Buffalo Bill
Buffalo Bill 1911ean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | William Frederick Cody | |
| Ezizena | Buffalo Bill | |
| Jaio | 1845eko otsailaren 26a | |
| Hil | 1917ko urtarrilaren 10a | |
| Webgunea | www.buffalobill.org http://www.buffalobill.org/ www.buffalobill.org | |
| Sinadura | ||
William Frederick Buffalo Bill Cody (1845eko otsailaren 26a, LeClaire udalerritik hurbil, Iowa - 1917ko urtarrilaren 10a, Lookout Mountain, Golden, Colorado) estatubatuar gudaria, bufalo ehiztaria, ikuskizun antolatzailea eta plazagizona izan zen. Mendebalde Urruneko pertsonaia ezagunenetakoa izan zen.
Gaztetan denetarik egin zuen: zamalaria, mezularia, Pony Expresseko langilea, gidaria, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Batasunaren aldeko gudaria, Ameriketako Estatu Batuetako Armadako esploratzailea, bufalo ehiztaria (bere ezizena hortik zetorren), ostalaria... guzti honek Mendebalde Urruna ongi ezagutzeko beta eman zion.[1]
Eduki-taula |
Buffalo Bill's Wild West[aldatu]
1883an "Buffalo Bill's Wild West" ("Buffalo Billen Mendebalde Basatia") ikuskizuna sortu zuen.[1] Bertan, eta beste askoren artean, Zezen Eseria buruzagiak eta hogeiren bat sioux gudarik parte hartu zuten. Ikuskizun honetan benetako indiar eta cowboyak parte hartzen zuten. Ikuskizun hau Europan zehar ere jardun zuen, honek Mendebalde Urruna mundu mailan ezagun bilakatzen asko lagundu zuelarik.
Iruditegia[aldatu]
-
Buffalo Bill 1865ean 19 urte zituela.
-
1880ean 35 urterekin.
-
Zezen Eseria eta Buffalo Bill 1885ean.
Erreferentziak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- Buffalo Bill museoa (Ingelesez)