Britainia Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Britainia Handia kontinentearen eta Iralndaren artean
Britainia Handiko Erresumaren bandera historikoa (1707-1800)

Britainia Handia[1] Britainiar uharteetako handiena da, Europaren ipar-mendebaldean kokatua. Erresuma Batuaren lurraldeko zati bat da.

Uharteak 219.000 km²-ko azalera du eta Europako handiena da. Britania Handia Erresuma Batua eta Ingalaterraren baliokidetzat hartua izaten den eremu geografikoa da, hala ere hau ez da zuzena.

Erresuma Batuaren barnean Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda daude, eta eurekin batera 100 irla txiki baino gehiago. Erresuma Batua osatzen duten irla nagusiak bi dira:

Britania Handia, beraz, uharte nagusia da, Europako uharterik handieta eta munduko 8. handiena. Izen honek, beraz ez dio eragiten Ipar Irlandari modu ofizialean. Hala ere kotxeen matrikuletako letrak Erresuma Batu osorako da GB eta talde olinpikoak ere letra hauek eramaten ditu.

Britainiar izendapenaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiar edo Britanikoak Britainia Handikoak direnak dira. Britainiar hitza askotan ingeles hitzaren baliokidentzat hartzen da, baina ez da horrela. Britainiarak Gales, Eskozia eta Ingalaterran bizi direnak dira.

Nahiz eta Ipar Irlanda Britainia Handiaren parte ez izan (bai ordea Erresuma Batukoa) bertako unionistei ere britainiar deitu ohi zaie.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Britainia Handia Aldatu lotura Wikidatan