Britainiar Inperioa

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Britainiar Inperioa
British Empire
XVI. mendea – XX. mendea
Monarkia konstituzionala
Britainia Handikoa bandera

Britainia Handikoa armarria

Britainiar Inperioak izandako lurraldeak historian zehar. Itsasoz haratagoko eremuak gorriz azpimarraturik daude.
Geografia
HiriburuaLondres
Biztanleria458.000.000 (1922)
Azalera33.000.000 (1922) km²
Ekonomia
DiruaLibera esterlina
Kultura
Hizkuntza(k)Ingelesa
ErlijioaAnglikanismoa
Historia
Aurrekoak
Ingalaterrako Erresuma
Eskoziako Erresuma

Britainiar Inperioa Erresuma Batuak eta bere aurreko estatuek gobernatu edo administratutako domeinu, kolonia, protektoratu, mandatu eta beste lurralde batzuek osatzen zuten. Ingalaterrak XVI. mendearen amaiera eta XVIII. mendearen hasiera bitartean ezarritako itsasoz haraindiko jabetza eta postu komertzialekin hasi zen. Bere gorenean, historiako inperiorik handiena izan zen, eta, mende bat baino gehiagoz, munduko lehen potentzia[1]. 1913an, Britainiar Inperioak 412 milioi pertsona menperatzen zituen, garai hartako munduko biztanleriaren % 23[2], eta 1920an 35,5 milioi km2 hartzen zituen, planetaren lurrazal osoaren % 24[3]. Horren ondorioz, oso hedatuta dago haren ondare konstituzionala, legala, linguistikoa eta kulturala. Bere boterearen gailurrean, "eguzkia inoiz sartzen ez den inperioa" bezala deskribatu zen, Eguzkiak beti distiratzen baitzuen bere lurraldeetako batean gutxienez[4].

Aurkikuntzen Aroan, XV. eta XVI. mendeetan, Portugal eta Espainia aitzindariak izan ziren globoaren Europako esplorazioan, eta prozesuan itsasoz haraindiko inperio handiak ezarri zituzten. Inperio hauek sortzen zuten aberastasun handiaren bekaizti[5], Ingalaterra, Frantzia eta Herbehereak Amerikan eta Asian kolonia eta sare komertzial propioak ezartzen hasi ziren. XVII. eta XVIII. mendeetan Holanda eta Frantziarekin izandako gerren ondorioz, Ingalaterra (Britainia Handia ondoren, 1707ko Eskoziarekiko Batasun Agiriaren ondoren) Ipar Amerikan nagusi zen potentzia koloniala bihurtu zen. Britainia Handia Indiako azpikontinenteko potentzia nagusia bihurtu zen Ekialdeko Indietako Konpainiak 1757an Plasseyko guduan Bengalako Subah konkistatu ondoren.

Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren ondorioz, Britainia Handiak Ipar Amerikako koloniarik zaharrenak eta populatuenak galdu zituen 1783an. Britainiarren arreta, orduan, Asia, Afrika eta Ozeano Barerantz zuzendu zen. Frantziak Napoleondar Gerretan (1803-1815) galdu ondoren, Britainia Handia XIX. mendeko itsas potentzia eta potentzia inperial nagusia bihurtu zen eta bere jabetza inperialak handitu zituen. Britainiar Inperioa Pax Britannica ("Britainiar Bakea") bezala deskribatu zen ondoren. Britainia Handiak bere kolonien gainean zuen kontrol formalaz gain, munduko merkataritzaren zati handi bat menderatzeak esan nahi zuen eskualde askotako ekonomiak kontrolatzen zituela, Asia eta Latinoamerika kasu[6][7]. Kolono zurien koloniei gero eta autonomia handiagoa eman zitzaien, eta horietako batzuk domeinu gisa birsailkatu ziren.

XX. mendearen hasieran, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak Britainia Handiaren lidergo ekonomikoa desafiatzen hasiak ziren. Britainia Handiaren eta Alemaniaren arteko tentsio militar eta ekonomikoak izan ziren Lehen Mundu Gerraren arrazoi nagusiak, non Britainia Handia, neurri handi batean, bere inperioaren menpe egon zen. Gatazkak presio handia egin zien baliabide militarrei, finantzarioei eta giza baliabideei. Inperioak bere lurralde-hedadura handiena Lehen Mundu Gerraren ondoren lortu zuen arren, Britainia Handiak munduko potentzia industrial edo militar nagusia izateari utzi zion. Bigarren Mundu Gerran, Asia ekialdeko eta Asia hego-ekialdeko britainiar koloniak Japoniako Inperioak hartu zituen. Britainia Handiaren eta bere aliatuen azken garaipena gorabehera, britainiar prestigioari egindako kalteak inperioaren gainbehera bizkortzen lagundu zuen. Indiak, Britainia Handiaren jabetzarik baliotsuena eta populatuena, independentzia lortu zuen 1947an deskolonizazio mugimendu zabalago baten parte moduan, non Britainia Handiak inperioko lurralde gehienei independentzia eman zien. 1956ko Suezko krisiak Britainia Handiaren gainbehera berretsi zuen munduko potentzia gisa, eta 1997ko uztailaren 1ean Hong Kongetik Txinara egindako eskualdaketak Britainiar Inperioaren amaiera markatu zuen askorentzat. Itsasoz haraindiko hamalau lurraldek britainiarren subiranotasunaren menpe jarraitzen dute[8][9]. Independentziaren ondoren, antzinako kolonia britainiar askok, domeinu gehienekin batera, Commonwealth elkartearekin bat egin zuten, estatu independenteen elkarte askea. Horietako hamabostek, Erresuma Batua barne, errege komun bat dute, gaur egun Karlos III.a erregea.

Jatorria (1497-1583)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Cabotoren Matthew ontziaren erreplika Bristolen. Bigarren bidaian erabili zuen ontzia izan zen.

Britainiar Inperioaren oinarriak Ingalaterrako eta Eskoziako erresuma bananduak zirenean ezarri ziren. 1496an, Henrike VII.a Ingalaterrakoa erregeak, itsasoz haraindiko esplorazioan Espainiak eta Portugalek lortutako arrakasten ondoren, Joan Caboto Ipar Atlantikoan zehar Asiako ipar-mendebalderako pasabide bat aurkitzeko espedizio bat zuzentzeko agindu zion[10]. Caboto 1497an itsasoratu zen, Kristobal Kolonek lehen bidaia egin eta bost urtera, eta Ternuako kostaldean lurra jo zuen. Asiara iritsi zela uste zuen, eta ez zuen kolonia bat sortzeko inolako ahaleginik egin[11]. Cabotok beste bidaia bat zuzendu zuen Amerikara hurrengo urtean, baina ez zen itzuli eta ez dakigu zer gertatu zen bere ontziekin[12].

Amerikan kolonia ingelesak ezartzeko beste ahaleginik ez zen izan Elisabet I.a erreginaren erregealdia ondo sartu zen arte, XVI. mendearen azken hamarkadetan[13]. Bien bitartean, Henrike VIII.aren 1533ko Estatutuak "Ingalaterrako erresuma hau Inperio bat dela" adierazi zuen[14]. Erreforma protestanteak etsai gupidagabe bihurtu zituen Ingalaterra eta Espainia katolikoa[10]. 1562an, Elisabet I.ak John Hawkins eta Francis Drake kortsarioak Mendebaldeko Afrikako kostaldean espainiar eta portugaldar ontzien aurkako eraso beltzak egitera animatu zituen, esklaboen merkataritza atlantikoa ezartzeko asmoz[15]. Ahalegin hori arbuiatu egin zen, eta, geroago, Anglo-Espainiar gerrak areagotu zirenean, Elisabet I.ak bedeinkazioa eman zien Amerikako Espainiako portuen eta Atlantikoan barrena itzultzen ziren itsasontzien aurkako kortsario eraso berriei, Mundu Berriko altxorrez beteta.[16] Aldi berean, Richard Hakluyt eta John Dee bezalako idazle garrantzitsuak ("Britainiar Inperioa" terminoa erabiltzen lehena izan zena[17]) Ingalaterrako inperio propio bat ezartzeko presioa egiten hasi ziren. Ordurako, Espainia Amerikako potentzia nagusia bihurtu zen eta Ozeano Barea esploratzen zuen, Portugalek postu komertzial eta indartsuak ezarri zituen Afrika eta Brasilgo kostaldeetatik Txinaraino, eta Frantzia San Laurendi ibaiaren eremua kolonizatzen hasi zen, geroago Frantzia Berria bihurtuko zena[18].

Ingalaterra itsasoz haraindiko kolonien ezarpenean Portugal, Espainia eta Frantziaren atzealdera joaten zen arren, bere lehen kolonizazio modernoa burutu zuen, Ulsterko Landaketa izenaz ezaguna, XVI. mendeko Irlandan, Ulsterren protestante ingelesak finkatuz. Ingalaterrak herrialdearen zati bat kolonizatu zuen 1169an Irlandako normandiar inbasioaren ondoren[19][20]. Ulsterko Landaketa ezartzen lagundu zuten pertsona batzuek Ipar Amerikaren kolonizazio goiztiarrean parte hartu zuten, bereziki West Country Men izeneko talde batek[21].

Ingalaterraren itsasoz haraindiko lurraldeak (1583-1707)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1578an, Elisabet I.ak patente bat eman zion Humphrey Gilberti itsasoz haraindiko aurkikuntza eta esploraziorako[22][23]. Urte horretan, Gilbert Kariberantz abiatu zen piraterian aritzeko eta Ipar Amerikan kolonia bat ezartzeko asmoz, baina espedizioa Atlantikoa zeharkatu aurretik bertan behera utzi zuten[24][25]. 1583an, bigarren saiakera batean murgildu zen. Oraingo honetan, Ternua uharteko portua eskatu zuen formalki, baina ez zuen kolonorik utzi. Gilbert ez zen Ingalaterrara itzultzeko bidaiatik bizirik atera, eta Walter Raleigh anaiordea izan zuen oinordeko. Elisabetek bere patentea eman zion 1584an. Urte horretan bertan, Raleighek Roanokeko kolonia sortu zuen, egungo Ipar Karolinako kostaldean, baina hornidurarik ezak kolonia zapuztu zuen[26].

1603an, Jakue VI.a Eskoziakoa (Jakue I.a gisa) ingeles tronura igo zen, eta 1604an Londreseko Ituna negoziatu zuen, Espainiarekiko liskarrak amaitu zituena. Aurkari nagusiarekin bakean, ingelesen arreta beste nazioen azpiegitura kolonialez baliatzetik itsasoz haraindiko beren koloniak ezartzera igaro zen[27]. Britainiar Inperioa XVII. mendearen hasieran hasi zen forma hartzen, Ipar Amerika eta Karibeko uharte txikien kolonizazio ingelesarekin, eta elkarte anonimoen sorrerarekin, batez ere Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia, itsasoz haraindiko koloniak eta merkataritza administratzeko. Garai honi, XVIII. mendearen amaieran AEBetako Independentzia Gerraren ondoren Hamahiru Koloniak galdu arte, historialari batzuek "Lehen Britainiar Inperioa" deitu izan diote[28].

Amerika, Afrika eta esklaboen salerosketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlantikoko esklabo merkataritzatik etorritako esklabo beltzak Virginiako Kolonian lanean, tabako plantazio batean, 1670 inguruan.

Ingalaterrak Amerikan egin zituen lehen kolonizazio-ahaleginek arrakasta desberdina izan zuten. 1604an Guyanan kolonia bat ezartzeko saiakera batek bi urte baino ez zituen iraun, eta porrot egin zuen urre-meak aurkitzeko zuen helburu nagusian[29]. Karibeko Santa Luzia (1605) eta Grenada (1609) uharteetako koloniek porrot egin zuten berehala[30]. Ameriketako lehen kokaleku ingeles iraunkorra 1607an sortu zuen Jamestownen John Smith kapitainak, eta Virginiako Konpainiak kudeatu zuen[31]; Koroak 1624an hartu zuen enpresaren zuzeneko kontrola, Virginiako Kolonia sortuz[32]. Bermuda Ingalaterrak kolonizatu eta erreklamatu zituen 1609an Virginiako Konpainiaren intsignia ontzia hondoratu zenean, Ternua kolonizatzeko saiakerek porrot egiten zuten bitartean[33]. 1620an, Plymouth babesleku gisa sortu zuten separatista erlijioso puritanoek, beranduago Erromesak izenez ezagutzen zirenak[34]. Erlijio jazarpenetik ihes egitea kolono ingeles izateko hautagai asko bidaia transatlantiko latza egitera arriskatzeko arrazoi bihurtuko zen: Maryland erromatar katoliko ingelesek sortu zuten (1634), Rhode Island (1636) erlijio guztiekiko kolonia tolerante gisa eta Connecticut (1639) kongregazionalistentzat. Ingalaterrako jabetza iparramerikarrak are gehiago handitu ziren 1664an Holanda Berriko kolonia holandarraren anexioarekin, Amsterdam Berria hartu ondoren, New York izena hartu zuena[35]. Karibeko koloniek baino arrakasta ekonomiko txikiagoa izan arren, lurralde horiek nekazaritza-lur onen eremu handiak zituzten, eta emigrante ingeles askoz gehiago erakarri zituzten, klima epelak nahiago zituztenak[36].

Mendebaldeko India Britainiarrak, hasiera batean, Ingalaterrako kolonia garrantzitsu eta oparoenak izan ziren[37]. Saint Kittsen (1624), Barbadosen (1627) eta Nevisen (1628) kokalekuak arrakastaz ezarri ziren[30], baina estutasunak igaro ziren "Azukrearen Iraultzak" Karibeko ekonomia eraldatu zuen arte XVII. mendearen erdialdean[38]. 1640ko hamarkadan, lehen aldiz, azukre-kanabera sail handiak ezarri ziren Barbadosen, Herbehereetako merkatarien eta Brasil Kolonialetik ihesi zihoazen sefardi juduen laguntzarekin. Hasieran, azukrea batez ere kontratatutako eskulan zuriarekin landatzen zen, baina kostuek gora egin zutenez, merkatari ingelesak esklabo afrikar inportatuak erabiltzen hasi ziren[39][40]. Esklaboek sortutako azukreak sortutako aberastasun izugarriak Barbados Amerikako koloniarik oparoena bihurtu zuen[41], baita munduan dentsitate handieneko lekuetako bat ere. Gorakada horrek azukrearen laborantza Karibe osora hedatzea ekarri zuen, Ipar Amerikan landatu gabeko kolonien garapena finantzatu zuen eta esklaboen merkataritza atlantikoaren hazkundea bizkortu zuen, bereziki esklaboen, azukrearen eta horniduren triangelu-merkataritza Afrika, Mendebaldeko Indiak eta Europaren artean[42].

