Bruno Ganz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bruno Ganz 2011n.

Bruno Ganz (Zurich, Suitza, 1941eko martxoaren 22a) suitzar antzezlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an, Goetheren Torquato Tasso obraren antzezpenean parte hartu zuen, Edith Clever eta Jutta Lamperekin batera. Joera iraultzaileak bultzatuta, Berliner Schaubühne konpainiaren sorrera sustatu zuen, eta konpainia horretako antzezle izan zen 1970etik 1975era. Talde harekin jokatu zituen, besteak beste, Ibsenen Peer Gynt, Kleisten "Homburgeko printzea" eta Gorkiren "Udatiarrak" (1975). Gorkiren obra hura zinemara eraman zuen, eta beste zenbait film ere egin zituen, hala nola "O-ko markesa" (1975, Eric Rohmer), "Amerikar adiskidea" (1977, Wim Wenders), "Aiztoa buruan" (1978, Reinhard Hauff), "Nosferatu, gaueko banpiroa" (1978, Werner Herzog), "Hiri zurian" (1983, Alain Tanner) eta "Berlin gaineko zerua" (1987, Wim Wenders).

1993-1994an, Salzburgon jardun zuen Shakespeareren Coriolano antzezten. Azpimarratzekoak dira, halaber, Friedrich Hölderlinen olerkiez Ganzek egindako interpretazio sentiberak. Thomas Bernhardek Ganzi eskaini zion "Ehizaldia" obra.

2004an Der Untergang filman Adolf Hitlerren papera antzeztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bruno Ganz Aldatu lotura Wikidatan