Briansk
Wikipedia(e)tik
Briansk Errusiako hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da, Desna ibaiaren ertzean dagoena. 431.526 biztanle ditu (2002). Industria garrantzitsua (metalurgia, mekanika eta janari-industria). Burdinbide-lotunea. XIII. eta XIV. mendeetan, printzerri burujabe baten hiriburua izan zen. Lituaniako hiria izan zen (1356-1503) Errusiaren mende geratu baino lehen. Alemaniarrek harturik (1941), errusiarrek berreskuratu zuten 1943ko abuztuan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.