Merkataritza kolonialaren onurak, gero eta handiagoak, ingelesen esku geratuko zirela bermatzeko, Parlamentuak 1651n agindu zuen itsasontzi ingelesek bakarrik izango zutela kolonia ingelesetan merkataritza egiteko aukera. Honek, Holandako Probintzia Batuekiko liskarrak ekarri zituen -anglo-holandar gerra sorta bat-, azkenean Ingalaterrak Amerikan zuen posizioa indartuz, holandarren kontura[43]. 1655ean, Ingalaterrak Jamaika uhartea espainiarrei kendu zien, eta 1666an Bahamak kolonizatzea lortu zuen[44]. 1670ean, Karlos II.ak errege-zedula bidez Hudson's Bay Company (HBC) eratu zuen, eta larruen merkataritzaren monopolioa eman zion Rupert's Land izeneko eremuan, geroago Kanadako Domeinuaren zati handi bat izango zena. HBCk ezarritako gotorlekuei eta merkataritza-postuei frantsesek eraso egiten zieten maiz, ondoko Frantzia Berrian larruen merkataritza-kolonia propioa ezarri baitzuten[45].

Bi urte geroago, Royal African Companyri eman zitzaion Karibeko kolonia britainiarren esklabo-horniduraren monopolioa[46]. Konpainiak esklabo gehiago garraiatuko zituen Atlantikoan zehar beste inork baino, eta nabarmen handitu zuen Ingalaterraren kuota merkataritzan, 1673an % 33koa izatetik 1683an % 74koa izatera pasa baitzen[47]. 1688 eta 1712 artean monopolio hori ezabatzeak britainiar esklabo independenteen merkatariei aurrera egitea ahalbidetu zien[48], eta horrek garraiatutako esklaboen kopurua azkar igotzea eragin zuen. Itsasontzi britainiarrek Atlantikotik bidalitako esklabo guztien herena garraiatzen zuten -3,5 milioi afrikar inguru[49]- eta esklaboen munduko merkataritza menderatu zuten 1807an Parlamentuak abolitu aurreko 25 urteetan (ikus Esklabotzaren abolizioa atala)[50]. Esklaboen bidalketa errazteko, Mendebaldeko Afrikako kostaldean gotorlekuak ezarri ziren, hala nola James Island, Accra eta Bunce Island. Karibe britainiarrean, jatorri afrikarreko biztanleriaren ehunekoa 1650ean % 25 izatetik 1780an % 80 inguru izatera igaro zen, eta Hamahiru Kolonietan % 10etik % 40ra aldi berean (gehienak hegoaldeko kolonietan)[51]. Esklaboen merkataritza transatlantikoak nonahiko zeregina izan zuen Erresuma Batuko bizitza ekonomikoan, eta zutabe ekonomiko garrantzitsua bihurtu zen mendebaldeko portu-hirientzat[52]. Bristolen, Liverpoolen eta Londresen erregistratutako itsasontziak ziren esklaboen merkataritza britainiarraren arduradun nagusiak[53]. Garraiatuentzat, esklaboen-itsasontzien baldintza gogor eta anti-ihigienikoek eta elikadura txarrak batez besteko heriotza-tasa zazpitik batekoa izatea eragiten zuten[54].

Europako beste Inperioekin etsaitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort Saint George, Madrasen (India) 1639an sortua.

XVI. mendearen amaieran, Ingalaterra eta Herbehereetako Inperioa Portugalgo Inperioaren monopolioa desafiatzen hasi ziren Asiarekiko merkataritzaren gainean, bidaiak finantzatzeko sozietate anonimo pribatuak eratuz: Ingalaterrako Konpainia, geroago Britainiarra, eta geroago Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia eta Ekialdeko Indietako Herbehereretar Konpainia, 1600 eta 1602an eratu ziren hurrenez hurren. Konpainia horien helburu nagusia espezien merkataritza oparoa ustiatzea zen, batez ere bi eskualdetan zentratutako ahalegina: Ekialdeko Indietako artxipelagoa eta merkataritza-sarearen gune garrantzitsu bat, India. Han, Portugalekin eta elkarren artean, nagusitasun komertziala lortzeko lehiatzen ziren[55]. Ingalaterrak Holanda potentzia kolonial gisa eklipsatu zuen arren, epe laburrean Holandako finantza-sistema aurreratuenak[56] eta XVII. mendeko hiru gerra anglo-holandarrek posizio indartsuagoa utzi zioten Asian. Borrokak 1688ko Iraultza Loriatsuaren ondoren amaitu ziren, Gilen Orangekoa holandarra ingeles tronura igo zenean, eta horrek bakea ekarri zuen Herbehereetako Errepublika eta Ingalaterraren artean. Bi nazioen arteko akordio batek Ekialdeko Indietako artxipelagoko espezien merkataritza Holandari utzi zion, eta Indiako ehungintza Ingalaterrari, baina ehungintzak laster gainditu zituen espeziak errentagarritasunari dagokionez[56].

1688an Ingalaterraren eta Herbehereen arteko bakeak, bi herrialdeak Bederatzi Urteko Gerran aliatu gisa sartu zirela esan nahi izan zuen, baina Frantzia, Espainia eta aliantza anglo-holandarraren arteko itsasoz haraindiko gatazkak, ingelesen potentzia koloniala areagotu zuen, holandarrek euren aurrekontu militarraren proportzio handiagoa erabili behar izan baitzuten Europako lurreko gerra garestirako[57]. Karlos II.a Espainiakoa 1700. urtean hil zenean, eta Espainiako legatuak eta bere inperio kolonialak Filipe V.a Espainiakoari, Frantziako erregearen bilobari, laga zizkiotenean, Frantzia, Espainia eta bere koloniak bateratzearen ideia hedatu zen. Ideia hau Ingalaterrarentzat eta Europako gainerako potentzientzat onartezina zen. 1701ean, Ingalaterra, Portugal eta Herbehereak Germaniako Erromatar Inperio Santuarekin aliatu ziren Espainiaren eta Frantziaren aurka, hamahiru urte iraun zuen Espainiako Ondorengotza Gerran[58].

Itsasoz haraindiko Eskoziar hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1695ean, Eskoziako Parlamentuak Eskoziako Konpainiaren sorrera baimendu zuen, 1698an Panamako istmoan kokaleku bat ezarri zuena. Granada Berriko kolono espainiarrek setiatuta eta malariak jota, bi urte geroago utzi zuten kolonia. Darien eskema finantza-hondamendia izan zen Eskoziarentzat: Eskoziako kapitalaren laurdena galdu zen enpresan[59]. Gertaerak ondorio politiko garrantzitsuak izan zituen, Eskoziako Erresumako gobernua konbentzitzen lagundu zuen Ingalaterrarekiko batasun pertsonala 1707ko Batasun Agiriak ezarritako Britainia Handiko Erresumaren pean batasun politiko eta ekonomiko bihurtzea[60].

"Lehen" britainiar inperioa (1707-1783)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robert Clivek Plasseyko guduan lortutako garaipenak Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren gailentzea ekarri zuen.

XVIII. mendea, batu berria zen Britainia Handiaren gorakadaren lekuko izan zen, munduko potentzia kolonial nagusi bihurtu arte, esparru inperialean bere aurkari nagusia zen Frantziaren aurka[61]. Britainia Handiak, Portugalek, Herbehereek eta Germaniako Erromatar Inperio Santuak Espainiako Ondorengotza Gerran jarraitu zuten, 1714ra arte iraun zuena eta Utrechteko Itunarekin amaitu zena. Filipe V.a Espainiakoak uko egin zien bere eta bere ondorengoen asmoei Frantziako tronurako, eta Espainiak bere inperioa galdu zuen Europan. Britainiar Inperioa lurraldez lurralde zabaldu zen: Frantziatik, Britainia Handiak Ternua eta Akadia lortu zituen, eta Espainiatik Gibraltar eta Menorca. Gibraltar funtsezko itsas base bihurtu zen eta Britainia Handiari Atlantikoaren Mediterraneorako sarrera eta irteera gunea kontrolatzea ahalbidetu zion. Espainiak Britainia Handiari laga zizkion asiento de negros delakoaren eskubideak (Hispanoamerikan afrikar esklaboak saltzeko baimena)[62]. 1739an Jenkinsen belarriaren Gerra Anglo-Espainiarra piztu zenean, espainiar kortsarioek britainiar merkataritza nabigazioari eraso zioten hirukiko merkataritza ibilbideetan zehar. 1746an, espainiarrek eta britainiarrek bake elkarrizketak hasi zituzten, eta Espainiako erregeak britainiar nabigazioaren aurkako eraso guztiei amaiera ematea onartu zuen; hala ere, Madrilgo Itunean, Britainia Handiak esklaboen merkataritza eskubideak galdu zituen Latinoamerikan[63].

Ekialdeko Indietan, merkatari britainiar eta holandarrek espezia eta ehunen merkataritzan lehiatzen jarraitu zuten. Ehungintza merkataritzarik garrantzitsuena bihurtu zenean, 1720an, salmentei dagokienez, britainiar konpainiak holandarra gainditu zuen[56]. XVIII. mendearen erdialdeko hamarkadetan, gatazka militarrak piztu ziren Indiako azpikontinentean; izan ere, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia eta Frantziako homologoak tokiko agintariekin batera borrokatu zuten Mogol inperioaren gainbeherak utzitako hutsunea betetzeko. 1757ko Plasseyko guduak, non britainiarrek Bengalako nawaba eta bere aliatu frantziarrak garaitu zituzten, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari Bengalaren gaineko kontrola eta Indiako potentzia militar eta politiko nagusi moduan utzi zion[64]. Frantziari bere kokaguneen kontrola utzi zitzaion, baina muga militarrekin eta britainiar estatu bezeroei laguntzeko betebeharrarekin, eta horrek India kontrolatzeko itxaropen frantsesei amaiera eman zien[65]. Hurrengo hamarkadetan, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak pixkanaka handitu zuen bere kontrolpean zituen lurraldeen tamaina, zuzenean edo tokiko gobernarien bidez gobernatuz, Presidentetzako armaden indarraren mehatxupean, horietako gehienak ofizial britainiarrek zuzendutako zipaio indiarrez osatuta zeudelarik[66]. Indian britainiarren eta frantziarren arteko borrokak Zazpi Urteko Gerraren (1756-1763) eszenatokietako bat bihurtu ziren, non Frantziak, Britainia Handiak eta Europako gainerako potentzia handiek parte hartu zuten[45].

1763ko Parisko Itunaren sinadurak ondorio garrantzitsuak izan zituen Britainiar Inperioaren etorkizunerako. Ipar Amerikan, Frantziak potentzia kolonial gisa zuen etorkizuna amaitu egin zen Ruperten Lurraldeari buruzko britainiar aldarrikapenak onartuz eta Frantzia Berria Britainia Handiaren esku utziz[45]. Konkista honen ondorioz, frankofono asko britainiarren kontrolpean geratu ziren, adibidez Quebecen. Bestetik, Espainiak Britainia Handiari Florida eman zion. Indian Frantziaren aurka lortutako garaipenarekin batera, Zazpi Urteko Gerrak Britainia Handia munduko itsas potentzia boteretsuena bihurtu zuen[67].

Hamahiru kolonien galera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Bakearen emaitza, 1783ko Ipar Amerikako banaketa koloniala.

1760ko hamarkadan eta 1770eko hamarkadaren hasieran, Hamahiru Kolonien eta Britainia Handiaren arteko harremanak gero eta tirabiratsuagoak bihurtu ziren, batez ere Erresuma Batuko Parlamentuak bere baimenik gabe kolono estatubatuarrak gobernatzeko eta zergapetzeko egin zituen saiakeren aurkako erresuminagatik[68]. Hau, bere garaian, kolonoen "No taxation without representation" (Ordezkaritzarik gabeko zergei ez) leloan laburbildu zen, ingelesei bermatutako eskubideen urraketa. Amerikako Iraultza aginte parlamentarioaren ezezkoarekin eta autogobernuaren aldeko aurrerapenarekin hasi zen. Erantzun gisa, Britainia Handiak tropak bidali zituen gobernu zuzena berrezartzeko, 1775ean gerra piztu zuena. Hurrengo urtean, 1776an, Bigarren Kongresu Kontinentalak Independentzia Adierazpena eman zuen, Inperio Britainiarraren aurrean zeuden kolonien subiranotasuna aldarrikatuz, Amerikako Estatu Batuak izenpean. Frantziako eta Espainiako indarrak gerran sartu zirenean, balantza militarra estatubatuarren alde jarri zen, eta, 1781ean Yorktownen porrot erabakigarria izan ondoren, Britainia Handia bakearen baldintzak negoziatzen hasi zen. Estatu Batuen independentzia 1783ko Parisko Bakean onartua izan zen[69].

Historialari batzuen ustez, Britainia Handiko hain zati handiaren galera, une hartan Britainia Handiko itsasoz haraindiko biztanlerik handiena zuena, "lehen" eta "bigarren" inperioen arteko trantsizioa definitu zuen gertaera izan zen[70], non Britainia Handiak bere arreta Ameriketatik Asiara, Ozeano Barera eta, geroago, Afrikara eraman zuen. Adam Smithen Nazioen Aberastasunak, 1776an argitaratua, koloniak erredundanteak zirela zioen, eta merkatu libreak, hedapen kolonialaren lehen aldia, Espainia eta Portugalen protekzionismora igotzen zena, ezaugarritu zuten antzinako politika merkantilistak ordezkatu behar zituela[67][71]. Independentzia lortu berri zuten Ameriketako Estatu Batuen eta Britainia Handiaren arteko merkataritzaren hazkundeak, 1783an, Smithen iritzia berretsi zuen, hau da, kontrol politikoa ez zela beharrezkoa arrakasta ekonomikorako[72][73].

