Brian Boru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brian Boruren XIX. mendeko grabatua

Brian Boru (antzinako irlanderaz: Brian Bóruma mac Cennétig; irlanderaz: Brian Bóroimhe; Thomond, c. 941 - Clontarf, 1014ko apirilaren 23a) errege bilakatu zen 978an Cashelen, Munsterreko antzinako irlandar erresuma. 984. urte aldera erresuma osoaren jabe zen, eta 1001ean Irlandako Errege Nagusia bezala onartua izan zen. Bere gaztarotik, Brianek bere herrialdea okupatzen zuten bikingoak gogorki borrokatu zituen.

Azkenik, 1014ko apirilaren 23an Clontarfeko guduan borrokatu zen, bere semeen agintean zegoen gudaroste batek bikingoak garaitu zituen. Irlandarren heroi handienetakoa da, baina bere historia errealitatea eta kondaira edo fikzioarekin nahastu egiten dira, hori dela eta, oso zaila litzateke bere benetako biografia fidagarri bat osatu ahal izatea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brian ziur aski 941. urtean jaio zen, nahiz eta zenbait iturriek 926.an jarri bere jaiotze data. Killaloetik gertu jaio zen, bere aita Cennétig mac Lorcáin erregea zen Thomond (Tuadmumu) eskualdeko hirian.

Bere aita zendu zenean, Thomondeko Erresuma Brianen anaia zaharrena zen Mathgamainen eskuetara pasatu zen , eta 976an bikingoek azken hau erail zutenean, Brian izan zen bere ondorengoa. Aurrerago, Munster eremu osoaren errege bilakatuko zen (Irlandako Hego-Mendebaldea). Bé Binn bere ama ere bikingoek erail zuten, Brian ume bat besterik ez zenean.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian Boru Aldatu lotura Wikidatan