Bretainiako dukeen gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bretainiako dukeen gaztelua. Aireko ikuspegia.

Bretainiako dukeen gaztelua antzinako Erdi Aroko gotorleku eta duke jauregi bat da, Nantes hirian dagoena, gaur egun Pays de la Loire eskualdean, Loira ibaiaren eskuinaldeko ibarrean, antzina lubakiak betetzeko erabiltzen zena.

XIII. mendeko jatorrizko gaztelua izan zen Nanteseko gazteluaren gainean eraberritua eta artilleria teknika berriei egokitua, Bretainiako dukeen egoitza nagusia izan zen XIII. mendetik XV. mendea arte. XIX. mendean monumentu historiko bezala katalogatua izan zen, eta gaur egun, hiriaren jabetzakoa da, publiko orokorrarentzat irekitzeko berrabildua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendeko dorre nagusia, Vieux Donjon deitua.

1207tik aurrera, Konstantza Bretainiakoa dukesaren alarguna zen Guy Thouarsekoak, lhen gaztelua eraikiarazi zuen, "Dorre Berrikoa" edo "Nantesekoa" deitua, hiriko galo-erromatar harresiaren oinean, garai hartan egungo Bouffay auzora mugatua zegoena. Dukerriaren boterea berretsi nahi zuen Nanteseko gotzain eta kondeenaren aurrean. Pierre Mauclercek eta bere seme Joan I.a Bretainiakoak hiriko gotorlekua hedatu eta gaztelua handitu zuten. Hiriko defentsen funtsezko elementu bat da, Loira ibaiaren beso bat babesteko balio izan zuena, aktibitate komertzial ugariren tokia. XIII. mendeko garai honetan Vieux Donjon ("Dorre Zaharra", garai hartako hondakin bakarra) deituriko dorre poligonala eraiki zen. XIV. mendearen bigarren erdialdean "Dorre Berriaren Gaztelua" Joan IV.a Bretainiakoak handitu zuen.

1466an, Frantzisko I.a Bretainiakoak gaztelua berreraikitzea erabaki zuen. Eraikin berria, aldi berean dukeen gortearen egoitza nagusia eta errege botereari eusteko gai izango zen gotorleku militar bat izango zen. Bokazio bikoitz bat, gortearen aldetik toba zurizko bizitoki-jauregi batek adierazia, itxura finekoa (Gobernu Handia, Urrezko Koroaren dorrea, Etxe Handia), eta hiriaren aldetik harresi zatiz eta 500 metroko erronda bidez elkartutako granito eta arbelezko zazpi dorre handiz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Bretainiako dukeen gaztelua

Koordenatuak: 47°12′57″N 1°33′0″W / 47.21583°N 1.55000°W / 47.21583; -1.55000