Hegoaldeko gerrak eragina izan zuen Kanadako politika britainiarrean. Loialista ugari, 40.000 eta 100.000 inguru[74], iparralderako bidea hartu zuten eta Kanadan ezarri ziren[75]. Saint John eta Saint Croix ibaien haranetara lekualdatu ziren 14.000 loialistatik, garai hartan Eskozia Berriaren zati zirenak, Halifaxeko gobernu probintzialetik urrunegi sentitzen ziren, eta, beraz, Londresek Brunswick Berria banatu zuen kolonia independente gisa 1784an[76]. 1791ko Konstituzio Aktak Kanada Garaia (nagusiki anglofonoa) eta Kanada Beherea (batez ere frankofonoa) probintziak sortu zituen, frantziar eta britainiar komunitateen arteko tentsioak baretzeko, eta Britainia Handian erabiltzen ziren antzeko gobernu-sistemak ezarri zituen, aginte inperiala baieztatzeko eta Ameriketako Iraultzara eraman zuela uste zen gobernuaren herri-kontrola ez onartzeko[77].

Britainia Handiaren eta Estatu Batuen arteko tirabirak areagotu egin ziren berriro Napoleondar Gerretan, Britainia Handia Frantziarekin AEBetako merkataritza mozten saiatu zenean eta AEBetako ontzietan sartzen hasi zirenean Errege Itsas Armadan derrigorrez errekrutatzeko. Estatu Batuetako Kongresuak gerra deklaratu zuen, 1812ko Gerra, eta Kanadako lurraldea inbaditu zuen. Erantzun gisa, Britainia Handiak Estatu Batuak inbaditu zituen, baina gerra aurreko mugak 1814ko Ganteko Itunak berretsi zituen, Kanadaren etorkizuna Estatu Batuetatik bananduta egongo zela ziurtatuz[78][79].

"Bigarren" britainiar inperioaren sorrera (1783-1815)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Barearen esplorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Australiako historia» eta «Zeelanda Berriko historia»
James Cook kapitainak Terra Australis alegiazko kontinentearen bilaketari ekin zion.

1718tik, kolonia amerikarretara deportazioa zigor bat izan zen Britainia Handian hainbat delitu egiteagatik, urtean mila preso inguru garraiatzen zirelarik[80]. 1783an Hamahiru Koloniak galdu ondoren beste leku bat bilatzera behartuta, britainiar gobernuak Australiara jo zuen[81]. Holandarrek 1606an aurkitu zuten Australiako kostaldea europarrentzat[82], baina ez zen hura kolonizatzeko ahaleginik egin. 1770ean, James Cookek ekialdeko kostaldea kartografiatu zuen bidaia zientifiko batean, kontinentea Britainia Handirako aldarrikatu zuen eta Hegoaldeko Gales Berria izenarekin bataiatu zuen[83]. 1778an, Joseph Banksek, Cooken botanikaria bidaian, gobernuari frogak aurkeztu zizkion Botany badiaren egokitasunari buruz kolonia penal bat ezartzeko, eta 1787an lehen preso-kargamentua atera zuen, 1788an iritsi zena[84]. Bitxia bada ere, Australia proklamazio bidez erreklamatu zen. Australiako indigenak ez ziren zibilizatutzat jotzen itunak sinatzeko[85][86], eta kolonizazioak gaixotasunak eta indarkeria ekarri zituen, nahita lurrak eta kultura kentzearekin batera, herri hauentzat suntsitzaileak izan zirenak[87]. Egile batzuek gertakariak genozidiotzat hartu dituzte[88][89][90]. Britainia Handiak konbiktuak garraiatzen jarraitu zuen Hegoaldeko Gales Berrira 1840 arte, Tasmaniara 1853 arte eta Mendebaldeko Australiara 1868 arte[91]. Australiako koloniak artile eta urre esportatzaile errentagarri bihurtu ziren, batez ere Victoriako urrearen sukarrari esker[92], bere hiriburua, Melbourne, garai batean munduko hiririk aberatsena bihurtu zuena[93].

Bere bidaian, Cookek Zeelanda Berria bisitatu zuen, europarrek Abel Tasman esploratzaile holandarraren 1642ko bidaiari esker ezaguna. Cookek Ipar eta Hego uharteak aldarrikatu zituen britainiar koroarentzat 1769an eta 1770ean, hurrenez hurren. Hasieran, maorien eta europar kolonoen arteko elkarrekintza salgaien merkataritzara mugatzen zen. Europako kokalekuak handitu egin ziren XIX. mendeko lehen hamarkadetan, merkataritza-estazio ugari ezarri baitziren, batez ere iparraldean. 1839an, New Zealand Companyk lur eremu handiak erosteko eta Zeelanda Berrian koloniak ezartzeko asmoen berri eman zuen. 1840ko otsailaren 6an, William Hobson kapitainak eta 40 maori-buru inguruk Waitangiko Ituna sinatu zuten, Zeelanda Berriaren sorrera-dokumentutzat hartzen dena, testuaren bertsio maorien eta ingelesen interpretazio ezberdinak etengabeko liskarren kausa diren arren[94][95][96].

Britainiarrek ere beren merkataritza interesak handitu zituzten Ipar Pazifikoan. Espainia eta Britainia Handia aurkari bihurtu ziren inguru hartan, 1789an Nutkako Krisian amaitu zena. Bi aldeak gerrarako mobilizatu ziren, baina Frantziak Espainiari laguntzeari uko egin zionean atzera egin behar izan zuen, eta horrek Nutkako Konbentzioa ekarri zuen. Emaitza Espainia umiliatzea izan zen, Ipar Pazifikoko kostaldean subiranotasun orori ia uko egin baitzion[97]. Honek, britainiar hedapenerako bidea ireki zuen, eta espedizio batzuk egin ziren, lehenik eta behin, George Vancouverrek zuzendutako itsas espedizio bat, Ozeano Barearen ipar-mendebaldea inguratzen duten senadiak esploratu zituena, bereziki Vancouver uhartearen inguruan[98]. Lehorrean, espedizioek Ozeano Barerako ibai-bide bat aurkitu nahi izan zuten, larru iparramerikarren merkataritza handitzeko. Alexander Mackenzie, Ipar-Mendebaldeko Konpainiakoa, lehena zuzendu zuen, 1792an abiatu zena; urtebete geroago Rio Grandetik iparraldera Ozeano Barera iritsi zen lehen europarra bihurtu zen, gaur egungo Bella Coolatik gertu ozeanora iritsiz. Espedizio hau Lewis eta Clarkena baino hamabi urte lehenago iritsi zen. Handik gutxira, John Finlayk, Mackenzieren lankideak, Columbia Britainiarreko lehen kokaleku europar iraunkorra sortu zuen, Fort St. John (Columbia Britainiarra)1Fort St. John. Ipar-mendebaldeko Konpainiak esplorazio berriak bilatu zituen eta David Thompsonen espedizioak babestu zituen, 1797tik aurrera, eta geroago Simon Fraserrenak. Hauek Mendi Harritsuetako eta Barne Ordokiko lurralde basatietan sartu ziren Georgiako itsasarteraino, Ozeano Bareko kostaldean, Ipar Amerika Britainiarra mendebalderantz hedatuz[99].

Gerrak Frantziarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Koalizioaren Gerrak» eta «Napoleondar Gerrak»
Waterlooko gudua, 1815ean, Napoleondar Gerren amaieratzat hartzen da, eta Pax Britannicaren hasieratzat.

Frantziak Britainia Handia desafiatu zuen berriro Napoleonen agindupean. Aurreko gerretan ez bezala, bi nazioen arteko ideologien arteko talka izan zen[100]. Ez zegoen soilik arriskuan Britainia Handiaren posizioa mundu mailan: Napoleonek Britainia Handia bera inbaditzeko mehatxua egiten zuen, bere armadek Europa kontinentaleko herrialde asko inbaditu zituzten bezala[101].

Horregatik, Britainia Handiak kapital eta baliabide kopuru handiak inbertitu zituen gerra napoleonikoak irabazteko. Royal Navyk Frantziako portuak blokeatu zituen, 1805ean Trafalgarko guduan Frantziako Armada Inperialaren eta Espainiako Itsas Armadaren flota baten aurka garaipen erabakigarria lortuz. Itsasoz haraindiko koloniak eraso eta okupatu egin ziren, Herbehereetakoak barne, Napoleonek bere egin zituenak 1810ean. Azkenean, Europako armaden koalizio batek Frantzia garaitu zuen 1815ean[102]. Britainia Handia izan zen berriz ere bake itunen onuraduna: Frantziak Joniar Uharteak laga zituen, Malta (1798an okupatu zuena), Maurizio, Santa Luzia, Seychelleek eta Tobago; Espainiak Trinidad laga zuen; Herbehereek Guyana, Ceilan eta Lurmuturreko Kolonia laga zituzten, eta Danimarkak, berriz, Heligoland. Britainia Handiak Guadalupe, Martinika, Guyana Frantsesa eta Reunion itzuli zizkion Frantziari; Menorca Espainiari; Mendebaldeko Daniar Indiak Danimarkari eta Java eta Surinam Herbeheerei[103].

Esklabotzaren abolizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1795eko irudia, Wedgwoodeko esklabotzaren aurkako medailoia. "Ez al naiz gizon bat eta anai bat?" irakur daiteke testuan.

Industria Iraultzaren etorrerarekin, esklabotzak sortutako ondasunek garrantzia galdu zuten britainiar ekonomiarentzat. Horri gehitu zitzaion esklaboen aldizkako matxinadak zapaltzearen kostua. Mugimendu abolizionista britainiarraren laguntzarekin, Parlamentuak Esklaboen Salerosketaren Legea aldarrikatu zuen 1807an, inperioan esklaboen merkataritza ezeztatzen zuena[104]. 1808an, Sierra Leonako Kolonia britainiar kolonia ofizial izendatu zuten esklabo askatuentzat. 1832ko erreforma parlamentarioak Mendebaldeko Indietako Komitearen eraginaren gainbehera ekarri zuen. Esklabotzaren Abolizioaren Legeak, hurrengo urtean onartutakoa, Britainiar Inperioko esklabotza deuseztatu zuen 1834ko abuztuaren 1ean. Honela, Inperioaren eta Erresuma Batuko legeria parekatu zen (Ekialdeko Indietako Konpainiak eta Ceilanek administratutako lurraldeak izan ezik, non esklabotzari amaiera eman zitzaion 1844an). Lege horren arabera, esklaboei erabateko emantzipazioa ematen zitzaien, lau eta sei urte arteko "ikastaldiaren" ondoren[105]. Abolizionisten oposizioaren aurrean, ikaskuntza-sistema 1838an indargabetu zen[106]. Britainiar gobernuak esklaboen jabeei kalte-ordaina eman zien[107][108].

Britainiar mende inperiala (1815-1914)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Industria Iraultza» eta «Viktoriar aroa»

1815 eta 1914 artean, historialari batzuek Britainia Handiaren "mende inperiala" deitzen dioten garaian[109][110], Britainiar Inperioari 26 milioi km2 inguru eta 400 milioi biztanle gehitu zitzaizkion[111]. Napoleonen aurkako garaipenak Britainia Handia nazioarteko aurkari seriorik gabe utzi zuen, Errusia Erdialdeko Asian izan ezik. Itsasoan aurkaririk gabe, Britainia Handiak mundu mailako poliziaren papera hartu zuen, geroago Pax Britannica bezala ezagutzen zen gauzen estatua[112][113][114], eta "isolamendu bikaineko" kanpo politika. Bere kolonien gaineko kontrol formalarekin batera, Britainia Handia munduko merkataritzan nagusi izateak herrialde askotako ekonomiak kontrolatzen zituela esan nahi zuen, hala nola Txina, Argentina eta Siam, historialari batzuek "Inperio Informal" gisa deskribatu dutena[6][7].

Britainiar indar inperiala lurrun-ontziak eta telegrafoak sendotu zuten, XIX. mendearen bigarren erdian asmatutako teknologia berriak, inperioa kontrolatu eta defendatzeko aukera eman ziotenak. 1902an, Britainiar Inperioa All Red Line izeneko kable-sare telegrafiko batek lotzen zuen[115].

Ekialdeko Indietako Konpainia eta Britainiar Raja[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Britainiar Raj»
1876ko karikatura politikoa, non Benjamin Disraelik Viktoria erregina Indiako enperatriza izendatzen duen. Argazki-oinak dio: "Koroa berriak zaharrentzat!".

Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak Inperio Britainiarraren hedapena bultzatu zuen Asian. Konpainiako armadak lehen aldiz batu zituen indarrak Royal Navyrekin Zazpi Urteko Gerran, eta biek elkarlanean jarraitu zuten Indiatik kanpoko agertokietan: frantsesak Egiptotik kanporatzea (1799)[116], Java Herbehereetarra hartzea (1811), Penang uhartea (1786), Singapurren sorrera urteak (1819) eta Malaca (1824) eskuratzea, eta Birmaniako porrota (1826)[117].

Indian baseak jarri zituenetik, Konpainia 1730eko hamarkadaz geroztik Txina Qingera opioa esportatzeko merkataritza gero eta errentagarriago batean aritu zen. Merkataritza hau legez kanpokoa izan zen Txinak 1729an debekatu zuenetik, britainiar te-inportazioen ondoriozko merkataritza-desorekak iraultzen lagundu zuen, Britainia Handitik Txinara zilar asko leku-aldatu zuena[118]. 1839an, Txinako agintariek Kantonen 20.000 opio-kutxa konfiskatzeak Britainia Handia Txinari erasotzera eraman zuen Opioaren Lehen Gerran, eta Britainia Handiak Hong Kong uhartea, une hartan kokagune txiki bat, eta Ituneko beste portu batzuk, Shangai barne, konfiskatzea ekarri zuen[119].

XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran, Erresuma Batuko Koroa gero eta garrantzi handiagoa hartzen hasi zen Konpainiaren gaietan. Lege parlamentario batzuk onartu ziren, 1773ko Lege Arautzailea, 1784ko Pitten Indiako Legea eta 1813ko Itunaren Legea kasu, Konpainiaren gaiak arautu eta Koroak bereganatutako lurraldeen gainean zuen subiranotasuna ezartzen zutenak[120]. Konpainiaren amaiera, 1857ko Indiako Matxinadarekin arindu zen, zipaioen matxinadarekin, diziplinaren menpe zeuden indiar tropekin eta britainiar ofizialekin hasitako gatazka[121]. Matxinadak sei hilabete behar izan zituen itotzeko, eta bi aldeetan bizitza asko galdu zen. Hurrengo urtean, britainiar gobernuak konpainia desegin zuen eta Indiaren zuzeneko kontrola hartu zuen 1858ko Indiako Gobernuaren Legearen bidez, Britainiar Raj-a ezarriz, non izendatutako gobernadore nagusi batek India administratzen zuen eta Viktoria erregina Indiako enperatriza koroatua zen[122]. India inperioko jabetzarik baliotsuena bihurtu zen, "Koroaren Harribitxia", eta britainiar gotorlekuko iturririk garrantzitsuena zen[123].

XIX. mendearen amaieran, uzta txar larri batzuek gosete orokorrak eragin zituzten azpikontinentean, eta, kalkuluen arabera, 15 milioi pertsona baino gehiago hil ziren. Ekialdeko Indietako Konpainiak ez zuen politika koordinaturik ezarri goseteei aurre egiteko bere gobernu-aldian. Geroago, zuzeneko britainiar domeinupean, batzordeak sortu ziren gosete bakoitzaren ondoren, kausak ikertzeko eta politika berriak aplikatzeko, XX. mendearen hasiera arte eragina izateko behar izan zutenak[124].

Joko Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Joko Handia»
Zalditeria arinaren erasoa Balaclavan, 1854an.

XIX. mendean zehar, Britainia Handia eta Errusiar Inperioa, Otomandar Inperioak, Qajar dinastiak eta Qing dinastiak, gainbeheran utzi zituzten botere hutsuneak betetzeko lehiatu ziren. Erdialdeko Asiako lehia hau "Joko Handia" bezala ezagutu zen[125]. Britainia Handiari dagokionez, Errusiak Persian eta Turkian izandako garaipenek, euren anbizio eta ahalmen inperialak frogatu zituzten, eta Britainia Handian, India lehorretik inbaditzeko beldurra piztu zuten[126]. 1839an, Britainia Handia Afganistan inbadituz aurreratu zen, baina Lehen Anglo-Afgandar Gerra hondamendia izan zen Britainia Handiarentzat[127].

1853an Errusiak Otomandar Balkanak inbaditu zituenean, Mediterraneo eta Ekialde Hurbileko errusiar nagusitasunaren beldurrak, Britainia Handia eta Frantzia gerran sartzera eraman zituen Otomandar Inperioaren alde eta Krimeako penintsula inbaditu zuen errusiar itsas gaitasunak suntsitzeko[127]. Ondorengo Krimeako Gerra (1854-1856), non gerra modernoaren teknika berriak erabili ziren, Britainia Handiaren eta beste potentzia inperial baten artean Pax Britannicaren garaian gertatutako gerra global bakarra izan zen, eta Errusiari sekulako porrota ekarri zion[127]. Egoera ez zen konpondu Asia erdialdean beste bi hamarkadatan, Britainia Handiak 1876an Balutxistan eta Errusiak Kirgizistan, Kazakhstan eta Turkmenistan anexionatu zituzten. Garai batean, beste gerra bat saihestezina izango zela zirudien, baina bi herrialdeak akordio batera iritsi ziren 1878an eskualdean zuten eragin-esparruari buruz eta 1907an Anglo-errusiar ituna sinadurarekin konpondu gabe zeuden gai guztiei buruz[128]. 1904-1905eko Errusia-Japonia Gerran Tsushimako guduan Armada Inperial Japoniarrak Errusiar Armada Inperiala suntsitu izanak britainiarrentzako mehatxua mugatu zuen[129].

Lurmuturretik Kairora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Afrikaren banaketa»
Rhodesko Kolosoa Cecil Rhodesen karikatura politikoa.

Ekialdeko Indietako Konpainia Holandarrak Afrikako hegoaldeko muturrean dagoen Lurmuturreko Kolonia Holandarra 1652an sortu zuen, Ekialdeko Indietan kolonietara eta kolonietatik bidaiatzen zuten bere itsasontzientzako igarobide gisa. Britainia Handiak 1806an erosi zuen ofizialki kolonia eta bertako afrikaner (edo boer) populazio ugaria, 1795ean okupatu ondoren, Flandriako Kanpainan frantsesen eskuetan eror ez zedin[130]. 1820tik aurrera, Lurmuturreko Koloniarako immigrazio britainiarra handitzen hasi zen, eta britainiar domeinuak minberatutako milaka boer bultzatu zituen iparralderantz, euren errepublika independenteak sortzeko, gehienak iraupen laburrekoak, 1830eko hamarkadaren amaierako eta 1840koaren hasierako Trek Handian zehar[131]. Prozesuan, voortrekkerrek britainiarrekin talka egin zuten behin eta berriz, Hegoafrikako hedapen kolonialari eta bertako afrikar estatu ezberdinekin, sotho herria eta Zulu Erresuma barne. Denborarekin, boerrek bi errepublika iraunkorrago ezarri zituzten: Hegoafrikar Errepublika edo Transvaalgo Errepublika (1852-1877; 1881-1902) eta Orangeko Estatu Askea (1854-1902)[132]. 1902an Britainia Handiak bi errepublikak okupatu zituen, Boer bi errepublikekin Bigarren Boer Gerraren (1899-1902) ondoren itun bat bukatzean[133].

1869an Suezko kanala inauguratu zen Napoleon III.aren pean, Mediterraneo itsasoa eta Indiako ozeanoa lotzen zituena. Hasieran, britainiarrak kanalaren aurka agertu ziren[134], baina behin irekita, bere balio estrategikoa berehala onartu zen eta "Inperioaren zain jugularra" bihurtu zen[135]. 1875ean, Benjamin Disraeliren gobernu kontserbadoreak Ismail Paxa Egiptoko gobernari zorpetuari Suezko Kanalaren akzioen % 44 erosi zion, 4 milioi liberaren truke (2021ean 400 milioi liberaren baliokideak). Horrek bide estrategikoaren erabateko kontrola ematen ez bazuen ere, Britainia Handiari eragina ematen zion. Egiptoren gaineko finantza-kontrol bateratu anglo-frantsesak britainiarren erabateko okupazioa eragin zuen 1882an[136]. Britainia Handiak Egiptoko Kediverria XX. mendera arte kontrolatu zuen arren, ofizialki Otomandar Inperioaren basailu zen eta ez zen Britainiar Inperioaren parte. Frantsesek akziodun nagusi izaten jarraitzen zuten eta britainiarren posizioa ahultzen saiatu ziren[137], baina 1888ko Konstantinoplako Konbentzioarekin konpromisoa hartu zen, Kanala ofizialki neutral bihurtu zuena[138].

Frantziarrek, belgikarrek eta portugesek Kongo ibaiaren beheko aldean zuten lehia-jarduerak Afrika tropikalaren kolonizazio ordenatua ahultzen zuenez, 1884-85eko Berlingo Konferentzia egin zen, Europako potentzien arteko lehia arautzeko, "Afrikaren banaketa" deiturikoan, eta "benetako okupazioa" definitu zen lurralde-aldarrikapenak nazioartean aitortzeko irizpidetzat[139]. Britainiar eta egiptoar tropen indar bateratu batek Mahditar armada garaitu zuen 1896an eta 1898an Fashodan Frantziaren inbasio saiakera bati uko egin zion. Sudan, jatorriz, anglo-egiptoar jabekidetza bihurtu zen, baina benetan britainiar kolonia bat zen[140].

Afrikako hegoaldeko eta ekialdeko britainiar konkisten ondorioz, Cecil Rhodesek, Afrika hegoaldean britainiar hedapenaren aitzindariak, "Lurmuturretik Kairora" doan trenbide bat bultzatu zuen, Suezko kanala, garrantzi estrategikokoa, kontinentearen hegoaldearekin lotuz, mineraletan aberatsa[141]. 1880 eta 1890 hamarkadetan, Rhodesek, bere konpainia pribatu British South Africa Companyrekin, Rhodesia izenarekin bataiatutako lurraldeak okupatu eta anexionatu zituen[142].

Kolonia zurien estatus aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kanadako Konfederazioa» eta «Home Rule (Irlanda)»

Britainiar Inperioko kolonia zurien independentziarako bidea 1839ko Durham Txostenarekin hasi zen, Goi eta Behe Kanadaren batasuna eta autogobernua proposatzen zituena, 1837an matxinada armatuetan lehertu zen ezinegon politikoaren konponbide gisa[143]. Hau 1840an Kanadako Probintzia sortu zuen Batasun Agiriaren onespenarekin hasi zen. Gobernu arduraduna 1848an eman zitzaion lehen aldiz Eskozia Berriari, eta laster hedatu zen Ipar Amerikako gainerako kolonia britainiarretara. Britainiar Parlamentuak 1867ko Ipar Amerika Britainiarreko Legea onartu zuenean, Kanadako Probintzia, Brunswick Berria eta Eskozia Berria Kanadan eratu ziren, nazioarteko harremanak izan ezik erabateko autogobernua zuen konfederazioa[144]. Australiak eta Zeelanda Berriak antzeko autogobernu maila lortu zuten 1900. urtetik aurrera, eta Australiako koloniak 1901ean federatu ziren. "Domeinu estatusa" terminoa 1907ko Konferentzia Inperialean sartu zen ofizialki[145].

XIX. mendeko azken hamarkadak Irlandako autogobernuaren alde hitzartutako kanpaina politikoen lekuko izan ziren. Irlandak Britainia Handiarekin bat egin zuen Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuan, 1800. urteko Batasun Agiriarekin, 1798ko irlandar matxinadaren ondoren, eta gosete larria izan zuen 1845 eta 1852 artean. William Gladstone Britainia Handiko lehen ministroak irlandarren autonomia babestu zuen, Irlandak inperioaren barruan Kanadaren urratsak jarraituko zituelakoan, baina 1886ko lege-proiektua atzera bota zuten Parlamentuan. Proiektuak, onartuz gero, Erresuma Batuaren barruan Kanadako probintziek beren federazioan zutena baino autonomia gutxiago emango zion Irlandari[146], baina parlamentari asko beldur ziren Irlanda partzialki independente bat mehatxu izan ote zitekeen Britainia Handiaren segurtasunerako edo inperioaren desintegrazioaren hasiera markatu. Bigarren lege-proiektu bat atzera bota zuten antzeko arrazoiengatik[147]. 1914an, Legebiltzarrak hirugarren lege-proiektu bat onartu zuen, baina ez zen aplikatu, 1916ko Pazko Altxamendua eragin zuen Lehen Mundu Gerra piztu zelako[148].

Mundu Gerrak (1914-1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran, Britainia Handia beldur zen jada ez ote zen gai izango metropolia eta inperio osoa defendatzeko, aldi berean "isolamendu bikainaren" politikari eutsiz[149]. Alemania potentzia militar eta industrial bihurtzen ari zen berehala, eta orain etorkizuneko edozein gerratan aurkari gertagarriena balitz bezala ikusten zen. Ozeano Barean gainezka egiten ari zela onartuta[150] eta Alemaniako Armada Inperialak etxean mehatxatuta zegoela aitortuz, Britainia Handiak Japoniarekin aliantza bat eratu zuen 1902an, eta bere arerio izandako Frantziarekin (Entente Cordiale, 1904) eta Errusiarekin 1907an[151].

Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiar Inperio osoan zehar, Lehen Mundu Gerran armadarekin bat egitera deitzen zuen posterra.

Alemaniaren aurkako gerraren beldurra egia bihurtu zen 1914an, Lehen Mundu Gerra piztu zenean. Britainia Handiak berehala inbaditu eta okupatu zituen itsasoz haraindiko alemaniar kolonia gehienak Afrikan. Ozeano Barean, Australiak eta Zeelanda Berriak Ginea Berria Alemaniarra eta Samoa Alemaniarra okupatu zituzten, hurrenez hurren. Britainia Handiak eta Frantziak, isilpean, 1916ko Sykes-Picot Hitzarmenaren arabera, Otomandar Inperioa banatzeko planak egin zituzten, alemaniarren alde jarri zen potentzia. Akordio hau ez zitzaion Mekako Xerifea zen Hussein bin Aliri aipatu, britainiarrek bere agintari otomandarren aurka arabiar iraultzara animatu baitzuten, Britainia Handiak arabiar estatu independente baten sorrera babesten zuela irudikatuz[152].

Alemaniaren eta bere aliatuen gerra deklarazioak koloniak eta Domeinuak konprometitu zituen, laguntza militar, finantzario eta material eskerga eman zutenak. 2,5 milioi gizonek baino gehiagok zerbitzatu zuten Domeinuetako armadetan, baita Koroaren kolonietako milaka boluntariok ere[153]. Australiako eta Zeelanda Berriko tropek 1915eko Galipoliko Kanpainan Otomandar Inperioaren aurka egindako ekarpenek eragin handia izan zuten nazio kontzientzian, eta mugarri bat ezarri zuten Australia eta Zeelanda Berria kolonietatik nazioetarako trantsizioan, berezko eskubidez. Herrialde hauek Anzac Eguna ospatzen jarraitzen dute. Kanadarrek antzeko ikuspegitik ikusten zuten Vimy Ridgeko gudua[154]. 1917an, David Lloyd George Britainia Handiko Lehen Ministroak Domeinuen Lehen Ministro bakoitza Gerrako Kabinete Inperialean parte hartzera gonbidatu zuen, politika inperiala koordinatzeko[155].

Britainiar Inperioa bere unerik gorenean, 1921ean. Versailesko Itunaren ondorioz hainbat eremu irabazi zituen mundu osoan zehar.

