Bronkio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arnas aparatuaren irudia. Behe aldeko adar modukoak bronkioak dira.

Bronkioa arnas aparatuaren zatia da, zehazki arnas bidea osatzen duen hodi sistemaren atal bat, trakeatik biriketaraino haizea (oxigenoa) bideratzen duena.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trakeatik abiatuta, ezker eta eskuineko bronkio nagusi biak banatzen dira. Ezker bronkio nagusia beste bi bronkio txikiagotan banatuko da, goiko eta beheko lobuluetarako. Eskuinekoa aldiz hirutan, alde horretako birikako goiko, erdiko eta beheko lobuluetarako. Azken hauek lobuluetako bronkioak dira, eta hortik aurrera hirugarren mailako bronkioak banatuko dira birika bakoitzean, eta azkenean bronkioloetan amaituko dira.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gaixotasun nagusik bronkioak kaltetzen dituzte: Alde batetik BGBK eritasunak atzera biderik ez duen butxadura progresiboa eragiten du, eta bestetik konpondu daitekeen butxadura akutua asmak ematen du. Kasu bietan, tratamendu egokia da bronkozabaltzaile moduko farmakoak erabiltzea, besteak beste.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bronkio Aldatu lotura Wikidatan