Bredako errendizioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bredako errendizioa
Velázquez - de Breda o Las Lanzas (Museo del Prado, 1634-35).jpg
Egilea Diego Velázquez
Sorrera 1634
Kokalekua El Prado museoa
Materiala olioa oihal gainean
Neurriak 307 × 367 × cm.

Bredako errendizioa (gaztelaniaz La rendición de Breda edo Las lanzas), Diego Velázquezek 1634-1635ean egindako margolana da.

Beste hamabi koadrorekin batera enkargatu zen hau, erresumaren balentriak guduetan isla zitzaten. Egun, serie hori (Zurbaranen margolan bat izan ezik, hura hondatu baitzen) El Prado museoan dago, nahiz eta elkarren ondoan ez dauden.

Margolan honetan ez dago odol edo arrandiaren islarik. Protagonistak, eszenaren erdian, hizketan ari dira, adiskideak balira bezala, eta ez arerioak. Izan ere, Spinola jeneralak ez dio aurkariari belauniko jartzen uzten. Alde horretatik, heroi militarra tradizioaz bestela irudikatu du Velázquezek. Errealismoz agertzen dira pertsonaiak, bai Spinola bera, Velázquezek bertatik bertara ezagutzen baitzuen, bai gainerako soldaduak, erretratuen antzera agertzen baitira haien aurpegiak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bredako errendizioa Aldatu lotura Wikidatan