1919an Versaillesko Ituna sinatu zenean, inperioak bere hedadurarik handiena lortu zuen 4,7 milioi km2 eta 13 milioi meneko berri gehituz[156]. Alemaniako koloniak eta Otomandar Inperioa potentzia aliatuei banatu zitzaizkien Nazioen Ligako mandatu gisa. Britainia Handiak Palestina, Transjordania, Irak, Kamerungo eta Togolandiako eremuak eta Tanganikako kolonia kontrolpean hartu zituen. Domeinuek mandatu propioak eskuratu zituzten: Hegoafrikar Batasunak Hego Mendebaldeko Afrika (egungo Namibia), Australiak Ginea Berria eta Zeelanda Berriak Mendebaldeko Samoa lortu zituen. Nauru Britainia Handiaren eta Pazifikoko bi Domeinuen agintaldi konbinatu bihurtu zen[157].

Gerrarteko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrak ekarri zuen mundu-ordena aldakorrak, bereziki Ameriketako Estatu Batuen eta Japoniaren hazkundeak itsas potentzia gisa, eta India eta Irlandako mugimendu independentisten gorakadak britainiar politika inperialaren ebaluazio garrantzitsua eragin zuten[158]. Estatu Batuekin edo Japoniarekin lerrokatzearen artean aukeratzera behartuta, Britainia Handiak bere Anglo-japoniar aliantza ez berritzea erabaki zuen, eta horren ordez 1922ko Washingtongo Itsas Ituna sinatzea, non Britainia Handiak Estatu Batuekiko itsas parekotasuna onartzen zuen[159]. Erabaki horrek eztabaida handia piztu zuen Britainia Handian 1930eko hamarkadan[160], gobernu militaristak Alemanian eta Japonian, neurri batean Depresio Handiaren laguntzarekin, finkatzen ziren heinean, beldur baitzen inperioak ezin izango zuela bizirik iraun bi nazioen aldi bereko eraso baten ondoren[161]. Inperioaren segurtasunaren auziak kezka handia sortzen zuen Britainia Handian, ezinbestekoa baitzen britainiar ekonomiarentzat[162].

Seán Hoganen IRAko kideak, Irlandako Independentzia Gerran.

1919an, Irlandako autonomian izandako atzerapenek eragindako frustrazioen ondorioz, Sinn Féineko diputatuek, 1918ko Britainia Handiko hauteskunde orokorretan Irlandako eserleku gehienak lortu zituen alderdi independentistak, parlamentu independente bat ezarri zuten Dublinen, non Irlandaren independentzia aldarrikatu zen. Aldi berean, Irlandar Armada Errepublikarrak gerrilla gerra hasi zuen britainiar administrazioaren aurka[163]. Irlandako Independentzia Gerra 1921ean amaitu zen, emaitza argirik gabe eta Anglo-irlandar Itunaren sinadurarekin. Horren bidez, Irlandako Estatu Askea sortu zen, Britainiar Inperioaren barnean zegoen Domeinua, barne independentzia eraginkorrarekin, baina oraindik ere Erresuma Batuko Koroari lotuta[164]. Ipar Irlanda, 1920ko Irlandako Gobernuaren Legearen arabera eskualde deszentralizatu gisa ezarri ziren 32 konderrietatik seik osatua, Erresuma Batuan bere egungo estatusa mantentzeko itunak ematen zion aukeraz baliatu zen berehala[165].

Antzeko borroka bat hasi zen Indian 1919ko Indiako Gobernuaren Legeak independentzia eskaerari erantzun ez zionean[166]. Ghadarreko konspirazioaren ondoren konspirazio komunista eta atzerritarrekiko kezkak gerra garaiko murrizketak Rowlatt Legeekin berritzea eragin zuen. Horrek tentsioak eragin zituen, batez ere Punjab eskualdean, non neurri errepresiboak Amritsarreko sarraskian amaitu ziren[167]. Britainia Handian, iritzi publikoa zatituta zegoen sarraskiaren moraltasunari buruz, India anarkiatik salbatu zuela uste zutenen eta gaitzespenez ikusten zutenen artean. Kooperazio ezaren mugimendua 1922ko martxoan hasi zen Chauri Chaurako gertakariaren ondoren, eta atsekabeak pil-pilean jarraitu zuen hurrengo 25 urteetan[168].

1922an, Egiptok, Lehen Mundu Gerra hastean protektoratu britainiar izendatua izan zenak, independentzia formala lortu zuen, nahiz eta 1954ra arte britainiar Estatu bezero izaten jarraitu zuen. Britainiar tropak Egipton geratuta egon ziren 1936an Anglo-Egiptoar Ituna sinatu zen arte, honen bidez tropak erretiratu egingo zirela baina Suezko Kanalaren eremua okupatzen eta defendatzen jarraituko zutela adostu zen[169]. Trukean, Egiptori Nazioen Elkartean sartzen lagundu zitzaion[170]. Irak, 1920tik britainiar mandatua, Ligan sartu zen bere eskubidez, 1932an Britainia Handitik independizatu ondoren[171]. Palestinan, Britainia Handiak arazo bat aurkitu zuen: arabiarren eta gero eta judu gehiagoren artean bitartekari lanak egitea. Balfourren deklarazioa, mandatuaren terminoetan sartu zenak, ezartzen zuen Palestinan herri juduarentzako bizileku nazional bat sortuko zela eta juduen immigrazioa baimenduko zela, potentziak zehaztuko zuen muga bateraino. Horrek gero eta gatazka handiagoa eragin zuen arabiarrekin, 1936an argi eta garbi matxinatu baitziren[172]. 1930eko hamarkadan Alemaniarekiko gerra mehatxua areagotu ahala, Britainia Handiak arabiarren babesa aberri judua ezartzea baino garrantzitsuagoa zela iritzi zion, eta arabiarren aldeko jarrerara aldatu zen, juduen immigrazioa mugatuz eta, aldi berean, juduen matxinada eraginez[152].

Jurgi V.a lehen ministro britainiar eta domeinuekin 1926ko Konferentzia Inperialean.

1923ko Konferentzia Inperialean, Britainia Handiarekiko independentea zen kanpo-politika propioa ezartzeko Domeinuen eskubidea onartu zen[173]. Aurreko urtean, Kanadak eta Hegoafrikak errefusatu egin zuten Britainiarrek Chanakeko krisia piztu zenean Domeinuei laguntza militarra eskatzea, eta Kanadak uko egin zion 1923ko Lausanako Itunari lotzeari[174][175]. Irlandako Estatu Libreak eta Hegoafrikak egindako presioaren ondoren, 1926ko Konferentzia Inperialak 1926ko Balfour Adierazpena eman zuen, Domeinuak "Britainiar Inperioaren barruko komunitate autonomoek, estatusari dagokionez berdinak, inola ere ez elkarren menpekoak" zirela adieraziz, "Nazioen Mankomunitate Britainiar" baten barruan[176]. 1931ko Westminsterko Estatutuak eduki juridikoa eman zion adierazpen horri. Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrikako Batasuna, Irlandako Estatu Askea eta Ternuako parlamentuak britainiar kontrol legegiletik independenteak ziren, britainiar legeak baliogabetu zitzaketen eta Britainia Handiak jada ezin zuen beraientzako legerik onartu haien baimenik gabe[177]. Ternua 1933an itzuli zen estatus kolonialera, Depresio Handian finantza-zailtasunak zituela eta[178]. 1937an, Irlandako Estatu Libreak konstituzio errepublikar bat onartu zuen eta Irlanda izena hartu zuen[179].

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiar infanteria El Alameinen, 1942an.

1939ko irailean Britainia Handiak Alemania naziaren aurkako gerra deklarazioa egin zuen. Deklarazioak Koroaren eta Indiaren koloniak barne hartzen zituen, baina ez zituen automatikoki Australia, Kanada, Zeelanda Berria, Ternua eta Hegoafrikako domeinuak konprometitzen. Guztiek laster deklaratu zioten gerra Alemaniari. Britainia Handiak Irlanda Commonwealth britainiarraren parte zela uste bazuen ere, Irlandak gerra osoan zehar legez neutral irautea erabaki zuen[180].

1940ko ekainean Frantzia erori ondoren, Britainia Handia eta inperioa bakarrik mantendu ziren Alemaniaren aurka, 1941eko apirilaren 7an alemaniarrek Grezia inbaditu zuten arte. Winston Churchill lehen ministro britainiarrak Franklin D. Roosevelt presidenteari presio egin zion Estatu Batuetatik laguntza militarra lortzeko, baina Roosevelt oraindik ez zegoen prest Kongresuari herrialdea gerran konprometitzeko eskatzeko[181]. 1941eko abuztuan, Churchill eta Roosevelt elkartu eta Atlantikoko Gutuna sinatu zuten, "herri guztiek bizi diren gobernu modua aukeratzeko duten eskubidea" errespetatu behar zela adierazten zuena. Idazketa hori anbiguoa zen Alemaniak eta Italiak inbaditutako Europako herrialdeei edo Europako nazioek kolonizatutako herriei buruz ari zen; geroago, britainiarrek, estatubatuarrek eta mugimendu nazionalistek beste modu batean interpretatuko zuten[182][183].

Churchillentzat, Estatu Batuak gerran sartzea izan zen "poztasunik handiena"[184]. Britainia Handiak garaipena ziurtatua zuela sentitzen zuen[185], baina ez zuen onartu 1941eko abenduan "espero zituen hondamendi, kostu neurgaitz eta nahigabe ugariek" ondorio iraunkorrak izango zituztela inperioaren etorkizunerako[186]. Britaniar indarrak Ekialde Urrunean azkar garaituak izan ziren moduak, atzera bueltarik gabe, Britainia Handiaren posizioa eta ospea kaltetu zituen potentzia inperial gisa,[187][188] bereziki, Singapurren erorketa barne, aurretik menderaezineko gotorleku moduan goraipatua izan zena eta Gibraltarren ekialdeko baliokidea[189]. Britainia Handiak bere inperio osoa defendatu ezin zuela egiaztatzeak, Australia eta Zeelanda Berria, orain japoniar indarrek mehatxatuak ziruditenak, Estatu Batuekiko eta, azken buruan, 1951ko ANZUS Itunarekiko harremanak estutzera bultzatu zituen[182]. Gerrak, inperioa beste modu batzuetan ahuldu zuen: Indiako politikaren britainiar kontrola ahulduz, epe luzerako kalte ekonomikoak eraginez eta geopolitika behin-betiko aldatuz, Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak munduaren erdigunera bultzatuz[190].

Deskolonizazioa eta gainbehera (1945-1997)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainia Handia eta inperioa Bigarren Mundu Gerratik garaile atera ziren arren, gatazkaren ondorioak sakonak izan ziren, bai barnean, bai kanpoan. Europako zati handi bat, mende askotan zehar mundua menderatu zuen kontinentea, hondatuta zegoen eta Estatu Batuetako eta Sobietar Batasuneko armaden indarra zen, orain munduko boterearen oreka mantentzen zutenak[191]. Britainia Handia, funtsean, porrotean geratu zen, eta haren kaudimengabezia 1946an baino ez zen saihestu, Estatu Batuek 4.330 milioi dolarreko mailegu bat negoziatu ondoren[192]. Mailegu horren azken epea 2006an itzuli zen[193]. Aldi berean, mugimendu antikolonialek gora egin zuten Europako nazioen kolonietan. Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko Gerra Hotzean gero eta lehia handiagoa zegoen. Hasiera batean, bi nazioak kolonialismo europarraren aurka zeuden. Praktikan, AEBetako antikomunismoa antiinperialismoaren gainetik jarri zen, eta, beraz, Estatu Batuek Britainiar Inperioaren jarraipena babestu zuten, komunismoaren hedapena arrastoan mantentzeko[194]. Hasieran, britainiar politikariek uste izan zuten posible izango zela Britainia Handiaren papera mantentzea, mundu mailako potentzia gisa, Commonwealth berrimajinatu baten buruan[195], baina 1960an aitortu behar izan zuten "aldaketa haize" gogor batek jotzen zuela. Bere lehentasunak britainiarren eragin-eremu zabal bat mantentzea[196] eta kolonia zaharretan gobernu egonkor eta ez komunisten ezarpena bermatzea izan ziren[197]. Testuinguru horretan, Europako beste potentzia batzuek, hala nola Frantziak eta Portugalek, beren inperioak bere horretan mantentzeko gerra garestiak eta alferrikakoak egiten zituzten bitartean, Britainia Handiak, oro har, bere kolonietatik modu baketsuan erretiratzeko politika bat hartu zuen, Malaysian, Kenyan eta Palestinan indarkeria ekintzak gertatu ziren arren[198]. 1945 eta 1965 artean, Erresuma Batutik kanpo britainiarren mende zeuden pertsonen kopurua 700 milioitik 5 milioira murriztu zen, eta horietatik 3 milioi Hong Kongen zeuden[199].

Lehen hausturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14,5 milioi pertsona inguruk galdu zuten euren etxea Indiaren partizioaren ondorioz.

Deskolonizazioaren aldeko gobernu laboristak, 1945eko hauteskunde orokorretan hautatua eta Clement Attleek zuzendua, berehala ekin zion inperioak aurre egin behar zion gairik larrienari: Indiaren independentzia[200]. Indiako bi alderdi politiko nagusiek – Indiako Kongresu Nazionala (Mahatma Gandhi buru) eta Liga Musulmana (Muhammad Ali Jinnah buru) – hamarkadak zeramatzaten independentziaren aldeko kanpaina egiten, baina ez zeuden ados nola egin behar zen. Kongresua estatu indiar laiko bateratu baten aldekoa zen, eta Ligak, gehiengo hinduak menderatzearen beldur, gehiengo musulmana zuten eskualdeentzat bereizitako Estatu islamikoa nahi zuen. 1946an izandako istilu zibil gero eta handiagoek eta Indiako Errege Itsas Armadaren matxinadak, Attlee, 1948ko ekainaren 30a baino beranduago, independentzia agintzera eraman zuten. Egoeraren premia eta gerra zibilaren arriskua agerian geratu zirenean, erregeorde izendatu berri zen Lord Mountbattenek berehala aurreratu zuen data 1947ko abuztuaren 15era[201]. Britainiarrek India indiar eta musulman eremuetan partitzeko marraztutako mugek, dozenaka milioi utzi zituzten gutxiengo gisa India eta Pakistango estatu independente berrietan[202]. Milioika musulmanek zeharkatu zuten Indiatik Pakistanera eta indiarrek alderantziz, eta bi komunitateen arteko indarkeriak ehunka mila heriotza eragin zituen. Birmania Raj britainiarraren zati gisa administratzen zena, eta Sri Lankak independentzia lortu zuen hurrengo urtean, 1948an. India, Pakistan eta Sri Lanka Commonwealtheko kide bihurtu ziren, eta Birmaniak ez atxikitzea erabaki zuen[203].

