Breaking the Waves

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Breaking the Waves
Datuak
Jatorrizko izenburua Breaking the Waves
Izenburua euskaraz Olatuak Apurtzen
Urtea 1996
Estreinaldia Canneseko Zinemaldia, 1996ko maiatzaren 18a
Generoa Drama, maitasuna
Herrialdea Danimarka
Iraupena 159 min.
Banatzailea October Films
Zuzendaria
Lars von Trier
Ekoizleak
Peter Aalbæk Jensen
Vibeke Windeløv
Gidoilariak
Lars von Trier
Peter Asmussen
Aktoreak
Emily Watson
Stellan Skarsgård
Katrin Cartlidge
Jean-Marc Barr
Udo Kier
Musikagileak
Joachim Holbek
Argazkilariak
Robby Müller
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Sariak
Canneseko Zinemaldiko Epai Mahaiaren Saria
Webgunea
IMDBko fitxa ikusgai

Breaking the Waves (euskaraz Olatuak Apurtzen) Lars von Trier zuzendariaren 1996ko filma daniarra da.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizuna 1970eko hamarkadan Eskozian leku hartzen du. Pertsonaia nagusia Bess McNeill (Emily Watson) deituriko emakume gazte bat da, hau Eskoziako ekialdeko kostaldean bizi den komunitate kalbinista bateko kidea da. Komunitate honek izakera erlijioso oso zorrotza du, erabateko nortasun garbizale duelarik. Emakumeek elizan ezin dute hitz egin, hau da, ez dute inongo ahotsik, ospakizun erlijosoetan ere parte hartu ezin dutelarik.

Filma komunitate honen ardura duen Elizaren Batzarra Bess eta "arrotz" baten arteko ezkontza "baimendu" ala ez erabakitzeko biltzartzen den unean hasten da. Dena delako "harrotz" hau Jan Nyman da (Stellan Skarsgård), itsasoan dagoen petrolio plataforma batean lan egiten duen norvegiarra. Batzarreko agureek Bessen ezkontza onartu egiten dute, aurretik zituzten zalantzak alboratuz.

Jan ezagutu aurretik Bessek bere anaiaren heriotzaren ondorioz sortutako krisi pertsonal bat jasana zuen, horren ondorioz ospitalean ere izana zen. Bere anaiaren alarguna eta koinata Dodo McNeill da (Katrin Cartlidge), herriko ospitaleko erizaina, jatorriz komunitatekoa ez denez "arrotza" ere, eta bertan bizitzen jarraitzeko erabakia hartu eta Bessi lagundu eta zaintzen diona. Ezkondu eta Jan eta Bessek denboraldi alai eta eder bat bizitzen dute, baina handik gutxira Jan denboraldi luze baterako itsasoratzen denean, Dodok Bess zaintzeko ardura berrartzen du.

Bere senarraren itzuleraren itxaronaldi luze eta latzan zehar, ikuslea Bessek Jainko oso zorrotz batekin duen harremanarekin topatuko da. Bessek Jainko horrekin ustezko solasaldiak matenduko ditu, berak galdetu eta berak erantzuten duen bakar hizketa bat, bere ahotsa fina eta ahula entzuten da, Jainkoarena berriz zorrotza eta agintaria. Berak bere buruari Jainkoaren izenean erantzuten dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]