Britney Spears

Wikipedia, Entziklopedia askea
ErikvanB (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:07, 1 urtarrila 2016
Britney Spears
Britney Spears
Datu pertsonalak
Izen osoa Britney Jean Spears
Ezizena Pop printzesa
Jaio 1981eko abenduaren 2a
Kentwood, Louisiana (AEB)

Britney Jean Spears (Kentwood, Louisiana, AEB, 1981eko abenduaren 2a - ) pop abeslari, aktore eta dantzari estatubatuarra da. Eszenatoki batean egon zen lehenengo aldia, Star Academy telebista saioan izan zen 1992. urtean. Horren ondorioz, Mickey Mouse Club umeentzako programan parte egin zuen 2 urtez (1993 – 1994). Programa hau amaitu ondoren, Innosense taldean parte hartu zuen eta Jive diskografiakako musika-produktore batekin kontratu bat sinatu zuen bakarlaria izateko. Bere lehenengo diska 1999. urtean plazaratu zen Baby One More Time deitu zen eta automatikoki Billboard 200 eta United World Chart-eko lehenengo postuan estreinatu zuen. Estatu batuetan eta munduan lehenego postuan bere singela estreinatzen lehenengo artista izan zen eta gazteena baita. 14 milioi disko saldu zituen amerikako estatu batuetan.

Haren bigarren diskoa, Oops!...I did it again, 2000. urtean plazaratu zen. Billboard 200ean milioi disko bat estatu batuetan eta 4 milioi munduan saldu ondoren sartu zen lehenengo artista izan zen. Britney, bere hirugarren diskoa 2001. urtean argitaratu zuen eta In The Zone, bere laugarrena, 2003. urtean. Argitaratu zituen disko guztiak arrakasta zerrenden lehenengo postuan debutatu zuten estatu batuentan baita munduan ere eta Britney da historian lortu duen artista bakarra. 2004. urtean deskantsu bat hartu zuen eta bere abesti onenen bilduma plazaratu zuen Greatest hits: My prerogative izenarekin. 2005. urtean, B in the mix: The remixes argitaratu zuen. 2007ko urrian Blackout eta 2008an Circus.

Zomba Music Group dioen arabera, 83 milioi disko saldu egin ditu 2007ko urri-arte. Spears-en arrakasta musikan, beste arloetan parte hartzeko aukerak sortu zion, zinean eta telebistan adibidez. Crossroads filmaren protagonista izan zen 2002. urtean. Bere ospea hain handia denez, hainbat komertzial kanpainetan parte hartu du, bere lurrin marka barne. Britney, Kevin Federlinekin ezkonduta egon zen 2006. urte-arte eta 2 seme izan zituen: Sean Preston 2005. urtean eta Jayden James 2006ean.

Diskografia

Diskoak

DVDak

Girak

  • 1999: Hair Zone Mall Tour
  • 1999: ...Baby One More Time Tour
  • 2000: Crazy 2K Tour
  • 2000: Oops!... I Did It Again World Tour
  • 2001: Dream Within a Dream Tour
  • 2004: The Onyx Hotel Tour
  • 2007: The M+M's Tour
  • 2008: The Circus Starring: Britney Spears
  • 2011: Femme Fatale Tour
  • 2013: Britney: Piece of Me

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Britney Spears Aldatu lotura Wikidatan