Budesonida
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Budesonida kortikosteroide sintetikoa da, Pneumologia, ORL eta Digestio aparatuaren medikuntza arloetan erabiltzen dena.
[aldatu] Indikazioak
Alde batetik, asma eta BGBK arnas gaixotasunetan erabiltzen da, inhalagailuan hauts lehorraren "turbuhaler" sisteman bera bakarrik ("Pulmicort") edo Formoterolekin batera ("Symbicort").
Bestela, errinitis alergikoa tratatzeko ere erabilgarri dugu, "Rhinocort" izen komertzialarekin.
Azkenik, hesteetako hanturazko gaixotasuna sendatzekoa da ere bai.