Bruselako Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bruselako Ituna edo Bateratze Ituna 1965eko apirilaren 8an izenpetu eta 1967ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean. Ordura arte beren kasa funtzionatu zuten Europako Ekonomia Erkidegoa, Euratom eta Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren antolaketa egiturak batu egin zituen, Europako Erkidegoa izenaren baitan. Hiru erakundeak gobernatzeko Europako Batzordea eta Europako Erkidegoetako Kontseilua sortu ziren eta guztientzat aurrekontu bateratua ezarri zen. Askoren ustez, Itun hau Europako Batasun modernoaren sorrera ituna izan zen.

1997ko Amsterdameko Itunak ordezkatu zuen.