Budismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Budaren irudi handia Hong Kong-en

Budismoa Iparraldeko Indian K. a. V. mendean Siddhartha Gautamak edo Budak emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da.

Buda ez da jainkoa, ezta Jainkoak bidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten. Buddha berba pali eta sanskrito antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esangura du. Budismoan ez dute erabiltzen Buda hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak baino gauza bera lortu duen edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.

Irakaspen hauen xedea ezbetetasuna eta sufrimendua erauztea da. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren zergatia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera honen behin betiko amaierari Iratzartzea deitzen diote. Maila berri horretara iristeko, budismoak buruzko entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu.

Berezitasun filosofikoetan oinarrituz, budismoaren eskolak hegoaldekoak (Theravada) ala iparraldekoak/ekialdekoak (Mahayana) dira. Erabilitako teknika motan oinarrituz, Mahayana-tik hirugarren eskola bat, Budismo Tantrikokoa (Vajrayana) aipa liteke.

Buda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Siddhartha Gautama
Gautama Budaren irudia Bodhgaya herrian (India). Tradizioaren arabera, Bodhgaya Budaren iratzarri zen lekua da[1]

Siddhartha Gautama Sakya tribuko printze indiarra zen, budismoaren fundatzailea (K. a. 563-483). Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa utzi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten ("Argitua" sanskritoz). Bere mezu osoaren muina, "lau egia jatorretan" bildu zuen.

Budisten sinesmen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru Bitxiak (Triratna)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budistek sarritan “Hiru Bitxiei” buruz berba egiten dute. Bitxiak hauexek dira:

  1. Buda: izate argitua – Iratzartzea edo argitzea.
  2. Dharma: Budaren irakaspena – Ulertze zuzena.
  3. Sangha: Budisten elkartea – Funtsezko garbitasuna.

Budistek “Budan, Dharman eta Sanghan babesa hartzen dut” esaten dute.

Lau Egia Zintzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budaren irakaspen garrantzitsuenak Lau Egia Zintzoak dira.

  1. Bizitza mingarria da.
  2. Min honen zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu.
  3. Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago.
  4. Bide hau Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa segitzean datza.

Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira:

  1. Burutapen Zuzena
  2. Ulermen Zuzena
  3. Berba Zuzena
  4. Ekintza Zuzena
  5. Ogibide Zuzena
  6. Ahalegin Zuzena
  7. Arreta Zuzena
  8. Baitarapen Zuzena

Lehenengo biak jakintasunari dagozkio, 3.,4. eta 5.a moralari eta 6., 7. eta 8.a gogoetari.

Budismoaren hiri sakratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak
Nepal Lumbini
India Bodh Gaya
India Sarnath
India Kushinagar
Bigarren mailako hiriak
India Sravasti
India Rajgir
India Sankassa
India Vaishali


Hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko budista kopurua estatuka: gorriz kopuru handia, arrosaz tarteko kopurua.

Budismoa jarraitzaile kopuruaren arabera munduko laugarrena da, 380 miloi inguru (txinatar erlijio tradizionala barneratuz gero, 700 miloi inguru), horietako gehiengoa Asian: Txina, Japonia, Korea, Singapur, Tibet, Nepal, Sri Lanka, Myanmar, Laos, Thailandia, Kanbodia, Vietnam, Malaysia eta Bangladesh.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Budismo