Bretainiako kantorea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bretainiako kantorea[1], Bretañako jornadaren bertsoak[2] edo Salinasgoa konde[3] izenburuarekin izendatu da ahozko tradiziotik datorkigun balada hau. XV. mendearen azken hamarkadako kontakizunen narrazioa dela uste da[2].

Hona Alfonso Otazuren[2] A eta B kopien bertsioen nahasketarekin egindako bertsio bat, zuzenketa txikiekin eta egungo grafiara egokitua[4]. Koldo Biguri, Joseba Lakarra eta Blanca Urgellen edizioari[1] begira egin da honako bertsio hau:


«

1.-Salinasgoa Konde
2.-Guztien da Jabe
3.-Gipuzkoa herrian
4.-on guztien burua
5.-Guztioek digoe
6.-borondatez segitzen
7.-Ganboarrakin
8.-Oñaztarrok konforme
9.-Bizkaitikan bere
10.-akonpañatzen debe
11.-Bretoe gaiztoen
12.-Bekatuak kastigatzen
13.-Konde handi horrek
14.-Juntadu ditu laster
15.-Donostiako hirian
16.-Passagen enbarkatu
17.-Ontzi handiak
18.- txipiakin
flota handia atera
19.-Frantziaren bistan
20.-Ziudadea dirudi
21.-Donostiako murruan
22.-Islaren goienean
23.-Abbade guztiok
24.-Daode protzisioan
25.-Mila bendizio
26.-egozten digoela
27.-Donzella guztiak
28.-daode belauriko
29.-Jaun goikoa debeela
30.-erreguten
31.-Degiola eman
32.-Konde Laztanari
33.-Bitoria handia
34.-gaiztoen kontra
35.-Bizitzea debala
36.-onrarekin seguru
37.-Bretana guztia
38.-Bentziturik datorren
39.-Konde galant hori
40.-Gipuzkoa herrira
41.-Non izango baita
42.-Beti bezela buru
43.-Nobleza guztiaren
44.-anitz estimatua
45.-Pobluaren onra
46.-danak bezela
47.-Guztiak daduzka
48.-bere agintean
49.-Guztiok dioe
50.-hamar bider amen

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]