Marko Bruto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruto» orritik birbideratua)
Marko Bruto

Pretore

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 85
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaFilipos, K.a. 42ko urriaren 23a (42/43 urte)
Heriotza moduasuizidioa: traumatismo penetratzailea
Familia
AitaMarcus Junius Brutus the Elder, Quintus Servilius Caepio
AmaServilia, Hortentsia
Ezkontidea(k)Porcia Catonis  (K.a. 45 -  K.a. 43)
Claudia (en) Itzuli  (ezezaguna -  K.a. 45)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
LeinuaJunii Bruti (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, poeta eta Antzinako Erromako politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaOptimates
Artikulu hau senatariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko (argipena)».

Marko Junio Bruto (latinez: Marcus Junius Brutus Caepio) (K.a. 85 - K.a. 42) Julio Zesar hil zuen erromatar senatari famatuena izan zen. Ez da nahastu behar Dezimo Brutorekin (latinez: Decimus Junius Brutus Albinus), Zesar hil zuen beste senatariarekin.

Haren gurasoak Dezimo Junio Bruto eta Servilia Zepionis ziren. Iturri batzuek Zesarren semea zela diote, haren ama Zesarren dama bat baitzen. Alabaina, Marko Bruto jaio zenean, Zesarrek 15 urte zituen. Teoria horrek, beraz, faltsua izan behar du.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katon Minorren laguntzaile hasi zen politikan. Garai hartan, interes handiko maileguei esker aberastu zen. Optimates-en alde eta lehen triunbiratoren aurka jo zuen hasiera-hasieratik. Izan ere, Ponpeiok haren aita hil zuen K.a. 77an, Silaren diktadurapean.

Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibila piztu zenean,[1] Ponpeioren alde jo zuen halere. Farsaliako guduaren porrotaren ostean, Zesarren barkamena eskatu zuen. Honek lagun minen artean hartu zuen, eta kargu garrantzitsuak eman zizkion. K.a. 45ean, pretore izendatu zuen.

Zesarren hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brutok ez zuen inoiz bere ikusmolde atzerakoia ezkutatu. Senatari askok bezala, ez zuen gustuko Errepublikaren egoera Zesarren agintaldipean. Izan ere, Zesarrek boterea bere eskuetan atxikitzen zuen. Hori zela eta, Gaio Kasio Longinorekin eta beste gizon batzuekin, Zesarren aurka konspiratzen hasi zen. Hilketa baino lehentxeago, Brutok besteei adierazi zien haien buruaz beste egin behar zutela plana argitara ateraz gero.

K.a. 44ko martxoaren 15ean, Ponpeioren Antzokian, Brutok eta besteek Zesar hil zuten. Suetoniok idatzi zuen Zesarrek azken hitz hauek zuzendu zizkiola Brutori: και συ, τεκνον? ("kai sy, teknon", hau da, "zu ere bai, ene semea?"). Zesar hil ondoren, senatariek alde egin zuten. Brutok adierazi zuen: "Erromatarrak, aske gara berriro!"

Hilketaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala eta guztiz ere, erromatar gehienak haien kontra zeuden, Zesar biziki maite zuten eta. Zesarren hiletan, sentimendu horietaz baliatuta, Marko Antoniok gogor kritikatu zituen hiltzaileak. Jada ez ziren Errepublikaren salbatzaileak. Epaitu baino lehen, ekialdera jo zuten Brutok eta kideek. Atenasen, Brutok, filosofia ikasteaz gain, armada bat ordaintzeko prestaketak egin zituen.

Oktaviok eta Marko Antoniok Bruto eta Kasioren kontra jo zuten orduan. K.a. 42an Filipoko batailan elkarren aurka borrokatu ziren. Kasiok eta Brutok, porrota antzemanik, beren buruaz beste egin zuten. Marko Antoniok Bruto goraipatu zuen haren gorpuaren aurrean. Izan ere, gainerako konspiratzaileen motibazioa inbidia eta handinahia bazen ere, Erromaren onurak bultzatu zuen Bruto.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kohn, G.C.. (1986). Dictionary of Wars. 374 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Bruto Aldatu lotura Wikidatan