Palestinako Britainiar Mandatuak, non gehiengo arabiar bat gutxiengo judu batekin bizi zen, britainiarrei Indiakoaren antzeko arazo bat planteatu zien[204]. Holokaustoaren ondoren Palestinan onartuak izan nahi zuten errefuxiatu juduen kopuru handiak arazoa korapilatu zuen, arabiarrak estatu judu bat sortzearen aurka zeuden bitartean. Arazoaren konponezintasunak, erakunde paramilitar juduen erasoek eta bere presentzia militarra mantentzeko kostu gero eta handiagoak zapuztuta, Britainia Handiak 1947an iragarri zuen 1948an erretiratu egingo zela eta Nazio Batuen esku utziko zuela arazoa, konpon zezan[205]. Ondoren, NBEko Batzar Nagusiak Palestina estatu judu batean eta beste arabiar batean banatzeko plan baten alde bozkatu zuen. Berehala, gerra zibila piztu zen arabiarren eta Palestinako juduen artean, eta indar britainiarrak erretiratu egin ziren borroken erdian. Palestinarako Britainiar Mandatua 1948ko maiatzaren 15eko gauerdian amaitu zen ofizialki, Israelgo Estatuak independentzia aldarrikatu eta 1948ko Arabiar-Israeldar Gerra piztu zenean. Garai hartan, antzinako Mandatuko lurraldea Israelen eta inguruko estatu arabiarren artean banatu zen. Borroken erdian, britainiar indarrek Israeletik erretiratzen jarraitu zuten, eta britainiar azken tropak Haifatik abiatu ziren 1948ko ekainaren 30ean[206].

Japoniak Bigarren Mundu Gerran errendizioa sinatu ondoren, Malaysiako japoniarren aurkako erresistentzia-mugimenduek britainiarrengana zuzendu zuten arreta, koloniaren kontrola azkar berreskuratzeko lan egin baitzuten, [[kautxu+] eta eztainu iturri gisa baloratuz. Gerrillariak nagusiki komunista txinatar malaysiarrak izateak eragin zuen britainiarren altxamendua geldiarazteko ahaleginak gehiengo malaysiar musulmanaren babesa izatea, behin matxinada itota independentzia lortuko zela ulertuta[207]. Malaysiar Emergentzia, deitu zitzaion bezala, 1948an hasi zen eta 1960ra arte iraun zuen, baina 1957an Britainia Handia nahiko seguru sentitu zen Commonwealthen barruan Malaysiako Federazioari independentzia emateko. 1963an, federazioko 11 estatuek, Singapur, Sarawak eta Ipar Borneorekin batera, Malaysia eratzeko elkartu ziren, baina 1965ean Singapur, txinatar gehiengoa zuena, batasunetik kanporatu zuten Malaysiako eta Txinako herrien arteko tentsioen ondoren, eta hiri-estatu independente bihurtu zen[208]. Brunei, 1888tik britainiarren babespean zegoena, ez zuen bat egin batasunarekin[209].

Suez eta ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Suezko Krisialdia»

1951ko hauteskunde orokorretan, Alderdi Kontserbadorea agintera itzuli zen Britainia Handian, Winston Churchillen gidaritzapean. Churchillek eta kontserbadoreek uste zuten Britainia Handiak munduko potentzia gisa zuen posizioa inperioaren existentzia jarraituaren mende zegoela, oinarria Suezko Kanalean zegoelarik, Britainia Handiak Ekialde Hurbilean bere posizio gailenari eutsi ahal izateko, India galdu arren. Churchillek ezin zuen alde batera utzi Gamal Abdul Nasserren gobernu iraultzaile berria Egipton, 1952an boterea hartu zuena, eta hurrengo urtean erabaki zen tropa britainiarrak Suezko Kanalaren eremutik erretiratuko zirela eta 1955ean autodeterminazioa emango zitzaiola Sudani, ondorengo independentziarekin[210]. Sudanek 1956ko urtarrilaren 1ean lortu zuen independentzia[211].

1956ko uztailean, Nasserrek bere kabuz nazionalizatu zuen Suezko kanala. Anthony Edenen erantzuna, Churchillen ondorengoa lehen ministro gisa, Frantziarekin konspiratzea izan zen, Egiptoren aurkako eraso israeldar bat egiteko, Britainia Handiari eta Frantziari militarki esku hartzeko eta kanala berreskuratzeko aitzakia emateko[212]. Edenek Dwight D. Eisenhower AEBetako presidentea haserretu zuen bere kontsultarik ezagatik, eta Eisenhowerrek uko egin zion inbasioa babesteari[213]. Eisenhowerren beste kezketako bat Sobietar Batasunarekin gerra zabalagoa izateko aukera zen, honek egiptoar aldean esku hartzeko mehatxua egin ondoren. Eisenhowerrek presio finantzarioa egin zuen libera esterlinaren erreserba estatubatuarrak saltzearekin mehatxatuz eta, horrela, moneta britainiarraren kolapsoa azkartzeko[214]. Inbasio indarrak bere helburuetan arrakasta militarra izan zuen arren, NBEren esku-hartzeak eta AEBen presioak Britainia Handia bere indarren erretiratze umiliagarri batera behartu zuten, eta Edenek dimisioa eman zuen[215][216].

Suezko krisialdiak publikoki azaldu zituen Britainia Handiak munduaren aurrean zituen mugak, eta Britainia Handiaren gainbehera berretsi zuen mundu mailako eszenan, baita lehen mailako potentzia gisa zuen amaiera ere[217][218], aurrerantzean Estatu Batuen onespenik gabe ezin izango zuela jokatu erakutsiz, bere laguntza osoarekin ez bazen[219][220][221]. Suezko gertaerek harrotasun nazional britainiarra zauritu zuten, Parlamentuko kide bat (MP) "Britainia Handiko Waterloo" gisa deskribatzera eraman zuten[222], eta beste bat herrialdea "satelite estatubatuar" bihurtu zela iradokitzera[223]. Margaret Thatcherrek Suezen ondoren britainiar buruzagi politikoez jabetu zen pentsamoldea deskribatu zuen geroago, "Britainia Handiak edozer egin zezakeela sinestetik Britainia Handiak ezer egin ez zezakeelako uste ia neurotiko batera igaro zirenean". Britainia Handia ez zen suspertu harik eta 1982an Malvina uharteak Argentinari konkistatu zituen arte[224].

Suezko krisiak Ekialde Hurbileko britainiar boterea ahuldu zuen arren, ez zen erori[225]. Britainia Handiak bere indar armatuak berriro hedatu zituen eskualdean, Omanen (1957), Jordanian (1958) eta Kuwaiteko Seikherrian (1961) esku hartuz, nahiz eta kasu hauetan AEBen onespenarekin[226], Harold Macmillan Lehen Ministro berriaren kanpo-politikak Estatu Batuekin tinko lerrokatuta jarraituko baitzuen. Britainia Handiak 1961ean Kuwaiti independentzia eman zion arren, beste hamarkada batez Ekialde Hurbilean presentzia militarra izaten jarraitu zuen. 1968ko urtarrilaren 16an, libra debaluatu eta aste gutxira, Harold Wilson lehen ministroak eta Denis Healey Defentsa idazkariak iragarri zuten Indar Armatu britainiarren tropak Suezeko ekialdeko base militar nagusietatik erretiratuko zirela, Ekialde Hurbilekoak barne, eta, batez ere, Malaysiakoak eta Singapurrekoak 1971aren amaierarako, 1975aren ordez, lehenago aurreikusi zen bezala[227]. Ordurako, 50.000 militar britainiar baino gehiagok Ekialde Urrunean jarraitzen zuten aparkatuta, 30.000 Singapurren barne[228]. Britainiarrek independentzia eman zieten Maldivei 1965ean, baina han goarnizio bat aparkatzen jarraitu zuten 1976ra arte, Adenetik 1967an erretiratu ziren eta independentzia eman zieten Bahreini, Qatarri eta Arabiar Emirerri Batuei 1971n[229].

Aldaketa haizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Afrikako deskolonizazioa» eta «Asiaren deskolonizazioa»
Afrikako deskolonizazioaren zati britainiarraren mapa.

Macmillanek hitzaldia eman zuen Lurmutur Hirian, Hegoafrikan, 1960ko otsailean, eta "kontinente honetan dabilen aldaketa haizeaz" hitz egin zuen[230]. Macmillanek Frantziak Aljerian egiten zuen gerra kolonial mota bera saihestu nahi zuen, eta bere agindupean deskolonizazioak azkar egin zuen aurrera[231]. 1950eko hamarkadan independentzia onartu zitzaien hiru koloniei -Sudan, Urre Kosta eta Malaysia- ia hamar aldiz gehiago gehitu zitzaizkien 1960ko hamarkadan[232].

Afrikako gainerako kolonia britainiarrek, Hego Rhodesia autonomoak izan ezik, independentzia lortu zuten 1968an. Britainiarren erretiratzea Afrika hegoaldetik eta ekialdetik ez zen prozesu baketsua izan. Kenyaren independentziaren aurretik Mau Mau altxamendua egon zen, zortzi urte iraun zuena eta non gobernu kolonialak ustezko milaka matxinatu atxiloketa esparruetan sartu zituen[233]. Rhodesian, gutxiengo zuriak 1965ean egindako Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapenak gerra zibil bat sortu zuen, 1979ko Lancaster Houseko Akordiora arte iraun zuena, 1980an onartutako independentziarako baldintzak ezarri zituena, hala nola Zimbabweko nazio berria[234].

Zipren, EOKA erakunde greko-zipretarrak britainiar domeinuaren aurka hasitako gerrilla gerra 1959an amaitu zen, Londres eta Zuricheko Akordioekin. Akordio horien bidez, independentzia eman zitzaion Zipreri 1960an. Erresuma Batuak Akrotiri eta Dhekeliako base militarrak gorde zituen subiranotasun eremu gisa. Maltako kolonia mediterraneoak adiskidetasunez lortu zuen Erresuma Batuarekiko independentzia 1964an, eta Maltako herrialde bihurtu zen, nahiz eta 1955ean Britainia Handian integratzeko ideia planteatu[235].

Erresuma Batuko Karibeko lurralde gehienek independentzia lortu zuten 1961ean eta 1962an Jamaika eta Trinidad Mendebaldeko Indien Federaziotik irten ondoren. Federazio hori 1958an sortu zen, Karibeko kolonia britainiarrak gobernu beraren pean batzeko ahaleginean, baina erori egin zen bi kide garrantzitsuenak galdu ondoren[236]. Jamaikak independentzia lortu zuen 1962an, Trinidad eta Tobagok bezala. Barbadosek independentzia lortu zuen 1966an, eta ekialdeko Karibeko gainerako uharteek, Bahamak barne, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, baina Aingirak eta Turkak eta Caicoak uharteek britainiarren menera itzultzea erabaki zuten independentziarako bidea hasita zutenean[237]. Birjina Uharte Britainiarrek[238], Kaiman Uharteek eta Montserratek Britainia Handiarekin loturak mantentzea erabaki zuten[239], eta Guyanak independentzia lortu zuen 1966an. Britainiar kontinenteko azken kolonia, Honduras Britainiarra, kolonia autonomo bihurtu zen 1964an, bere izena Belizerengatik aldatu zuen 1973an eta independentzia osoa lortu zuen 1981ean. Oraindik ere Belize-Guatemala lurralde gatazka konpondu gabe dago[240].

Ozeano Bareko itsasoz haraindiko lurralde britainiarrak 1970eko hamarkadan independizatu ziren, 1970ean Fijitik hasi eta 1980an Vanuaturekin amaituz. Vanuaturen independentzia atzeratu egin zen komunitate anglofono eta frankofonoen arteko gatazka politikoaren ondorioz, uharteak batera administratuak izan baitziren Frantziarekiko jabego gisa.[241] Fiji, Papua Ginea Berria, Salomon eta Tuvalu uharteak Commonwealthen parte bihurtu ziren[242].

Inperioaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Falklandetako Gerra»
Argentinar soldaduak Stanleyn. Falklandetako Gerra izan zen potentzia inperial gisa egindako azken gerra.

1981ean, uharte eta postu aurreratu mordoaz gain, Bigarren Mundu Gerraren ondoren hasitako deskolonizazio prozesua neurri handi batean amaituta zegoen. 1982an, geratzen zitzaizkion itsasoz haraindiko lurraldeak defendatzeko erabaki britainiarra Argentinak Malvinak inbaditu zituenean probatu zen, Espainiako Inperioan atzera egiten zuen aspaldiko erreklamazio batean oinarrituta[243]. Hurrengo Malvinetako Gerran (edo Falklandetako Gerran) Malvinak berreskuratzeko britainiarren erantzun militar arrakastatsuak, Britainia Handiaren mundu mailako potentzia estatusaren beheranzko joera alderantzikatzen lagundu zuen[244].

