Brian De Palma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brian De Palma, 2009ko Torontoko Zinemaldian.

Brian Russell De Palma (Newark, 1940ko irailaren 11a), AEBko zinema-zuzendari eta gidoigilea.

Berrogei urteko ibilbide luzea du zinemagintzan, eta egin dituen suspense- eta thriller-filmengatik da ezaguna, besteak beste, Carrie, Dressed to Kill, The Bonfire Of The Vanities, Scarface, The Untouchables eta Mission: Impossible filmengatik.

Fisikako lizentzian ikasle zela piztu zitzaion zinemagintza-zaletasuna; Alfred Hitchcock, Roman Polanski eta Jean-Luc Godarden lanek markatu zuten, batez ere. 1962tik 1964ra, arte dramatikoko ikasketak egin zituen New Yorkeko Sarah Lawrence Collegen, eta film labur batzuk zuzendu zituen.

1973an izan zuen lehenbizikoz arrakasta, Sisters thrillerrari esker; film horretan, lehenbizikoz erabili zuen estilo voyeurista, gero bere estiloa definituko zuen ezaugarrietako bat. Hala ere, Gaston Lerouxen Le Fantôme de l'Opéraren egokitzapen batekin, Phantom of the Paradise filmarekin, bihurtu zen ospetsu.

Gero, bi film fantastiko egin zituen: Carrie (1976), Stephen Kingen lan baten egokitzapena, eta The Fury. Orduz geroztik, thriller psikologikoen aldera bideratu zuen ibilbide profesionala. Arlo horretan, sexualitatearen eta indarkeriaren nahasketa izan ditu bereizgarri (Obsession, Pulsions, Blow Out, Body Double).

Ondoren, film beltz batzuk egin zituen: 80ko hamarkadan, Scarface, Mafia Salad eta The Untouchables, eta, aurrerago, Carlito's Way, Snake Eyes eta The Black Dahlia.

The Untouchables (1986) filmari dagokionez, aipagarriak dira aktoreak: Kevin Costner eta Andy García hasiberriak, Robert De NiroAl Capone bikain antzeztuz— eta Sean Connery —zeinak Taldeko Aktore Onenaren 1987ko Oscar saria irabazi baitzuen lan honekin—.

2000n Mission to Mars zuzendu eta gero, Frantziara joan zen bizitzera. Hango ekoizle batzuekin, Femme Fatale filmatu zuen 2002an. Urte batzuk geroago, Art Linson ekoizlearekin berriz topo egin, eta AEBra bueltatu zen. Orduan, 2006an, zuzendu zuen The Black Dahlia, baina emaitza eskasak lortu zituen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian De Palma Aldatu lotura Wikidatan