Bruz

Koordenatuak: 48°01′29″N 1°44′45″W / 48.0247°N 1.7458°W / 48.0247; -1.7458
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruz
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Ille eta Vilaine
BarrutiRenneseko barrutia
Izen ofizialaBruz
Posta kodea35170
Geografia
Koordenatuak48°01′29″N 1°44′45″W / 48.0247°N 1.7458°W / 48.0247; -1.7458
Map
Azalera29.95 km²
MugakideakSaint-Jacques-de-la-Lande, Chartres-de-Bretagne, Chavagne, Goven, Guichen, Laillé eta Pont-Péan
Demografia
Biztanleria19.651 (2021eko urtarrilaren 1a)
561 (2020)
alt_left 9.213 (%46,9) (%46,1) 9.053 alt_right
Dentsitatea656,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakWrześnia udalerria
ville-bruz.fr

Bruz (bretainieraz Bruz) Ille eta Vilaine departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da, Bro Roazhon lurralde historikoan. Rennes hiriaren metropoli eremuaren barnean dago. 2012ko erroldaren arabera 16.670 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rennes hiritik 14 kilometro hegoaldera dago. Vilaine ibaiaren ibaiadarrek zeharkatzen dute herria, aipagarrienak Seiche eta Boël dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

neolito garaian populatua izan zen, hori erakusten dute herrian dauden bi menhirrek.

Redones leinu zeltiarraren lurraldea zen erromatarrek okupatu zuten arte. Rennes eta Rieux arteko errepide erromatarra bertatik pasatzen zen. Mendeetan zehar Bruz biztanleria txikia zuen nekazal eremu bat izan zen.

1730an Pont-Péan meategia ireki zen jarduera ekonomiko berria ekarriz. 1787-88 artean tentsio une larriak bizi izan ziren burges eta nobleen artean, berehala Frantziako Iraultza ekarriko zutenak. XX mendea hasterako 1000 langile zituen meategiak eta herria ere handitzen hasi zen.

Bigarren Mundu Gerraren barnean Rennes bonbakatzera zihoazen hegazkinek Bruz ere jo zuten eta kalte larriak eragin zizkioten 1944ko maiatzaren 8an. Gerraren ondoren hiriaren berreraikuntza hasi zen

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]