Bruce Springsteen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruce Frederick Joseph Springsteen
Bruce Springsteen (2005)
Bruce Springsteen (2005)
Datuak
EzizenakThe Boss
JaioterriaAmeriketako Estatu Batuak Freehold, New Jersey, AEB
Jaiotza data1949ko irailaren 23a
(74 urte)
Musika motarock
folk
Tresnakahotsa
gitarra
harmonika
baxua
pianoa
bateria
Urteak1965-gaur egun
Webguneahttp://www.brucespringsteen.net/

Bruce Springsteen (Freehold, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1949ko irailaren 23a - ) abeslari estatubatuarra da. The Boss ere deitzen dute.

Biografia

Bere etxean ikasi zuen gitarra, pianoa eta harmonika jotzen. Gaztetan inguruko taberna eta klubetan jotzen hasi zen, eta 1972an kontratu bat izenpetu zuen Columbia Recordsekin. 1973an bere lehen diskoa argitaratu zuen, Greetings from Asbury Park (Goraintziak Asbury Parketik) eta 1974an bigarrena, The Wild, the Innocent and the E-Street Shuffle, zein baino zein arrakastatsuagoak.

1975ean Born to Run (Lasterka egiteko jaioa) argitaratu zuen, nerabe baten bizitzaren egun bati buruzko kantuekin, eta disko harekin munduko musika izar handienetako bat bihurtu zen.

Born in the USA (1984, Estatu Batuetan sortua) diskoa Columbia Recordsen historiako diskorik salduena izan zen (13 milioi ale), eta harekin Bruce Springsteen langile klasearen sinbolo bihurtu zen.

1986an Bruce Springsteen and the E-Street Band (Bruce Springsteen eta E-Street Band) diskoa grabatu zuen, eta 1987an Tunnel of Love (Maitasunaren tunela). Azkeneko disko horrekin Grammy sari bat irabazi zuen.

1992an beste bi disko grabatu zituen, Human Touch (1992, Giza ukitua) eta Lucky Town (1993, Zorioneko hiria). 1995ean ere beste bi disko kaleratu zituen: The Ghost of Tom Joad (Tom Joaden mamua) eta Greatest Hits (1985-1995) (Abesti onenak, 1985-1995); azkeneko hori ordu arteko kantu onenen bilduma zen baina lau abesti berri tartekatu zituen. Bi disko horiekin musika zerrendetako aurreneko postuetara iritsi zen mundu osoan. Lau Grammy sari irabazi zituen, eta Oscar bat, Strees of Philadelphia (Filadelfiako kaleak) kantuarekin (Jonatahn Demmeren filmaren musikako doinu nagusia).

Irudi galeria

Diskografia

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruce Springsteen Aldatu lotura Wikidatan