Brendan Behan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Breandán Ó Beacháin
Brendan Behan
Breandán Ó Beacháin  Brendan Behan
Datu pertsonalak
Izen osoa Brendan Francis Behan
Jaio 1923ko otsailaren 9a
Irlandako Errepublika Dublin (Irlandako Errepublika)
Hil 1964ko martxoaren 20a
Irlandako Errepublika Dublin (Irlandako Errepublika)

Brendan Francis Behan, Breandán Ó Beacháin gaeleraz, (Dublin, Irlanda, 1923ko otsailaren 9 - 1964ko martxoaren 20) poeta, idazle eta dramagile irlandarra zen, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuena.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

1923an jaio zen Dublinen eta langile-klaseko familia batean hazi zen. Bere aita Stephen Behan Irlandako Independentzia Gerran parte hartu zuen margolaria zen, eta literatura klasikoa irakurtzen zien seme-alabei.

1937an, familia eta bera Crumlinera joan ziren bizitzera. Han, Brendan Fianna Éireann IRAko gazte-erakundearen kide egin zen eta bere lehendabiziko prosak eta poemak argitaratu zituen Fianna: the Voice of Young Ireland erakundeko aldizkarian. 1939an, 16 urte baino ez zituela, IRAn sartu zen eta Liverpoolgo portuaren aurka atentatzeko agindua eman zioten. Han atxilotu zuten lehergaiak eramateagatik eta hiru urteetako erreformatorio-zigorra ezarri zioten. 1941ra arte ez zen Irlandara itzuli.

1942an bi detektibe hiltzen saiatzeagatik epaitua izan zen eta 14 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Halere, 1946ko errepublikanoentzako amnistian askatu zuten. 1947an, berriz atxilotu zuten lagun bat kartzelatik ateratzen saiatzeagatik eta epe laburreko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Ondoren, IRA utzi zuen nahiz eta Cathal Goulding buruzagiarekin harreman onak zituen.

Kartzelan emandako aldiak idaztera bultzatu zuen. 1950eko hamarkadaren hasieran Parisera joan zen bizitzera. Han, idazle ospetsua egin zen eta alkoholismoak menperatu zuen.

1960ko hamarkadan, alkoholismoak diabetea sortu zion. Bere osasun egoerak txarrera egin zuen eta 1964ko martxoaren 20an hil zen Dublingo Meath Ospitalean.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Drama

[aldatu] Liburuak

[aldatu] Kantak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak