Brie (gazta)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brie
Brie de Meaux close.jpg
Jatorrizko herrialdea FrantziaFrantzia
Eskualdea Sena eta Marne
Hiria Estatu Batuak eta Australiarako bai
Esnearen jatorria Behia
Pasteurizatua Ez
Egitura Biguina
Gantz materia %40a
Zahartze denbora Hilabete 1
Ziurtagiria 1980, Brie de Meaux eta Brie de Melun gaztentzat

Brie ore biguneko gaztada, behi esne gordinez egina. Ile-de-France eskualdeko Brie lurraldean du jatorria (egun Sena-eta-Marne departamendua) eta hortik datorkio izena..

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi esne gordinarekin ekoizten da, Estatu Batuak eta Australiako salbuespenarekin, hauetan esne pasteurizatua erabili ohi da. Penicillium candida lizunak osatu eta erabat jangarria den azal xamur batez estalita dago (eta batzuetan Brevibacterium linens bakteriak ere osatu ohi du), azal hau ontze denboran sortzen da. Azalak hits, marfil edota hori kolorea du. Egitura krematsua eta zapore finekoa da, halere ontzean doan heinean zaporea bizitzera joan ohi da eta nolabaiteko amoniako usaina hartu.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako Brie gazta motak daude:

  • Brie de Meaux (Meaux ingurukoa) - (AOC).
  • Brie de Melun (Melun ingurukoa) - (AOC).
  • Brie de Coulommiers (Coulommiers ingurukoa)
  • Brie de Nangis (Nangis ingurukoa).
  • Brie de Montereau (Montereau ingurukoa).
  • Brie noir (beltza).
  • Brie fermier.
  • Brie de Melun bleu (urdina).
  • Brie petit moulé (itxuratu txikia).
  • Brie laitier.
Brie noir
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brie (gazta) Aldatu lotura Wikidatan