1980ko hamarkadan, Kanadak, Australiak eta Zeelanda Berriak Britainia Handiarekin zituzten azken lotura konstituzionalak hautsi zituzten. 1931ko Westminsterko Estatutuak independentzia legegilea eman zien arren, lotura konstituzionalak mantendu egin ziren. Parlamentu britainiarrak Kanadako konstituzio-lege nagusiak aldatzeko ahalmena mantentzen zuen, eta horrek esan nahi zuen Parlamentu britainiarraren lege bat behar zela Kanadako Konstituzioan zenbait aldaketa egiteko. Parlamentu britainiarrak Kanadara hedatzen ziren legeak onartzeko ahalmena zuen, Kanadak hala eskatuta. Australiako Commonwealtheko legedi gisa aplikatzen zen legerik onartu ezin bazuen ere, Parlamentu britainiarrak Australiako estatu bakoitzerako legeak egiteko ahalmena mantentzen zuen. Zeelanda Berriari dagokionez, Parlamentu britainiarrak Zeelanda Berriari aplikatu beharreko legeak onartzeko ahalmena mantendu zuen, Zeelanda Berriko Parlamentuaren baimenarekin. 1982an, Kanadaren eta Britainia Handiaren arteko azken lotura juridikoa 1982ko Kanadako Legearekin hautsi zen, Erresuma Batuko Parlamentuak onartua, Kanadako Konstituzioa formalki patrikaratzen zuena[245]. Legeak Kanadako Konstituzioaren aldaketetan britainiarrek parte hartzeko beharra bertan behera utzi zuen. Era berean, 1986ko Australiako Legeak (1986ko martxoaren 3tik indarrean zegoena) Britainia Handiaren eta Australiako estatuen arteko lotura konstituzionala hautsi zuen, eta 1986ko Zeelanda Berriko Konstituzio Legeak (1987ko urtarrilaren 1etik indarrean zegoena) Zeelanda Berriaren konstituzioa erreformatu zuen, Britainia Handiarekin zuen lotura konstituzionala hausteko[246].

1984ko urtarrilaren 1ean, Bruneik, Britainia Handiari geratzen zitzaion azken protektoratu asiarrak[247], independentzia lortu zuen. Independentzia atzeratu egin zen, britainiarren babesa hobetsi zuen Sultanaren aurkakotasunagatik[248].

1982ko irailean, Margaret Thatcher lehen ministroa Beijingera joan zen Txinako gobernu komunistarekin itsasoz haraindiko azken lurralde britainiar handiaren, Hong Kongen, etorkizuna negoziatzeko[249]. 1842ko Nankingo Itunari eta 1860ko Pekingo Konbentzioari jarraiki, Hong Kong uhartea eta Kowloon penintsula, hurrenez hurren, Britainia Handiaren esku utzi ziren betiko, baina koloniaren zatirik handiena Lurralde Berriak ziren, 1898an 99 urteko errentamendu-kontratu baten bidez eskuratuak, 1997an bukatzen zena[250][251]. Thatcherrek, Falklandekiko paralelismoak ikusirik, hasiera batean Hong Kongi eutsi nahi izan zioten eta txinatar subiranotasuna zuen britainiar administrazio bat proposatu zuen, Txinak baztertu egin zuen arren[252]. 1984an akordio bat lortu zen: Sino-Britainiar Adierazpen Bateratuaren arabera, Hong Kong Txinako Herri Errepublikako eskualde administratibo berezi bihurtuko zen[253]. 1997ko eskualdatze-zeremoniak "Inperioaren amaiera" markatu zuen askorentzat[254], Karlos Galesko Printzearentzat barne[245].

Ideologia inperialista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra inoiz egon den inperiorik zabalena eta agian boteretsuena izan da, eta hau mantentzeko estrategia politiko edo militarrez gain ideologia inperialista sendo bat edukitzea behar zuten. Eragin handiagoa izan zuen korronte ideologikoa “Jingoismoa” izan zen. Hau mugimendu nazionalista eta arrazista zen eta Inperioa beharrezkotzat hartzen zuen britainiarra zelako arrazarik hoberena, eta ondorioz gainerako arrazak eta herriak menperatzea zegokion. Honekin erlazionatuta zegoen beste teoria inperialista bat “Darwinismo soziala” zeritzona izan zen. Honen arabera potentzia boteretsuenek, espezie indartsuenek bezala, eskubidea dute nahi bezain beste hazteko, horrek beste herri eta nazioen desagerpena ekartzen badu ere.

« (Britaniarra) Munduko arraza nagusien artean handiena da, eta beraz, zibilizazio unibertsalaren historiako botere erabakigarria. Eta beraren zeregina, giza kulturaren aurrerapena sortzea, betetzeko modo bakarra ingelesen nagusitasuna hedatzea da. (...) Britaniar inperioak (...) eta Estatu Batuek, biek batera, munduko bakea bermatu behar dute. Horrez gain hartu behar dute herri atzeratuak zibilizaziorako hezteko erantzukizun astuna.

Guk lur haiek menpean hartu izana justifikatzeko, herrien zoriontasuna eta oparotasuna areagotu direla frogatu behar dugu; ez dago bestelako justifikaziorik. Eta, nire ustez, gure nagusitasunak segurtasuna, bakea eta oparotasun handiagoa eman dizkie lehen halakoik izan ez zuten herrialdeei.

Lan zibilizatzaile hori burutzean, gure zeregin nazionala betetzen ari gara, nire ustez, eta aldi berean, arraza gobernatzaile nagusia bihurtu gaituzten ezaugarriak eta gaitasunak gauzatzeko aurkera dugu. Ez dut esan nahi gure arrakasta erabatekoa izan denik edozein kasutan, ezta gure metodoak ezin hobeak izan direnik ere. Baina, nire ustez, erreginak menpean hartutako eta `Pax Britannica´ handia ezarritako ia-ia lur guztietan segurtasun handiagoa lortu dute, bai bizitzeko, baita ondasun aldetik ere. Horrez gain, biztanle gehienen baldintza materialak hobetu egin dira.

»

Joseph Chamberlain (1836-1914). Foreign and Colonial Speeches, 1897[255]


Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde», «Commonwealth» eta «Common Law»

Britainia Handiak 14 lurralderen gaineko subiranotasuna mantentzen du Britainiar Uharteetatik kanpo. 1983an, 1981eko Britainiar Nazionalitatearen Legeak Koroaren egungo koloniak "Britainiarren Menpeko Lurralde" izendatu zituen, eta 2002an Itsasoz Haraindiko Britainiar Lurralde izena hartu zuten[256]. Antzinako kolonia eta protektoratu britainiar gehienak Commonwealth elkarteko kideak dira, kide berdinen borondatezko elkartea, 2.200 milioi pertsona inguru biltzen dituena[257]. Erresuma Batuak eta beste 14 herrialdek, kolektiboki Commonwealtheko erresuma moduan ezagutzen direnak, pertsona bera -Karlos III.a Erregea- borondatez partekatzen jarraitzen dute beren estatuburu gisa. 15 nazio hauek entitate juridiko ezberdin eta monarkia berdinak dira: Erresuma Batua, Australia, Kanada, Zeelanda Berria, Antigua eta Barbuda, Bahamak, Belizeko Monarkia1Belize, Grenada, Jamaika, Papua Ginea Berria, San Kitts eta Nevisko Monarkia|San Kitts eta Nevis]], Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Salomon eta Tuvalu uharteak[258].

Zenbait hamarkadatan, eta kasu batzuetan mendeetan, britainiar nagusitasunak eta emigrazioak beren arrastoa utzi dute Britainiar Inperiotik sortutako nazio independenteetan. Inperioak ingelesaren erabilera ezarri zuen mundu osoko eskualdeetan. Gaur egun, 460 milioi pertsonentzat hizkuntza nagusia da, eta 1.500 milioi inguruk hitz egiten dute atzerriko lehen edo bigarren hizkuntza gisa[259]. Britainia Handian garatutako banakako eta taldeko kirolak, bereziki futbola, cricketa, belar gaineko tenisa eta golfa, esportatu egin ziren[260]. Misiolari britainiarrek, sarritan soldadu eta funtzionarioen aurreratzaile gisa mundu osoan zehar bidaiatu zutenak, protestantismoa (anglikanismoa barne) kontinente guztietara hedatu zuten. Britainiar Inperioak babesa eman zien erlijio-arrazoiengatik ehunka urtez jazarritako europar kontinentalei[261].

Cricket-jokoa Indian. Britainia Handian edo inperio zaharrean garatutako kirolak oraindik ere ikusten eta praktikatzen dira.

Britainiarrek ezarritako muga politikoek ez zituzten beti etniak edo erlijio homogeneoak islatzen, eta horrek antzinako eremu kolonizatuetako gatazketan lagundu zuen. Britainiar Inperioa herrien migrazio handien arduraduna izan zen. Milioika pertsonak utzi zituzten Britainiar Uharteak, eta Estatu Batuak, Kanada, Australia eta Zeelanda Berria sortu zituzten kolonizatzaile herriak, nagusiki, Britainia Handitik eta Irlandatik zetozen. Tirabirak daude oraindik herrialde horietako kolono zurien populazioen eta gutxiengo indigenen artean, eta kolono zurien gutxiengoen eta Hegoafrikako eta Zimbabweko gehiengo indigenen artean. Britainia Handitik etorritako kolono irlandarrek beren arrastoa utzi dute Ipar Irlandan banatutako komunitate nazionalista eta unionisten moduan. Milioika pertsona kolonia britainiarretara eta haietatik joan ziren, itsasoz haraindiko indiar ugari inperioko beste leku batzuetara emigratzen, Malaysia eta Fiji kasu, eta itsasoz haraindiko txinatarrak Malaysiara, Singapurrera eta Karibera[262]. Erresuma Batuaren beraren demografia aldatu egin zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bere kolonia zaharretatik Britainia Handira etorritako immigrazioaren ondorioz[263].

XIX. mendean, Britainia Handiko berrikuntzak aldaketa iraultzaileak eragin zituen fabrikazioan, fabrikazio-sistemen garapenean eta tren eta lurrun-itsasontzi bidezko garraioaren hazkundean[264]. Britainiar arkitektura koloniala Britainiar Inperioaren parte izan ziren hiri askotan ikus daiteke, elizetan, tren geltokietan eta gobernu eraikinetan esaterako[265]. Neurri sistema britainiarra, sistema inperiala, herrialde batzuetan erabiltzen jarraitzen da hainbat modutan. Ezkerretik gidatzeko konbentzioa antzinako inperioaren zati handi batean mantendu da[266].

Westminsterreko demokrazia parlamentarioaren sistema eredu izan da antzinako kolonia askotako gobernuentzat}}[267][268], eta ohiturazko zuzenbide ingelesa sistema juridikoentzat[269]. Nazioarteko merkataritza-kontratuak Ingalaterrako ohiturazko zuzenbidean oinarritzen dira[270]. Britainiar Kontseilu Pribatuko Batzorde Judizialak hamabi kolonia zaharretarako apelazio-auzitegi nagusia izaten jarraitzen du[271].

Historialariek Britainiar Inperioa ulertzeko dituzten ikuspegiak askotarikoak dira eta etengabeko bilakaeran daude[272]. Azken hamarkadetan eztabaidarako funtsezko bi puntu izan dira: batetik, ikerketa postkolonialen eragina, inperialismoaren historia kritikoki berriz ebaluatu nahi dutenak; eta, bestetik, Ronald Robinson eta John Gallagher historialarien indarraldia, zeinen lanek eragin handia izan baitzuten historiografia inperialean 1950eko eta 1960ko hamarkadetan. Gainera, inperioaren legatuaren balorazio desberdinak garrantzitsuak dira oraintsuko historiari eta politikari buruzko eztabaidetan, hala nola Irakeko eta Afganistango inbasio angloamerikarretan, bai eta Britainia Handiak mundu garaikidean duen rolean eta nortasunean ere[273][274].

