Brontze

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:46, 15 apirila 2015
Marko Aurelio agintari erromatarraren brontzezko erretratu baten zati bat

Brontzea kobrea eta eztainua oinarritzat dituzten zenbait aleazioren izena da. Eztainuaren proportzioa %3 ingurukoa izaten da. Honez gain beste zenbait metal gehitzen zaizkio, betiere material nagusia kobrea den arren: besteak beste, zinka, aluminioa, antimonioa edo fosforoa gehitzen zaizkio, lortu nahi diren propietateen arabera. Brontzeak kobreak baino ahalmen mekaniko hobeak izaten ditu.

Kobre eta zink metalak oinarritzat dituzten aleazioei letoi esaten bazaie ere, askotan hauek eztainua ere dutenez, ez dago oso argi bien arteko muga non dagoen, baina oro har, aleazioak zinka baino eztainu gehiago badu brontze deitzen zaio.

Gizakiak sistematikoki ekoizten hasi zen lehen aleazioa izan zen, Brontze Aroan hain zuzen. Aplikazio ugari ditu, korrosioa eta marruskadura jasaten dituzten piezetatik hasi, eta musika instrumentuetaraino (kanpaia, gong-a, piano korda...). Milaka urtetan armagintza eta erremintagintzarako material nagusia izan da eta historian zehar bitxigile eta eskultore ugarik erabili izan dute. Aurrekoaz gain, brontzezko txanpon eta piezak antzinako ekonomietan oinarrizkoak izan ziren eta garrantzitsuak dira baita gaur ere.


Historia

Brontzearen introdukzioa oso garrantzitsua izan zen edozein zibilizaziorentzat, teknologiaren historiako aleazio berriztatzaileena da. Erramintak, armak eta etxegintzako hainbat material ere, mosaikoak adibidez.

Hasieran artsenikoarekin alezaio naturalago bat egiten zuten, artsenikal brontzea. Aleazio hau,%2 artseniko zuena, Brontze Aroan erabiltzen zen armak eta erramintak egiteko, kontuan hartuz, eztainua, herrialde askotan ez zegoenez, beste toki batzuetatik ekarri behar izaten zuten.

Kobrea eta eztainua erraz aleatu daitezkenez, ia inoiz meatoki mixtoak daude: Iranen eta Tailandian. Antzinan, Egipton, material metalikoak kobrearekin nahasten ziren: Artseniko, eztainua, urrea eta zilarrarekin. “Inperio Nuevo”n dauden hilobietan, edo “Karnak” tenpluan. Hor daude, erakusten fundizio bat data batekin, K. a. XV. mendea.

Grezia klasikoaren garaian, beraien marmolaren tradizio eskultorikoan, badakigu ere brontzezko fundizio teknika garatuak egin zituztela, probatzen duen bezala, Riaceren brontzeak, K.a V.mendean eginak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brontze Aldatu lotura Wikidatan