Breogan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Breoganen estatua Herkulesen Dorrearen ondoan, A Coruñan.

Breogan Galiziako errege zelta mitiko baten izena da, Lebor Ghabhála Érenn (Konkista Liburua) izeneko XI. mendeko bilketa batean bildutako irlandar tradizioen arabera, uharteak jasan zituen inbasio ezberdinak kontatzen dituena.

Elezahar honen arabera, Breoganek, Iberiar Penintsulan kokatutako Brigantia hirian, hain dorre garaia eraiki zuen bere seme Ith eta Bilerentzat, hauek, dorrearen tontorretik, urrunean zegoen ertz berde bat ikus zezaketela. Urruneko lur hori ikusi izanak, iparraldera eraman zituen, Irlandara, non Ith hila izango zen. Mendeku gisa, Breoganen biloba eta Ithen hiloba zen Milen semeek, Brigantiatik Irlandara bidaiatu eta herrialde hau konkistatu zuten.

Bilketa egin zuten XI. mendeko fraide irlandarrek, Breoganen Brigantia Brigantium hiri galaikoarekin, gaur egungo Betanzosekin lotu zuten. XIX. mendean erromantizismoko historialari galiziarrek zabaldu zuten mitoa, Breoganen dorrea A Coruñako Herkulesen Dorrearekin identifikatzera heltzeraino, Herkulesen Dorretik gertu Breoganen estatua bat altxatu delarik. Era berean, Breogan, galiziar herriaren aitalehen mitologiko bezala irudikatzen da (batzuetan, Galizia, olerkaritzan "Breoganen etxe" bezala deskribatzen da, Eduardo Pondalen izen bereko olerkian oinarrituta dagoen galiziar ereserkia den Os Pinosen bezala).

Breogan Saskibaloi Taldeak, pertsonaia mitologiko honegatik du bere izena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • D'Arbois de Jubainville, H. «El Ciclo Mitológico irlandés y la mitología céltica». (Bartzelona, 1987: 150-157 or.).
  • Sainero, R. «La huella celta en España e Irlanda» (Madril, 1987: 67-82 or.).
  • Renales, J. «Celtismo y Literatura gallega. La obra de Benito Vicetto y su entorno literario». (2 liburuki, Santiago, 1996).
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Breogan Aldatu lotura Wikidatan