Caroline Elkins bezalako historialariek Britainiar Inperioa nagusiki liberalizatzaile eta modernizatzaile gisa hautematearen aurka argudiatu dute, indarkeriaren erabilera orokorra eta boterea mantentzeko larrialdi legeak kritikatuz[275]. Inperioari egindako kritika ohikoenen artean, bere kolonietan kontzentrazio-esparruak erabiltzea, herri indigenen aurkako sarraskiak[276] eta goseteari erantzuteko politikak daude[277][278]. Zenbait adituk, Amartya Senek kasu, diote britainiar politikek Indian milioika pertsona hil zituzten goseteak okertu zituztela britainiar domeinuan[279]. Niall Ferguson bezalako historialariek, aldiz, Britainiar Inperioak ekarritako garapen ekonomiko eta instituzionala bere kolonientzat onura garbia izan zela diote[280]. Beste historialari batzuen ustez, bere ondarea askotarikoa eta anbiguoa da. Britainia Handiaren barruan inperioarekiko jarrera publikoak positiboak izaten jarraitzen dute[281].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ferguson 2004b.
  2. Maddison 2001, 97 orr. .
  3. Taagepera, 502 orr. .
  4. Jackson, 5–6 orr. .
  5. Russo 2012, 15 orr. .
  6. a b Porter, 8 orr. .
  7. a b Marshall, 156–57 orr. .
  8. Brendon, 660 orr. .
  9. Brown, 594 orr. .
  10. a b Ferguson 2004b, 3 orr. .
  11. Andrews 1985, 45. orr. .
  12. Ferguson 2004b, 4 orr. .
  13. Canny 1998, 35 orr. .
  14. Koebner 1953, 29–52 orr. .
  15. Thomas 1997, 155–58 orr. .
  16. Ferguson 2004b, 7 orr. .
  17. Canny 1998, 62 orr. .
  18. Lloyd 1996, 4-8 orr. .
  19. Canny 1998, 7 orr. .
  20. Kenny 2006, 5 orr. .
  21. Taylor 2001, 19-23 orr. .
  22. «Avalon Project - Letters Patent to Sir Humfrey Gylberte June 11, 1578» avalon.law.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  23. Andrews 1984, 187 orr. .
  24. Andrews 1984, 188 orr. .
  25. Canny 1998, 63 orr. .
  26. Canny 1998, 63-64 orr. .
  27. Canny 1998, 70 orr. .
  28. Canny 1998, 34 orr. .
  29. Canny 1998, 71 orr. .
  30. a b Canny 1998, 221 orr. .
  31. Andrews 1984, 316, 324-326 orr. .
  32. Lloyd 1996, 15-20 orr. .
  33. Andrews 1984, 20-22 orr. .
  34. James 2001, 8 orr. .
  35. Lloyd 1996, 40 orr. .
  36. Ferguson 2004b, 72-73 orr. .
  37. James 2001, 7 orr. .
  38. (Ingelesez) «BBC - History - British History in depth: Slavery and Economy in Barbados» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  39. Higman 2000, 224 orr. .
  40. Richardson 2022, 24 orr. .
  41. Higman 2000, 224-225 orr. .
  42. Higman 2000, 225-226 orr. .
  43. Lloyd 1996, 32 orr. .
  44. Lloyd 1996, 33,43 orr. .
  45. a b c Buckner 2008, 25 orr. .
  46. Lloyd 1996, 37 orr. .
  47. Pettigrew 2013, 11 orr. .
  48. Pettigrew 2007, 3–38 orr. .
  49. Ferguson 2004b, 62 orr. .
  50. Richardson 2022, 23 orr. .
  51. Canny11998, 228 orr. .
  52. (Ingelesez) Draper, N.. (2008-05). «The City of London and slavery: evidence from the first dock companies, 1795–1800» The Economic History Review 61 (2): 432–466.  doi:10.1111/j.1468-0289.2007.00400.x. ISSN 0013-0117. (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  53. Nellis 2013, 30. orr. .
  54. Marshall 1998, 440–64 orr. .
  55. Lloyd 1996, 13 orr. .
  56. a b c Ferguson 2004b, 19 orr. .
  57. Canny 1998, 441 orr. .
  58. Shennan 1995, 11–17 orr. .
  59. Magnusson 2003, 531 orr. .
  60. Macaulay 1848, 509 orr. .
  61. Pagden 2003, 90 orr. .
  62. James 2001, 58 orr. .
  63. Anderson 1801, 277 orr. .
  64. 1998 & Smith, 17 orr. .
  65. Bandyopādhyāẏa 2004, 49–52 orr. .
  66. 1998 & Smith, 18-19 orr. .
  67. a b Pagden 2003, 91 orr. .
  68. Ferguson 2004b, 84 orr. .
  69. Marshall 1996, 312–323 orr. .
  70. Canny 1998, 92 orr. .
  71. James 2001, 120 orr. .
  72. James 2001, 119 orr. .
  73. Marshall 1996, 585 orr. .
  74. Zolberg 2006, 496 orr. .
  75. Games 2002, 46–48 orr. .
  76. Kelley & Trebilcock 2010, 43 orr. .
  77. 1998 & Smith, 28 orr. .
  78. Latimer 2007, 8, 30–34, 389–392 orr. .
  79. Marshall 1996, 388 orr. .
  80. Smith 1998, 20 orr. .
  81. Smith 1998, 20-21 orr. .
  82. Mulligan & Hill 2001, 20–23 orr. .
  83. Peters 2006, 5–23 orr. .
  84. James 2001, 142 orr. .
  85. Macintyre 2009, 33–34 orr. .
  86. Broome 2010, 18 orr. .
  87. McKenna, 28–29 orr. .
  88. (Ingelesez) Gibson, Padraic John. (2014). «Imperialism, ANZAC nationalism and the Aboriginal experience of warfare» Cosmopolitan Civil Societies: An Interdisciplinary Journal 6 (3): 63–82.  doi:10.5130/ccs.v6i3.4190. ISSN 1837-5391. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  89. Quammen, David. (2004). Monster of God : the man-eating predator in the jungles of history and the mind. ISBN 0-393-32609-8. PMC 56626491. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  90. Tatz, Colin. (2001). «Confronting Australian genocide» Aboriginal History 25: 16–36. ISSN 0314-8769. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  91. Brock, 159 orr. .
  92. Fieldhouse 1999, 145–149 orr. .
  93. Cervero 1998, 320 orr. .
  94. Smith 1998, 45 orr. .
  95. Porter 1998, 579 orr. .
  96. 2005 & Mein Smith, 49 orr. .
  97. (Ingelesez) Blackmar, Frank Wilson. (1891). Spanish Institutions of the Southwest. Johns Hopkins Press (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  98. Pethick, Derek. (1980). The Nootka connection : Europe and the Northwest coast, 1790-1795. Douglas & McIntyre ISBN 0-88894-279-6. PMC 7198872. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  99. Innis, Harold A.. (1999). The fur trade in Canada : an introduction to Canadian economic history. University of Toronto Press ISBN 978-1-4426-8130-9. PMC 431556971. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  100. James 2001, 152 orr. .
  101. James 2001, 151 orr. .
  102. Lloyd 1996, 115–118 orr. .
  103. James 2001, 165 orr. .
  104. Porter 1998, 14 orr. .
  105. Hinks 2007, 129 orr. .
  106. (Ingelesez) «Slavery After 1807 - Ending Slavery | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  107. «Legislation on the slave trade» www.pdavis.nl (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  108. (Ingelesez) «Britain's colonial shame: Slave-owners given huge payouts after» The Independent 2013-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  109. Hyam 2002, 1 orr. .
  110. Smith 1998, 71 orr. .
  111. Parsons 1999, 3 orr. .
  112. Porter 1998, 332 orr. .
  113. Johnston 2008, 508–510 orr. .
  114. Sondhaus 2004, 9 orr. .
  115. Dalziel 2006, 88–91 orr. .
  116. Mori 2014, 178 orr. .
  117. Mori 1998, 401 orr. .
  118. Martin 2007, 146-148 orr. .
  119. Janin 1999, 28 orr. .
  120. Keay 1991, 393 orr. .
  121. Parsons 1999, 44-46 orr. .
  122. Smith 1998, 50-57 orr. .
  123. Brown 1998, 5 orr. .
  124. Marshall 1996, 133-134 orr. .
  125. Hopkirk 1992, 1–12 orr. .
  126. James 2001, 181 orr. .
  127. a b c James 2001, 182 orr. .
  128. Williams 1996, 360–373 orr. .
  129. Hodge 2007, 47 orr. .
  130. Smith 1998, 85 orr. .
  131. Smith 1998, 85-86 orr. .
  132. Lloyd 1996, 168, 186, 243 orr. .
  133. Lloyd 1996, 255 orr. .
  134. Tilby 2009, 256 orr. .
  135. Roger 1986, 718 orr. .
  136. Ferguson 2004b, 230–33 orr. .
  137. James 2001, 274 orr. .
  138. «Treaties» web.archive.org 2010-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  139. Herbst 2000, 71–72 orr. .
  140. Vandervort 1998, 169–183 orr. .
  141. James 2001, 298 orr. .
  142. Lloyd 1996, 215 orr. .
  143. Smith 1998, 28-29 orr. .
  144. Porter 1998, 187 orr. .
  145. Rhodes, Wanna & Weller 2009, 5–15 orr. .
  146. Lloyd 1996, 213 orr. .
  147. James 2001, 315 orr. .
  148. Smith 1998, 92 orr. .
  149. O'Brien 2004, 1 orr. .
  150. Brown 1998, 667 orr. .
  151. Lloyd 1996, 275 orr. .
  152. a b Brown 1998, 494-95 orr. .
  153. Marshall 1996, 78-79 orr. .
  154. Lloyd 1996, 277 orr. .
  155. Lloyd 1996, 278 orr. .
  156. Ferguson 2004b, 315 orr. .
  157. Fox 2008, 23–29, 35, 60. orr. .
  158. Goldstein 1994, 4 orr. .
  159. Louis 2006, 302 orr. .
  160. Louis 2006, 294 orr. .
  161. Louis 2006, 303 orr. .
  162. Lee 1996, 305 orr. .
  163. Brown 1998, 143 orr. .
  164. Smith 1998, 95 orr. .
  165. Magee 1974, 108 orr. .
  166. Ferguson 2004b, 330 orr. .
  167. James 2001, 416 orr. .
  168. Low 1966, 241–259 orr. .
  169. Smith 1998, 104 orr. .
  170. Brown 1998, 292 orr. .
  171. Smith 1998, 101 orr. .
  172. Louis 2006, 271 orr. .
  173. McIntyre 1997, 187 orr. .
  174. Brown 1998, 68 orr. .
  175. McIntyre 1997, 186 orr. .
  176. Brown 1998, 69 orr. .
  177. Turpin & Tomkins 2007, 48 orr. .
  178. Lloyd 1996, 300 orr. .
  179. Galligan 1995, 122 orr. .
  180. Lloyd 1996, 313–14 orr. .
  181. Gilbert 2005, 234 orr. .
  182. a b Lloyd 1996, 316 orr. .
  183. James 2001, 513 orr. .
  184. Churchill 1950, 539 orr. .
  185. Gilbert 2005, 244 orr. .
  186. Churchill 1950, 540 orr. .
  187. Louis 2006, 337 orr. .
  188. Brown 1998, 319 orr. .
  189. James 2001, 460 orr. .
  190. Darwin 2012, 340 orr. .
  191. Abernethy 2000, 146 orr. .
  192. Brown 1998, 331 orr. .
  193. (Ingelesez) What's a little debt between friends?. 2006-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  194. Levine 2007, 193 orr. .
  195. Darwin 2012, 343 orr. .
  196. Darwin 2012, 366 orr. .
  197. Heinlein 2002, 113 orr. .
  198. Abernethy 2000, 148-149 orr. .
  199. Brown 1998, 330 orr. .
  200. Lloyd 1996, 322 orr. .
  201. Smith 1998, 67 orr. .
  202. Lloyd 1996, 325 orr. .
  203. McIntyre 1977, 355–356 orr. .
  204. Lloyd 1996, 327 orr. .
  205. Lloyd 1996, 328 orr. .
  206. (Ingelesez) «The British Army in Palestine | National Army Museum» www.nam.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  207. Lloyd 1996, 335 orr. .
  208. Lloyd 1996, 364 orr. .
  209. Lloyd 1996, 396 orr. .
  210. Brown 1998, 339-340 orr. .
  211. James 2001, 592 orr. .
  212. James 2001, 581 orr. .
  213. Ferguson 2004b, 355 orr. .
  214. Ferguson 2004b, 356 orr. .
  215. Combs 2008, 161–63 orr. .
  216. (Ingelesez) Suez Crisis: Key players. 2006-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  217. (Ingelesez) Brown, Derek. (2001-03-14). «1956: Suez and the end of empire» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  218. (Ingelesez) Suez: End of empire. 2006-07-24 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  219. Brown 1998, 342 orr. .
  220. Smith 1998, 105 orr. .
  221. Burk 2008, 602 orr. .
  222. Brown 1998, 344 orr. .
  223. James 2001, 585 orr. .
  224. «An affair to remember | The Economist» web.archive.org 2016-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  225. Smith 1998, 106 orr. .
  226. James 2001, 586 orr. .
  227. Pham 2010.
  228. Gurtov 1970, 42 orr. .
  229. Lloyd 1996, 370–71 orr. .
  230. James 2001, 616 orr. .
  231. Louis 2006, 46 orr. .
  232. Lloyd 1996, 427-33 orr. .
  233. (Ingelesez) «The Kenyan school that was once a British detention camp» BBC News 2019-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  234. James 2001, 618-21 orr. .
  235. Springhall 2001, 100–102 orr. .
  236. Knight & Palmer 1989, 14–15 orr. .
  237. Clegg 2005, 128 orr. .
  238. Lloyd 1996, 428 orr. .
  239. James 2001, 622 orr. .
  240. Lloyd 1996, 401, 427-29 orr. .
  241. Macdonald 1994, 171–91 orr. .
  242. McIntyre 2016, 35 orr. .
  243. James 2001, 624-25 orr. .
  244. James 2001, 629 orr. .
  245. a b Brown 1998, 594 orr. .
  246. Brown 1998, 689 orr. .
  247. (Ingelesez) Trumbull, Robert. (1984-01-01). «BORENO SULTANATE NOW INDEPENDENT» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  248. Brown 1998, 202 orr. .
  249. Brendon 2007, 654 orr. .
  250. Joseph 2010, 355 orr. .
  251. Rothermund 2006, 100 orr. .
  252. Brendon 2007, 654-55 orr. .
  253. Brendon 2007, 656 orr. .
  254. Brendon 2007, 660 orr. .
  255. (Ingelesez) Chamberlain, Joseph. (1897). Foreign & colonial speeches. (Authorized ed. argitaraldia) London : Routledge (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  256. Gapes 2008, 145–47 orr. .
  257. (Ingelesez) «About us» Commonwealth (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  258. «Commonwealth Secretariat - Head of the Commonwealth» web.archive.org 2010-07-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  259. Hogg 2008, 424 orr. .
  260. Torkildsen 2005, 347 orr. .
  261. Pestan, 185 orr. .
  262. Marshall 1996, 286 orr. .
  263. Dalziel 2006, 135 orr. .
  264. Walker 1993, 187–188 orr. .
  265. Marshall 1996, 238-40 orr. .
  266. Parsons 1999, 1 orr. .
  267. Go 2007, 92–94 orr. .
  268. (Ingelesez) «How the Westminster parliamentary system was exported around the world» University of Cambridge 2013-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  269. Ferguson 2004b, 307 orr. .
  270. Cuniberti 2014, 455 orr. .
  271. Young 2020, 20 orr. .
  272. (Ingelesez) The Oxford History of the British Empire: Volume V: Historiography. 1999-10-21  doi:10.1093/acprof:oso/9780198205661.001.0001. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  273. Middleton, Alex. (2019-04-01). «The Imperial History Wars: Debating the British Empire, by Dane Kennedy» The English Historical Review 134 (568): 773–775.  doi:10.1093/ehr/cez128. ISSN 0013-8266. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  274. «Legacy of Violence — the bloody ends of empire» Financial Times 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  275. Elkins, Caroline. (2022). Legacy of violence : a history of the British empire. ISBN 978-0-307-27242-3. PMC 1246727086. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  276. (Frantsesez) Howe, Stephen. (2010). «Colonising and Exterminating? Memories of Imperial Violence in Britain and France» Histoire@Politique 11 (2): 12.  doi:10.3917/hp.011.0012. ISSN 1954-3670. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  277. Empire, Development and Colonialism: The Past in the Present. Boydell & Brewer 2009  doi:10.7722/j.ctt81pqr.10. ISBN 978-1-84701-011-7. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  278. (Ingelesez) «British people are proud of colonialism and the British Empire, poll finds» The Independent 2016-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  279. Sen, Amartya. (1999). Development as freedom. (1st ed. argitaraldia) ISBN 0-375-40619-0. PMC 41404591. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  280. (Ingelesez) «Niall Ferguson: What the British Empire did for the world» The Independent 2004-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  281. (Ingelesez) Booth, Robert; correspondent, Robert Booth Social affairs. (2020-03-11). «UK more nostalgic for empire than other ex-colonial powers» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]