Bronkitis kroniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bronkitis kronikoa edo B.K. Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da, enfisemarekin batera. Arnas-gaixotasun kroniko eta butxatzailea da, beraz.

Eritasuna definitzeko irizpide klinikoak erabiltzen dira, anamnesiaren araberakoak alegia. Tabakismoa da bere eragilerik nagusia.

Eduki-taula

[aldatu] Sintomak

Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan, bi urtez edo gehiagoz jarraian, beste kausa batzuk baztertuta.

[aldatu] Zeinuak

Miaketa fisikoan, klasikoki deskribatu dira B.K.-ren pazienteak "blue bloater" ingelesezko hitzekin, "urdin puztua" esan nahi duena, zianosi eta loditasunagatik. Paziente hauek normalean itxuraz baxuak eta lodiak dira.

Auskultazioan, butxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.

[aldatu] Diagnostikoa

Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:

1. B.K. arina: FEV1 %60-80a.

2. B.K. ertaina: FEV1 %40-60a.

3. B.K. larria: FEV1 <%40a.

Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean.

Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan, enfisemadunengan baino gehiagotan.

[aldatu] Gaixotasun antzekoak

Asmarekin nahasten da askotan gaixotasun hau.

[aldatu] Tratamendua

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak