Brian Cowen
Wikipedia(e)tik
| Brian Cowen | |
| Izen Osoa | Brian Cowen Brian Ó Comhain |
| Kargua: | |
| Agintaldiaren iraupena | 2008 maiatzaren 7a - 2011ko martxoaren 9a |
| Aurrekoa: | Bertie Ahern |
| Ondorengoa: | - |
| Jaio: | 1960ko urtarrilaren 12a Clara, Offalyko konderria |
| Alderdi politikoa: | Fianna Fáil |
| Lanbidea: | Ekonommi kontulari aditua |
Brian Cowen (irlanderaz Brian Ó Comhain) (1960ko urtarrilaren 12an jaioa), Irlandako Errepublikako Taoiseach edo Lehen ministro ohia da. Fianna Fáil alderdikoa da. Bere agintaritza Bertie Ahernen kargu-uztearen ondoren 2008ko maiatzaren 7an hasi zen.
Aurretik Lan Ministaritza (1992-1993), Energi Ministaritza (1993), Garraio, Energi eta Telekomunikazio Ministeritza (1993-1994), Osasun eta Haurtzaro Ministeritza (1997-2000), Kanpo Harremanetarako Ministeritza (2000-2004) eta Finantza Ministeritzetan (2004-2008) ministari gisa ere egon zen. 2007 eta 2008 urte bitartean Tánaiste (lehen ministari-ordea) ere izan zen.
