Bret Easton Ellis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bret Easton Ellis, 2010eko Los Angeles Times Liburu Azokan

Estatubatuar idazlea (Los Angeles, 1964). Hogei urte zituela, Less than Zero (1985) idatzi zuen. Lehen pertsonan idatzitako lana da, eta guraso aberatsen diru-gehiegikeriaren ondorioz asperturik eta galdurik bizi diren Hollywoodeko gazteen bizimodua azaltzen du. Gaien gordintasunak, batere apaindurarik gabeko estilo lehorrak, etorkizunik ezak eta pertsonaiek bizi duten miseria moralak eragin handia izan zuten irakurleengan, eta eleberria best-seller bihurtu zen 1980ko hamarraldian. Liburu hori argitaratu eta hiru urtera, The Rules of Attraction (1987) argitaratu zuen, lehenengo lanaren segida moduko bat. 1991n, American Psycho idatzi zuen, izugarrizko eskandalua eragin zuena. Lan horretako pertsonaia nagusiak, Patrick Batemanek, diru asko irabazten du, eta 1980ko hamarraldiko gizon idealaren araberakoa da, baina emakume gazteak torturatzen eta hiltzen ditu gauez. Lan horrek eztabaida izugarria eragin zuen, eta berehala izan zen best-sellerra mundu osoan. Gero, kontakizun-bildumak argitaratu zituen: The Informers (1994) eta Glamorama (1998). Azken eleberri horretan, New Yorkeko artisten bizimodua azaltzen du. Orduz geroztik, Lunar Park (2005) eta Imperial Bedrooms (2010) idatzi ditu. Zinemara eraman dira Less than Zero, The Rules of Attraction, American Psycho eta The Informers.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bret Easton Ellis Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]