Brent petrolioa
Brent petrolio mota bat da nagusiki Ipar Itsasotik ateratzen dena. Europako merkatuen erreferentzia da.
Ezaugarriak [aldatu]
Brent gordina petrolio arina da, baina ez West Texas Intermediate (WTI) bezain beste. %0,37a gutxi gora behera sufrea da, eta horrela izanik petrolio gozoa bezala hartzen da, baina berriz ere, ez WTI bezain gozoa. Brent-a gasolinaren ekoizpenerako ezin egokiagoa da. Europako ipar-mendebaldeko herrialdeetan fintzen da normalean, baina merkatuaren prezioak baxuegiak direnean esportatu ahal izateko, mediterraneoko eta Estatu Batuetako ekialdeko kostetako findegietan ere prozesatzen dute. Petrolio mota hau pobreenetarikoa da bere bero-gaitasuna kontutan hartuta.
Kotizazioa [aldatu]
Europa, Afrika eta Ekialde Ertaineko petrolio ekoizpena Brent upelak ezartzen duen prezioaren arabera saltzen da, hau da, prezio estandar bat ematen du, munduko barietateen %65-ak erreferentetzat hartzen duena.
Brent upelak (42 US galoi , 159 litro) Londresko International Petroleum Exchange (IPE) merkatuan kotizatzen du. Dolarra da kotizaziorako diru-unitatea .
Brent upela WTI baino merkeago eta LPEEko petrolioaren prezioaren gainetik mantentzen da.