Bremengo udaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bremengo udaletxea eta Errolanen estatua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Bremengo udaletxea

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv, vi
Erreferentzia 1087
Kokalekua  Alemania
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Bremengo udaletxea (alemanez Bremer Rathaus), Bremengo senatuko lehendakariaren eta Bremen hiriko alkatearen egoitza da. Errolanen estatuarekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2004ean.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bremengo merkatuaren plazan kokaturik dago Bremengo katedralarekin eta Bremengo parlamentuarekin batera. Plazan bertan bi estatua famatu daude, lehenengoa Errolanen estatua (hau ere Gizateriaren Ondare dena) eta bigarrena Grimm anaien "Bremengo musikarien" estatua.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bremengo udaletxea 1405 eta 1409 artean eraiki zen estilo gotikoan. Hala ere Lüder von Bentheim arkitektuak aurrealdea aldatu zion 1595 eta 1612 artean, gaur egun duen Herbehereetako pizkundeko itxura emanez. XX mendearen hasieran gehigarri bat egin zitzaion atzealdean. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu bazuten ere udaletxea nahiko ondo salbatu zen.

Udaletxearen beheko pisuan Ratskeller izeneko upategia dago, 1405 izanik Alemaniako upategirik zaharrenetakoa dena. Badu oraindik ere 1653ko upela bat. Gaur egun gourmet jatetxe bihurtu da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]