Britoi hizkuntzak
| Britoi hizkuntzak Ieithoedd Brythonaidd (galeseraz) Yezhoù predenek (bretainieraz) Brythonek (kornubieraz) |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Erresuma Batua eta Frantzia | |
| Eskualdea: | Gales, Kornualles eta Bretainia | |
| Hiztunak: | † Britainiera (hila) † Cumbriera (hila) † Piktoera (ziurrenik) (hila) Galesera: 750.000 Kornubiera: 3.500 inguru (hila eta zaharberritze prozesuan)[1] Bretainiera: 257.000 |
|
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Zelta Uharteetakoa Britoi hizkuntzak |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gehitzeko | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
Gorriz: Britoiar hizkuntzen eremua. Berdez: Gaelera hizkuntzen eremua. Urdinez: Piktoen eremua. |
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Britoi hizkuntzak uharteetako zelta hizkuntzen taldeko hizkuntza adar bat dira (zelta P taldea); uharteetako beste adarra, hizkuntza goidelikoek osatzen dute (zelta Q taldea). Britoi hizkuntzen barnean, gaur egun mintzatzen diren galesera eta bretainiera daude, bai eta orain dela gutxi arte mintzatu diren manxera eta kornubiera ere (kornubiera XVIII-XIX. mendeetan galdu zen; manxeraren azken hiztuna 1974an hil zen; gaur egun abian dira bi hizkuntza horiek biziberritzeko saiakerak). Horietaz gain, duela mende batzuk desagertu ziren cumbriera, britainiera eta ziurrenik piktoera ere talde honen barnean leudeke. Britoi izena (ingelesez, Brythonic) Sir John Rhys ikerlariak sortu zuen, galeserazko brython («zelta indigena») hitzetik eratorrita, horrela anglosaxoi eta eskotoetatik ezberdintzeko asmoz.
Britainian, hizkuntza hauek mintzatu izan dira Burdin Arotik hasita, mendez mende. Gaur egun ere, Galesen eta Kornuallesen mintzatzen dira (azken herrialde horretan, milaka batzuk). Nahiz eta Britainiar uharteetako hizkuntza bat izan, VI. mendean saxoi, pikto eta eskotoen erasoetatik ihesi zihoazen britoien emigrazio bidaien ondorioz, Bretainian ere mintzatzen da multzo honetako hizkuntza bat: bretainiera. Hori dela eta, galeseraren, kornubieraren eta bretainieraren arteko antzekotasunak handiak dira, batez ere azken bi hizkuntzen artekoak.
Eduki-taula |
Sailkapena [aldatu]
| Britoiak | |||
| Erromatar-britoiak | |||
| Mendebaldeko britoiak | Hegoaldeko britoiak | ||
| Cumbriera | Galesera | Kornubiera | Bretainiera |
Parekotasun taula [aldatu]
| Kornubiera (SWF) | Kornubiera (KK) | Galesera | Bretainiera | Euskara |
|---|---|---|---|---|
| Kernewek | Kernewek | Cernyweg | Kerneveureg | Kornubiera/Kernuera |
| gwenenen | gwenenenn | gwenynen | gwenanenn | erle |
| kador | kador | cadair | kador | aldaka |
| keus | keus | caws | keuz | gazta |
| dhe-ves | dhe-ves | y ffordd allan/mas | er-maez | irteera |
| kodha | koedha | cwympo | kouezhañ | erori |
| gaver | gaver | gafr | gavr | ahuntz |
| chi | chi | tŷ | ti | etxe |
| gweus | gweus | gwefus | gweuz | ezpain |
| aber | aber | aber, genau | aber | aho (ibai) |
| niver | niver | rhif, nifer | niver | izen |
| peren | perenn | gellygen, peren | perenn | txerremen/udara/madari |
| skol | skol | ysgol | skol | eskola |
| megi | megi | mygu | mogediñ | erre |
| steren | sterenn | seren | steredenn | izar |
| hedhyw | hedhyw | heddiw | hiziv | gaur |
| hwibana | hwibana | chwibanu | c'hwibanat | txistu egin |
Ikus gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Albistea Berria egunkarian 2008ko maiatzaren 24a
|
||||||||||||||||||||