Bresse
Wikipedia(e)tik
Bresse Frantziako ekialdeko antzinako lurraldea, Juraren mendebalean (Ain eta Saône-et-Loire departamenduetan). Hiriburua: Bourg-en Bresse (hegazti azoka guztiz ospetsua). Artoa eta behi hazkuntza.
[aldatu] Historia
Savoiako etxeak hartua 1272an, Karlos-Emmanuel dukeak Henrike IV.a Frantziako erregeari eman zion 1601. urtean, eta luze gabe Burgundiako lurraldearen barnean geratu zen Erregimen Zaharraren bukaera arte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.