Bremerhaven

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:01, 29 urtarrila 2016

Txantiloi:Alemaniako udalerri infotaula automatikoa Bremerhaven Alemaniako Bremen estatuko bi hirietako bat da. Estatu hau, bitan banaturik dago. Bata, Bremengoa, kostalderik gabekoa, eta bestea, Bremerhavenekoa, kostaldeduna. Bere izenak, Bremengo itsasportua esan nahi du.

Geografia

Itsasoaren mailatik 2 metroko garaierara dago Alemaniako Ipar Itsasoko kostaldeko itsasporturik garrantzitsuena duen herri hau. Alde guztietatik, iparraldetik ezik, Saxonia Beherea estatuak inguratzen du.

Weser ibaia itsasoratzen da herri honetako portuan, 452 kilometroko ibilaldia egin ondoren.

Hedadura eta biztanleria

Hiriaren hedadura 78,867 kilometro karratukoa da. Bere biztanleria, berriz, 120.000 biztanlekoa.

Historia

1827an sortu zen kale zuzen eta paraleloekin. Ertzak, angelu zuzen perfektuak dira eta, hasierako ideia, itsasontzi handientzako "Sarrerako Portua" izatea zen. Milioika alemaniar emigratzaileentzako, New Yorken aurreko azken hiria bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran, herria erabat suntsituta geratu zen, bonbardaketen ondorioz.

Belaontziak

Orain, bost urtetik behin, munduko belaontzi jaialdi garrantzitsuenetako bat hartzen du, Sail Bremerhaven izenekoa.

Hiri senidetuak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bremerhaven Aldatu lotura Wikidatan