48°08′31″N 17°06′17″W / 48.14194°N 17.10472°W | |||
| Garaia | Gotikoa | |||
| Helbidea | Hiri zaharra | |||
| [1] | ||||
San Martin katedrala (eslovakieraz: Katedrála svätého Martina; alemanieraz: Kathedrale des Heiligen Martin; hungarieraz: Szent Márton-dóm edo Koronázó templom), Bratislavako katedral katolikoa da. Hiri zaharraren mendebaldeko muturrean dago, Bratislavako gazteluaren azpian. Hiriko elizarik handiena eta ederrena da, eta zaharrenetako bat. Ospe handia dauka, han koroatuak izan zirelako Hungariako Erresumako errege-erreginak 1563 eta 1830 artean. Horrez gain, bertan eman zen lehen aldiz Beethovenen Missa Solemnis. Gaur egun Bratislavako Artxibarrutiko katedrala da.
1452an sagaratu eta zabaldu zen arren, eraikitze lanak 1311n hasiak ziren. Hiru habearte dauzka eta mendeetan zehar zenbait kapera gehitu zaizkio. Artelanik ospetsuena XVIII. mendeko San Martin eta Eskalearen irudia da. Kanpoaldean 85 mko dorrea nabarmentzen da, Erdi Aroan hiriko harresiaren parte izan zena[1].
Iruditegia [aldatu]
-
Katedralaren eta hiri zaharraren ikuspegia Gaztelutik
-
Santa Katalina Sienakoaren irudia