Braveheart

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Braveheart
Datuak
Jatorrizko izenburua Braveheart
Urtea 1995
Estreinaldia Maiatzaren 24a
Generoa Drama historikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
Iraupena 177 minutu
Aurrekontua 53.000.000 dolar
Banatzailea Ameriketako Estatu Batuak Paramount Pictures
Besteak 20th Century Fox
Zuzendaria
Mel Gibson
Ekoizleak
Mel Gibson, Alan Ladd Jr., Bruce Davey, Stephen McEveety
Gidoilariak
Randall Wallace
Aktoreak
Mel Gibson, Sophie Marceau, Catherine McCormack, Patrick McGoohan, Angus Macfadyen, Brendan Gleeson, David O'Hara, Brian Cox, Seán McGinley
Musikagileak
James Horner
Argazkilariak
John Toll
Webgunea
http://www.imdb.com/title/tt0112573/


Braveheart (euskaraz ‘’Bihotz Adoretsu’’) drama-akziozko film bat da, 1995ean estreinatutakoa. Bost Oscar sari irabazi zituen, horien artean film onenarena. William Wallacen bizitzan oinarrituriko film epikoa da, Eskoziako heroi nazioala bera. Mel Gibsonek zuzendu eta ekoitzi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

William Wallace, "Braveheart" ezizenez, errebelde eskoziarra da. Eduardo I.a Ingalaterrakoa (Longshanks edo Hankaluze ezizena duena) errege ankerraren aurkako herriaren matxinada bat zuzentzen du; honek Eskoziako Koroa lortu eta herrialdea anexionatu nahi du, azken erregeak seme-alabarik izan ez zuela aprobetxatuz.

Umea zela (1280 inguruan) Wallacek bere aita eta anaia galdu zituen ingelesen eskuetan, eta beste asko erail dituzte ordutik. William gaztea bere osaba Argyleren zaintzara igaro zen, eta honek atzerrira eraman zuen formazio on bat izan zezan. Handik urte batzuetara Eskoziara itzuli da bakean bizitzeko asmoz. Baina ezinezkoa da. Izan ere, Longshanksen zapalkuntza are handiagoa da ius primae noctisa (lehen gaueko eskubidea) ezarri duenetik.

Murron McGlannough bere bikotea, zeinarekin ezkutuan ezkondu zen, Lanarkeko sheriffak erail du (Wallacek ez zuelako ingelesek bortxa zezaten utzi). Une horretatik aurrera, Eskozia ingelesen zapalkuntzatik askatzeko bere erabakiak ez du atzera bueltarik izango. Bere ausardia, karisma eta adimenari esker boluntario asko elkartuko zaizkio. Esate baterako, bere klaneko kideak, Hamish Campbell bere haurtzaroko adiskidea, edo Esteban Zoroa irlandar xelebrea. Eskoziarren aurka, ingelesek porrot iraingarria jasango dute Stirlingeko zubiaren guduan.

Garaipenaren ondoren, nobleek "Eskoziako Zaindari" izendatu dute Wallace, baina honek badaki oportunismoagatik egin dutela eta ez daudela elkarturik. Longshanksek erosi egin ditu nobleak. Robert Bruce zalantzatiak, Eskoziako Koroarako oinordekoak, ez daki zer egin: bere aita legendunak Ingalaterrarekin konpontzeko esaten dio, baina bera Wallacen alde dago.

Etsaia itzuliko zenaren jakitun, Wallacek Ingalaterra inbaditu eta York hartu du. Baina ezusteko aliatu bat aurkituko du: Galesko printze emagizonaren emaztea, Elisabet Frantziakoa printzesa. Tiranoak negoziatzen denbora galtzeko bidali zuen, baina emakumea Wallacen alde jartzen da eta biek maitasun-harreman sutsua izaten dute.

Ingelesen erantzuna berehalakoa izan da. Wallacen armadak galdu egin du Falkirkeko guduan, nobleek eginiko traizioa dela eta. Wallacek ihes egitea lortu du zauritua egon arren. Robert Brucek gogo txarrez onartu zuen Longshanksen alde egitea, baina borrokaren ondoren gorpuz betetako gudu-zelaia zeharkatzen du eta, erabat damututa, berriz okerreko aldean ez dela egongo agintzen dio bere buruari.

Wallace eta bere gizonek erresistentzia antolatzen dute. Falkirken traditu zuten nobleak berak akabatzen ditu. Wallace jada mitoa bihurtu da, eta ingelesentzat sekula baino arriskutsuagoa da orain. Hala ere, berak badaki nobleziaren laguntzarik gabe ez dagoela zer eginik. Horregatik arriskatzen da beraiekin Edinburghen elkartzera, Brucek eskatuta (hau benetan bere alde dago). Baina gainerako nobleek beste asmo batzuk dituzte eta Wallace ingelesek harrapatzen dute. Bruce gazteak, etsipenak jota, hilzorian dagoen bere aitari egozten dio azpijokoa.

Wallace Londonera eramaten dute, traizioagatik kondenatu, eta gogor torturatu eta lepoa mozten diote “Askatasuna!” oihu egin ondoren. Baina bere sakrifizioa ez da alferrikakoa izan. Ingalaterrako Eduardo I.a hil egin da, eta Eduardo II.a ahul eta emagizonak ordezkatu du. Robert Bruce Eskoziako erregea da, baina mendekotasuna agindu behar dio errege ingelesari.

Horren ordez, Brucek borroka egitea erabakitzen du eta bere soldaduak animatzen ditu honela esanez: "Wallacekin eman duzue odola, orain eman ezazue nirekin!". Bannockburngo guduan (1314) irabazi egiten dio gizon gehiago zituen armada ingelesari.

Alba gu bràth! ("Eskozia Betirako!")... azkenean Eskozia aske da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]