Buenos Airesko Japoniar Lorategia

Koordenatuak: 34°34′31″S 58°24′34″W / 34.57533°S 58.40939°W / -34.57533; -58.40939
Wikipedia, Entziklopedia askea
Buenos Aireseko Lorategi Japoniarra» orritik birbideratua)
Buenos Airesko Japoniar Lorategia
Kokapena
Estatu burujabe Argentina
HiriaBuenos Aires
Koordenatuak34°34′31″S 58°24′34″W / 34.57533°S 58.40939°W / -34.57533; -58.40939
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1967ko maiatzaren 17a
Webgune ofiziala

Japoniar Lorategia (gaztelaniaz: Jardín Japonés) Buenos Aireseko Palermo auzoan dagoen Bosques de Palermo delakoan eraiki zen, 1967an, garai hartan, Japoniako oinordeko printzeak, eta, gaur egun, enperadoreak diren Akihito eta Michikoren bisitaren omenez. Gaur egun, Lorategi Japoniarra dagoen tokia, Palermo Bizia bezala ezagutzen da, Palermoko auzo "ez ofizial" bat delarik.

Sarrera, ordaindutakoa da, eta, sarreragatik ordaindutako dirua, gunearen beraren mantenurako erabiltzen da. Buenos Aireseko Lorategi Japoniarrak, gainera, lorategi handi bat du, baita aktibitate kulturaleko zentro bat duen eraikin bat, jatetxe bat, haztegi bat, non bonsaiak eros daitezkeen eta orotariko gauzak eros daitezkeen denda bat ere.

Bertako elementu guztiek, harmonia eta oreka bilatzen dute. Zubiak, ikurrak dira. Badago bat, oso kurboa eta zeharkatzeko oso zaila dena, Jainkoaren Zubia deitzen dena, paradisurako bidea irudikatzen duena. Zubi moztua deritzon beste batek, mirarizko konponbideen uhartera darama.

Tokiko zuhaitz zaharrak diren Tipa eta Makila Mozkorra, japoniar landare barietate handia ere aurki daiteke, horien artean, Sakura, Acer palmatunya eta azaleak, eta, animalien artean, kolore ezberdinetako zamo arruntak, arrain hauek, gunean bertan erositako jakiarekin elika daitezkeelarik.

Gunean, samurai estilo argiko irudi batzuk ere ikus daitezke, bata mutil batena, eta, bestea, neska batena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]