Briseida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Briseida Agamemnonengana eramana. Giovanni Battista Tiepolorena. 1757.

Greziar mitologian, Briseida edo Briseis (antzinako grezieraz Βρισηίς Brisēis), troiar alargun bat zen (Lirnesokoa), Troiako Gerran Akilesek bahitu zuena, bere hiru neba-ahizpak eta bere senarra, Linersoko Mines erregea, guduan hil ondoren. Briseoren alaba eta Kriseis edo Kriseidaren lehengusina zen.

Orakulo batek, Agamemnon, Kriseisi uko egitera behartu ondoren, harrapatu zuen neska bat zena, erregeak, bere heraldo Taltibio eta Eryartesi, konpentsazio gisa, Akilesek harrapatutako Briseida harrapatzea agindu zien. Akiles, lapurreta honengatik haserretu egin zen, eta, emaitza bezala, gudutik erretiratu zen, honetara, Patroklo hil arte itzuli ez zelarik. Bertsioren batzuetan, hau, Akiles Briseidagatik benetan maiteminduta zegoelako izan zela agertzen da.

Akilesen erretiratzea bere dendara, Homeroren Iliadan gertatzen den lehen gertakaria da. Akiles gatazkatik kanpo zegoela, troiarrek, arrakastazko garai bat izan zuten. Akiles gudura itzuli ondoren, Agamemnonek Briseida itzuli zion.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Briseida