Bretainiako Askapen Frontea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bretainiako Askapen Frontea (bretainieraz Talbenn Diebiñ Breizh), FLB bezala ezagunagoa (Front de libération de la Bretagne), 1966n sortutako talde armatua zen, Emzav-en banaketa batetik sortua. 1532ko itun franko-bretoiaz aurreko eskubide eta foruen berrezarpena aldarrikatzen zuen, eta klase-borroka, zeltismoa eta europeismoa defendatuko zituen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen zuzendariak Yann Fouére, Yann Puillandre, Yann Goulet, Gouerves doktorea eta p. Le Breton izan ziren. Atxilotuak izan ziren garai baten, baina Europako beste talde nazionalista txikien sostengua jasoko zuten (Eskozia, Flandes edota Irlandatik). Geroago, 1968n adar armatua sortuko zen, Armée Revolutionnaire Breton edo Armée Republicaine Breton izenekin ezagutuko zena, fronte politikoa eta militarra banatzeko asmoz. Talde honek 1966-1969 bitartean 33 ekintza burutu zituen "frantziar interes kolonialen" kontra, odolik isuri gabe, baita lehergaiak ere lapurtu ziren. Jatorri anitzeko militantzia bildu zuten, eta badirudi barne batasuna erreala baino teorikoa zela, erakundearen estiloa militarra izanagatik. Euren dotrina politikoa nahasia zen, nahiz eta Comité National de la Bretagne Libre batzen saiatu. Azken hau Dublinen sortu zuen Yann Goulet-ek, Bretainiar Alderdi Nazionaleko kide ohia eta erakundearen komunikatuetarako "postontzi" lanak egiten zituena.

Lehen ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea berehala hasi zen ekintzan Arré eta Pre-en-Pail-eko telebista errepetidorearen leherketaren leherketa famatuarekin, Behe Bretainia luzaroan telebistarik gabe utzi zuena, eta gutxi geroago ekintza errepikatuko zuten Sant Brieg eta An Lorient-eko zerga bulegoaren leherketarekin. Ekintza guztiak aldarrikatzeko komunikatuak berdin amaitzen ziren: combattons les abus des fonctionnaires français en Bretagne avec le FLB ("Bretainiako frantziar funtzionarioen gehiegikeriak borrokatu ditzagun BAF-ekin"). 1968ko maiatzean suetena adierazi zuen frantziar gobernuak Frantzia osorako koponbide errejionalista proposatzean, baina 1968-69 bitartean Frantziak BAFen kontrako oldarraldi errepresibo sendoari ekin zion. Urtarrilaren 23an 60 kide atxilotu zituzten eta hainbat ekintza leporatu zizkieten.

Atxiloketa hauen ostean, kide batzuek Bretainiako Batasun Demokratikoko kide batzuekin batera Skoazell Breizh elkartea (Bretainiar Sorospena) sortu zuten, presoak eta euren senideei laguntza emateko asmoz. Halaber, presoen aldeko ekintzak koordinatzen zituzten, esaterako bretainiar musika jaialdiak. Aldi berean 300 bretainiar abadek agiri bat sinatu zuten askatasuna eskatuz. 1969ko uztailean amnistia eman zitzaien, eta gutxi geroago M. Gifflot eta Gw. Le Scouezec-ek Comité Revolutionnaire Breton, erakundea bersortzeko asmoz.

1971ean taldea berrantolatu zen eta lehergailu kanpainia berri bati ekin zioten. Aldi berean ideologia sozialistagoa garatu zuten. Baina 1972ko udan oso kolpe larria jaso zuten, 11 kide atxilotzean. Atxilotuei laguntza emateko sortutako taldeek (Comités de Soutien aux Détenus du FLB) militante berriak erakarri zituzten mugimendu bretonistarako. Honela, 1973n Front de Liberation de Bretagne pour la Liberation Nationale et le Socialisme sortu zen, baina epe laburrean legez kanpo utzi zuten, borroka politiko hutsean iharduteko borondate tinkoa adierazi arren, eta zuzendariak atxilotu zituzten. 1975ean desagertu zen.

Bitartean BAFek bere ekintzak aurrera eraman zituen, lehergailuak ipiniaz. Roc'h Tredudon-eko errepetidorea suntsitu eta berriro utzi zuten Behe Bretainia telebistarik gabe hilabetez. Azpimarratu daiteke Charles de Galle bretoierazko asteroko telebista saioaren aurkezlea zentsuratu zutela BAFeko presoen familiei laguntza emateko elkarte baten sorrera iragartzearrik.

1975ean BAFek Armée Republicaine Breton-ekin bat egin eta borroka armatuarekin jarraitu zuten.